Aurkibidera joan>
Zer da botika generikoa delakoa?
Igo
Generiko esaten zaio, marka originalaren konposizio bera eta sendagaikopuru bera duen botikari; farmazia-forma bera du baita (konprimituak, kapsulak, etab.), erabilera kliniko jarraituak ziurtatzen dituen eraginkortasuna eta segurtasuna ditu, eta azterketa klinikoen bidez marka originalaren trufa daitekeela egiaztatu du (ondorio berak ditu).
Bereizi egiten da, bere izenean sendagaiaren benetako izena eta EFG siglak (Farmazia-baliokide generikoa) agertzen direlako.
Zertan dira desberdin generikoa eta markako botika?
Igo
- Konposizioan?
- Ez. Biek dute konposizio bera, sendagaiaren kantitateari nahiz kalitateari dagokienez.
- Eraginkortasunean eta segurtasunean?
- Ez, zeren eta, biobaliokidetasun-azterketak egin baitira desberdintasun nabarmenik dagoen baztertzeko.
- Kalitatean?
- Ez, zeren eta, biak arautegi berberak arautzen ditu eta kalitate-kontrol (fabrikaziokoak nahiz merkaturatzekoak) berberak baitituzte.
- Prezioan?
- Bai. Generikoak erreferentzia-markak baino % 20-30 merkagoak dira normalean, sendagai originalaren patentea iraungi denean merkaturatzen direlako.
- Eszipientetan?
- Baliteke. Hala ere, desberdintasun honek bakarrik izango du garrantzia gaixoak alergiaren bat badu edo eszipiente jakin bat onartzen ez badu, baina ez da ohikoa.
- Itxuran?
- Baliteke. Generikoak eta markak, forma, tamaina, kolore, zapore eta pakete desberdinak izan ditzakete.
- Laborategi fabrikatzailean?
- Baliteke. Batzuetan gertatzen da, baina maiz gertatzen da markako sendagaia fabrikatzen duen laborategi berak fabrikatzea generikoa.
Zein abantaila dakarkie generikoek gaixoei?
Igo
- Generikoek sendagaiaren benetako izena dutenez, gaixoak oso ondo jakin dezake zein tratamendu agindu dioten. Markak erabiltzen badira, berriz, gaixoak, jakin gabe, berarentzat desberdinak diren baina konposizio bera duten bi botika hartzen ditu.
- Sendagaien benetako izena mundu guztian berbera denez, seguru egon gaitezke tratamendua atzerrian ere erabat dentifikagarria dela.
- Generikoa marka originala baino merkeagoa da. Honek garrantzi handia du prezioaren % 40 (errezeta berdea) ordaindu behar duten gaixoentzat, baita herritar guztientzat ere, zeren eta gure zergen bidez osasun-sistema publikoa finantzatzen baitugu eta baliabide publikoak ahal den egokien erabil daitezela nahi dugu, hau da, botika baten truke, marka komertziala izategatik, gehiago ordaindu gabe.
Dokumentu interesgarriak
Igo
|