Osasun Saila

Etxeko botika-kutxa



Aurkibidera joan>








Non gorde behar da?

Igo


  • Toki fresko eta lehor batean, umeen eskueratik urrun.
  • Ahal izanez gero, ez sukaldean ez bainugelan.

Zer eduki behar du barruan?

Igo


  • Minkentzaileak, sukarkontrakoak: aspirina, parazetamol, ibuprofeno.
  • Termometro bat.
  • Desinfektatzaileak: iodoa, klorhexidina, alkohola, ur oxigenatua...
  • Sendatzeko materiala: gazak, esparatrapua, lotura itsaskorrak...
  • Erreduretan jartzeko pomada.

Bestelako sendagairik sartu beharko dut?

Igo


  • Gaixo kronikoaren ohiko sendagaiak.
  • Osasun-profesionalak une jakin batean agindutako sendagaiak.

Zer atera behar dut botika-kutxatik?

Igo


  • Iraungita dauden sendagaiak.
  • Tratamendua bukatu ondorengo soberakinak.
  • Iraupen gutxiko sendagaiak: kolirioak, prestatu behar diren xarabeak, botikan egindako formulak...

Gogora ezazu

Igo


  • Sendagairik hartu baino lehen, galdetu zure botikariari edo sendagileari.
  • Ez bilakatu sendagai-biltegi zure botika-kutxa.
  • Tratamendua bukatzean, ez gorde soberakinik.
  • Aztertu zure botika-kutxa gutxienez urtean behin.
  • Ez bota zakarrontzira iraungitako sendagairik. Eraman gertuen duzun botikara.
  • Gorde beti erabilera-orria ontziaren barruan.
  • Eduki eskumenean larrialdietako telefonoa: 112.
  • Bidaiarik egiteko asmorik baduzu, galdetu botikariari botika-kutxa prestatu aurretik.
  • Ez eman aholkurik eta ez hartu aholkurik botikei buruz osasun-profesionala ez den pertsona batengandik.

Dokumentu interesgarriak

Igo


Azken eguneratzea: 2009/07/10