EUSKADIKO
Garraio Behatokia

OTEUS

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Mugikortasunaren eta Eskariaren Irudiaren Azterlana, 2021

                                               

Mugikortasunaren eta Eskariaren Irudiaren Azterlana, 2021.

Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak, 2021ean zehar, EAEko Mugikortasunaren eta Eskariaren Irudiaren Azterlana egin du. Azterlan horiek bost urtean behin egiten dira.

Mugikortasunaren Azterlanak 2021ean EAEn bizi diren pertsonen mugikortasunaren ezaugarri nagusiak islatzen ditu. EAEko bizikidetza-unitateetan 2021eko azaro-abenduko hilabeteetan egindako inkestatik abiatuta egindako azterlan sakona da. Hala ere, edizio honetan, lehen aldiz, telefonia mugikorretik eta monetikatik datozen datuak sartu dira EAEko garraio publikoan.

Eskariaren irudiaren helburua da EAEko garraiobideek 2021ean izan duten bidaiari- eta salgai-eskaria aztertzea.

       

Azterlanen emaitzak

Mugikortasunaren Azterlanaren iturri nagusiak honako hauek dira: EAEko bizikidetza-unitateen mugikortasun-inkesta, telefoniako terminal mugikorren antenen bidezko posizionamenduak emandako datuak eta EAEko garraio publikoko txartelen ezeztapenak (MUGI, BARIK eta BAT). Telefonia mugikorreko datuak 2021eko uztailekoak eta azarokoak dira, eta asteko batez besteko egunen eta jaiegunen udalerri arteko fluxuen emaitzak lortu ziren. Erabilitako datuak anonimizatu egin dira beti, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoarekin bat. Garraio publikoko txartelen ezeztapenak ere 2021eko uztailari eta azaroari dagozkie.

Eskariaren irudiari dagokionez, ohiko beste datu-iturri batzuk erabili dira, hala nola kordoi-inkestak, garraio-operadore eta administrazio publikoen datuak, bizikidetza-unitateei buruzko inkestako datuak eta lehen aipatutako telefonia eta monetikako datuak.

Datuen eguneratzea
2021eko Mugikortasun Azterlanaren datuak eguneratu dira       

Estekak

 

Azken aldaketako data: