Osasun Saila

Ikasi antibiotikoak behar bezala erabiltzen



Aurkibidera joan>




Nork agindu behar ditu antibiotikoak?

Igo



Antibiotikoen bidezko tratamendua medikuak edo odontologoak bakarrik agin dezake.


Garrantzitsuak al dira antibiotikoak?

Igo



Balio handiko botikak dira antibiotikoak. Antibiotikoen aurkikuntzak,medikuntzaren arrakastarik handienetako batek, bizitza asko salbatu ditu, baina efektua gutxi daiteke behar ez bezala hartzen badira.


Noiz hartu behar dira antibiotikoak?

Igo



Infekzio orok ez du antibiotikoen bidezko tratamendurik behar izaten. Hotzeriak, gripeak eta faringoamigdalitis eta bronkitis akutu asko birus batek eraginak dira; sukar altua eragin dezakete, batez ere, haurrengan, eta antibiotikoekin EZ dute onera egiten eta ez da kutsatzea eragozten.Antibiotikoak ez dira batere eraginkorrak birus batek eragindako infekzioak sendatzeko.


Zer gertatzen da antibiotikoak behar ez denean hartzen badira?

Igo



Antibiotikoak behar ez denean hartzen badira, bakterioak antibiotikoekiko erresistente bilakatuko dira, hots, bakteria batek infekzioren bat eragiten duenean, antibiotikoak ez du efekturik izango eta, hortaz, infekzioa EZ da sendatuko. Bakterioak pertsonarengandik pertsonarengana transmititzen dira eta, ondorioz, antibiotikoak axolagabeki erabiltzen badira, infekzio-kopurua handi daiteke eta infekzioak larriagoak izan daitezke, eta tratatzeko zailak izan daitezke.


Nola hartu behar dira antibiotikoak?

Igo



Medikuak edo odontologoak antibiotikoren bat hartzea agintzen badizu, berak esandakoa zorrotz bete beharko duzu, hots, tratamenduaren dosia eta iraunaldia zorrotz bete beharko dituzu. Medikuak edo odontologoak gomendatutako dosien arteko tarteak bete beti: erabaki zein den ordutegirik egokiena tratamendua erraz betetzeko.

Horiek horrela, dosia 8 orduz behin hartzea agindu badizute, hasi goizeko zortzietan, hartu hurrengo dosia arratsaldeko lauretan, eta azkena, gaueko hamabietan. Antibiotikoak egunean dosi bakarra badu, hartu beti ordu berean.


Garrantzitsua al da tratamendua bukatzea?

Igo



Funtsezkoa da agindu dizuten tratamendua bukatzea. Ez utzi medikuak agindutako antibiotikoa behar baino lehenago hartzeari eta arduratu semeak edo alabak hartzeaz, gaixotasunaren sintomak (eztula, sukarra...) desagertu badira ere. Antibiotikoen dosi desegokiak edo orduz landa hartzen badira, bakteriak antibiotikoekiko erresistente egiten dira. Ez lagundu antibiotikoen eraginkortasuna gutxitzen.


Eta gogoan izan...

Igo



  • Ez eskatu antibiotikorik zure medikuari edo zure seme-alaben pediatrari; beraiek bakarrik dakite noiz behar izango dituzuen.
  • Ez hartu inoiz antibiotikorik zeure kabuz.
  • Botikariek ezin dizute antibiotikoak errezetarik gabe eman.
  • Ez gorde etxean antibiotikorik. Ez gomendatu antibiotikorik beste pertsona batzuei.

Dokumentu interesgarriak

Igo



Azken eguneratzea: 2009/07/10