Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Administrazio elektronikoaren batzorde sektoriala

 Administrazio elektronikoaren batzorde sektoriala Herri Administrazioaren Sektoreko Batzarraren menpe dago, eta, administrazio elektronikoaren arloan, Estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoetako administrazioen eta tokiko administrazioa osatzen duten erakundeen lankidetzarako organo teknikoa da.

 

Eginkizunak:

Administrazio elektronikoaren batzorde sektorialak Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean ezarritako helburu eta printzipioak betetzen direla zaintzen du, eta, bereziki, honako eginkizunak izango ditu:

 

  1. Herri-administrazioek erabilitako sistema eta aplikazioen bateragarritasuna eta elkarreragingarritasuna ziurtatzea.
  2. Espainian administrazio elektronikoaren garapena bultzatzeko jarduera plan eta programa bateratuak prestatzea.
  3. Herri administrazioen arteko lankidetza ziurtatzea, herritarrari administrazio-informazio argia, eguneratua eta garbia emateko.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren parte-hartzaileak:

  • Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza (Justizia eta Herri Administrazio Saila)
  • Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza (Justizia eta Herri Administrazio Saila)

 

Azken eguneratzea: 2016/06/20