EUSKADIKO
Garraio Behatokia

OTEUS

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Oteus Presentacion

EUSGABE
Euskadiko Garraio Behatokia

Euskadiko Garraio Behatokia, EUSGABE, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Plangintza Zuzendaritzara atxikita dago.

Helburuak

Bere helburua garraio-sistemaren portaera ezagutzea, aztertzea, interpretatzea eta islatzea da. Euskadiko Garraio Behatokiaren zeregina hauxe da: “...Euskadiko Garraio Sistemaren egoera eta eboluzioa ezagutzea eta interpretatzea (...) Sailari laguntza eta aholkuak emango dizkio, erreferentziako dokumentuez hornituz eta prospekzio-, ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza erremintak erabiliz bere jardueraren oinarrizko tresna moduan.” Euskadiko Garraio Behatokia sortzen duen 11/2004 Dekretuak, urtarrilaren 20koak, xedatzen duen bezala.

Funtzioak

Besteak beste, egoeraren diagnosiak, prospekzio-azterlanak, joera-txostenak, eta ohitura onak proposamenak burutzen ditugu. Halaber, egoera- eta eboluzio adierazleak urtero eguneratzen ditugu. Emaitzak eta dokumentuak web-orrialde honetan argitaratzen ditugu.