Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Administrazio Elektronikoa Eredua Herritarrei arreta eskaintzea - Zuzenean

Zuzenean Eusko Jaurlaritzaren Hiritarrentzako Arreta Zerbitzu berria 2008an sortu zen, eta egundoko iraultza kulturala ekarri die aurrez aurreko arreta-guneei, “sailen bulegoak” izatetik “Eusko Jaurlaritzaren bulegoak” izatera igaro direlarik.

Horren bidez, funtzionariei dagokien saileko gaiei buruzko ezagutza eta informazioa menperatzea ahalbidetzen dien sailkako leihatila-ereduaren ordez, Zuzenean-eko edozein eragileri Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko edozein gairi buruz informatzeko gaitasuna ematen dion leihatila bakarreko diziplina anitzeko eredu batera igaro nahi da.

Zuzenean-en helburu nagusia, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko argibideak ematea da, erabilitako kanala edozein izanda ere, eta horrekin batera, herritarrek Jaurlaritzaren sail eta erakunde desberdinei aurkeztutako agiriak tramitatzen ditu.

Zerbitzua premiazko giza baliabide eta baliabide materialez hornituta dago, eta arreta egiteko ordutegi zabala du, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara bitartean (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte), urteko hilabete guztietan. Zerbitzuko langileek goizez zein arratsaldez lan egiten dute.

Zuzenean-ek aurrez aurreko Arreta Zerbitzua ere jarri du hirutarren esku Bilbo, Donostia eta Gasteizko bulegoetan, kualifikatutako 72 profesionalen laguntzaz.

Era berean, deiak hartzeko zentro bat dauka, 34 profesionalek osatutakoa, euskal hiritarrek Euskal Administrazio Publikoari 012 telefonoaren bitartez planteatzen dizkion era guztietako kontsultei arreta egiteko.

Web Ataria da Zuzenean-ek hiritarrekin harremanetan izateko baliatzen duen beste tresna garrantzitsu bat, eguneko 24 orduetan Interneteko zuzenean.euskadi.net helbidean erabiltzeko moduan dagoena.

Zuzenean-en helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Hiritarrentzako Arretan bikaintasun eta kalitate mailarik onenak lortzea da, pertsonek pertsonei zuzendutako zerbitzu horizontal eta integrala, kanal anitzekoa eta proaktiboa osatuz, herritarren beharrizanetara egokitutakoa.

 

Esteka:

Modelo Multicanal de Atención Ciudadana del Gobierno Vasco, gaztelaniaz bakarrik, (PDF, 4 MB)

Anteproyecto de Decreto de Atención Ciudadana de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, gaztelaniaz bakarrik, (PDF, 400 KB)

 

Azken eguneratzea: 2013/07/08