Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Aire zabalean lo egiten duten pertsonei osasuna eta zainketak emanez (2020)

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Delivering health and care for people who sleep rough

The King 's Fundek Ingalaterran aire zabalean lo egiten duten etxerik gabeko pertsonek dituzten osasun beharrei (maiz konplexuak direnak) buruzko txosten hau argitaratu du.

Testuingurua

Datuek adierazten dutenez, Ingalaterran aire zabalean lo egiten duten pertsonak dira osasun-emaitza txarrenetarikoak aurkezten dituztenak. Kalkuluen arabera, 726 pertsona hil ziren Ingalaterran eta Galesen etxerik gabe bizi ziren bitartean 2018an; batez besteko adina 45 urtekoa zen gizonengan eta  43 emakumeengan. Elikadurarekin, etxebizitzarekin, segurtasun pertsonalarekin eta osasun arazoekin lotutako faktoreen konbinazioak zaildu egiten du osasun sistemak biztanleriaren segmentu horri erantzutea. Batzuetan, etxetik kanpo lo egiten duten aterperik gabeko pertsonengana hurbiltzen diren profesionalek ematen dituzte erantzun horiek, eta, horrela, arreta medikoko premiak asetzen saiatzen dira.

Hala ere, nahiz eta Erresuma Batuko osasun-sistema ekitatea eta justizia bezalako balioetan oinarrituta diseinatu den, sistema horrek nekez erantzuten die aire zabalean atseden hartzen duten etxerik gabeko pertsonek behar dituzten arreta-beharrei. Horiek etxerik gabeko pertsonen azpitalde txiki bat baino ez dira, askoz ugariagoak eta ez hain agerikoak, aterpetxeetan, lagunekin eta aldi baterako beste ostatu batzuetan bizi direlako.

Sarritan, aterperik gabe lo egiten duten pertsonek behin eta berriz izaten dituzte harremanak zerbitzu publikoekin, adibidez: justizia-administrazioarekin, osasun zerbitzuekin  edo etxebizitza-zerbitzuekin. Txosten honek osasun-zerbitzuen prestazioa hobetzeko funtsezko elementuetako batzuk identifikatzen ditu, sistema gisa, eta ez zerbitzuen batuketa huts gisa, osasun-arazo fisiko eta/edo mentalengatik arreta-premia handiak dituen kolektibo bati begira.

Txosten honek kanpoan atseden hartzen duten etxerik gabeko pertsonei osasun eta arreta-zerbitzu eraginkorrak ematen dizkieten tokiko lau eremutan identifikatutako esperientziak eta jardunbide egokiak aztertzen ditu. Horretarako, funtsezko pertsonei elkarrizketak egin zitzaizkien (langile asistentzialak, Osasun Publikoko, Gizarte Zerbitzuetako eta Etxebizitzako arduradun teknikoak, arduradun politikoak, etab.), eta talde fokal bat garatu zen azterketa-arlo bakoitzean. Talde horietan  etxegabetasun esperientziak zituzten pertsonek parte hartu zuten.

Txosten honetan, toki-eremuan arreta emateko eta kanpoan lo egiten duten etxerik gabeko pertsonen osasun-arazoekiko hurbiltasuneko funtsezko elementu gisa, ondorengoak identifikatzen dira:

  • Osasun-zerbitzuak horietara hurbil daitezen sustatzea, eta haien arreta-arazoen zein -beharren kudeaketan parte har dezaten eskatzea.
  • Tokiko osasun zerbitzuen erantzuna haien beharretara egokitzea.
  • Profesionalek osasun-zerbitzuak ematean dituzten mugak kolektibo horri gainditzen laguntzea.
  • Etxerik gabeko pertsonekiko harremanei lehentasuna ematea.
  • Jarduteko gaitasun osoa erabiltzea biztanleriaren segmentu horren osasun-beharrei erantzuteko.

Eta praktika on batzuk:

  • Tokiko lidergoa funtsezkoa da tokiko ingurunean behar bezala lantzeko. Horrek esan nahi du ekimen horien lidergoa hartzen duten pertsonek harreman positiboak eta elkartze eraginkorra molda ditzaketela hainbat erakunderen parte-hartzearen bidez.
  • Era berean, gobernu-sail garrantzitsu guztiek epe luzera bermatutako baliabideak dituzten sailen arteko lanaren adibide positiboetan oinarritu behar dute, bai beren lanerako, bai tokiko arloetarako, zerbitzuak modu eraginkorrean eta jasangarrian planifikatzeko eta emateko. Orientazioa garrantzitsua da, baina baita tokiko arloei laguntzea ere, elkarrengandik ikasteko.

Ondorioak

NHSak, berez, ezin ditu murriztu aire zabalean lo egiten duten etxerik gabeko pertsonen osasun-emaitza txarrak. Osasun fisikoa eta mentala izateko beharrezkoak diren oinarrizko baldintza batzuk, hala nola elikadura orekatua, segurtasun pertsonala edo etxebizitza bat eskuratzea, arriskuan daude etxerik gabeko pertsonen kasuan. Ondorioz, problematika horri heltzeak pertsonen osasuna, gizarte-ongizatea eta etxebizitzaren gabezia-egoera hobetzea dakar, bai eta epe luzerako konponbideak aurkitzeko laguntza ematea ere. Etxerik gabeko pertsonek oztopoak dituzte osasun-zerbitzuek ematen duten arreta eskuratzeko; besteak beste, langileetako batzuen jarrerak, zenbait administrazio-prozesuren izaera konplexua eta arretaren kudeaketa zerbitzuen arteko igarobidean, edo aurretiko esperientzia negatiboak. Horrek esan nahi du arretaren jarraitutasuna erronka bihurtzen dela profesionalentzat, eta etxerik gabeko pertsonen osasun-arazoak, sarritan, areagotu egiten direnean bakarrik konpon daitezkeela.

Etxerik gabeko pertsonen osasun premiak asetzen inplikatutako zerbitzu ugari daude, eta aldi berean modu eraginkor eta koordinatuan esku hartu beharko da, pertsona batek antzeko egoeretan izan ditzakeen osasun-premiei erantzun bateratua emateko.

Txosten honek agerian uzten du etxerik gabeko pertsonen osasun-premiei erantzun integratua eman behar zaiela, osasun fisiko eta mental ona etxe seguru eta egonkor baten mende egongo baita. Osasuna, etxebizitza eta laguntza premia zabalak elkarri estuki lotuta daude, eta, horretarako, tokiko testuinguru bakoitzean aterperik gabe lo egiten duten pertsonen laguntza-premiei erantzuteko diziplina anitzeko esku-hartzea behar duten eragileak (publikoak eta pribatuak) koordinatu behar dira.

Txosten hori Osasun eta Gizarte Laguntza Sailak eta Etxebizitza Ministerioak, erkidegoek eta tokiko gobernuak finantzatu dute, eta ikerketa Unibertsitateko Etxebizitza Politikako Zentroaren lankidetzarekin garatu da.

Modu osagarrian, nahi izanez gero, Dena Purselli egindako elkarrizketa entzun dezakezu, baita etxerik gabeko esperientzia eta, gaur egun, Groundswell gobernuz kanpoko erakundeko osasun-arretako orientatzailea ere.

The King's Fund ongintzazko erakunde independentea da, 1897an sortua, eta Ingalaterran osasuna eta arreta hobetzeko lan egiten du, ahalik eta arreta eta osasun onena pertsona guztien eskura egon dadin.

Gai honi buruz argibide gehiago behar izanez gero, kontsultatu txosten hau: Aire zabalean lo egiten duten pertsonei osasuna eta zainketak emanez” (Delivering health and care for people who sleep rough Going above and beyond, 2020), The King’s Fund-ek argitaratua.