HORMIGOI PRESTATUEN ZENTRALEN SAILKAPENA, ALDAKUNTZA-KOEFIZIENTEAREN ARABERA
Jarraibideak
Kalkulu-fitxategi hau 7 orritan egituratuta dago: I.-DATUAK; II.-HM-20; III.-HA-25; IV.-HA-30; V.-HA-35; VI.-ZIURTAGIRIA; VII.-ALDAKUNTZA KOEFIZIENTEARI BURUZKO GRAFIKOAK; VIII.- ALDAKUNTZA KOEFIZIENTE BATERATUARI BURUZKO GRAFIKOA
I.- DATUAK izeneko orrian fabrikazio-zentralari eta produkzioa autokontrolatzeko laborategiari buruzko datu guztiak sartu behar dira.
Autokontroleko datuak dagozkien koadrotxoetan sartuta Aldakuntza Koefizientea (AK) modu automatikoan kalkulatzeko diseinatu dira II., III., IV. eta V. orriak (HM-20; HA-25; HA-30; HA-35).
VI.-ZIURTAGIRIA izeneko orrian ziurtagiriaren eredua azaltzen da, eta inprima daiteke; bertan, honako datu hauek adierazi behar dira: zentralari eta autokontrolerako laborategiari buruzkoak eta Aldakuntza Koefizientea -hormigoietako bakoitzaren autokontrolaren bitartez lortzen da- , baita Aldakuntza Koefizientea kalkulatzeko erabili den lagin kopurua ere.
Azkenik, VII.- AK-RI BURUZKO GRAFIKOAK eta VIII.- AK BATERATUEI BURUZKO GRAFIKOAK izeneko orrietan hormigoiei buruzko Aldakuntza Koefizientearen datuen gaineko grafikoak daude.
Hormigoia fabrikatzeko zentralak obrari eransten dion dokumentazioan VI. Orriko ziurtagiria bakarrik aurkeztu beharko du, inprimatze-marjinak nahi dituen bezala doituz.