Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Adineko pertsonei arreta integrala eskaintzea komunitate eremuan

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

OMEk egindako gomendioez ondorengoa ahalbideratu nahi da: Adineko pertsonen gaitasun fisiko eta kognitiboen narriadura prebenitu edo atzeratzeko; Osasun Lehen Mailako Arretatik esku-hartze komunitarioak garatzea, arazoaren beharrizanari erantzun ahal izateko.

Edukiak                                                                                      

Dokumentuak,  gomendioak hiru moduluen inguruan antolatzen ditu:

  • Alde batetik ondorengo narriadurak abordatzen dira: mugikortasuna, kapazitateak (ikusmena, entzumena eta kognitiboa) edo besteak beste malnutrizioa,
  • Bestalde mendekotasunean oinarria duten sindrome geriatrikoak aztertzen dira, hala nola, gernu-inkontinentzia eta eroriak jasateko arriskua.
  • Hirugarren, adineko pertsonak zaintzen dituzten zaintzaileentzako laguntzak. Izan ere, zaintzaileek arazoak izaten dituzte zainduak diren pertsonengandik datorren karga hartzeko eta horrek sortzen duen tentsioari aurre egiteko.
  • Komunitate eremuarentzat egindako proposamen honek, eremu klinikotik kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak azpimarratzen ditu. Zainketa integratuak diseinatuko dira adineko pertsonentzat eta batez ere zahartze prozesuan sartuta egonda, kapazitate narriadura progresiboa jasaten dutenentzat..

Metodologia

Eduki modulu bakoitza kapazitate galtze konkretu baten definizioan antolatuta dago. Jarraian, kontsiderazio multzo bat planteatzen da. Kontuan izan beharrekoak dira, narriadura espezifikoa abordatzeko eta esku-hartzea egiten denean gomendio bakoitzaren formulazioa justifikatzeko. 

Adineko pertsonentzako arreta integralari (ICPOE) buruzko gomendio hauek, gidalerroen multzo baten parte dira. Helburua: Zahartze eta osasun arloan, OMEK 2016 urtean onartutako  Estrategia eta Ekintza Planari babesa ematea.

Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu azterlan hau: "Adineko pertsonentzako Arreta integratua: komunitate mailako esku-hartzeei buruzko gidalerroak, beraien kapazitate intrintsekoen narriadura kudeatzeko" (Integrated care for older people. Guidelines on community-level interventions to manage declines in intrinsic capacity) OMEK 2017an urtean argitaratuta.