Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Desberdinkeria, etortzekoa den zahartzaroan ELGAk egindako ikerketaren arabera

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

ELGA txostenaren azala

Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA) berriki txosten bat argitaratu du Desberdinkeriaren prebentzioa zahartzaroan tituluarekin. Txostenean ohartarazten du zahartze demografikoak izango dituen ondorioez, 1960 urtetik aurrera jaiotakoen artean dauden desberdinkeri kasu gogorrekin erlazionatuta.

Txostenaren arabera, 2050 urtean Japonia izango da gizarte zaharragoa duena, bigarrena Espainia. Uste denez, 65 urtetik gorako biztanleriaren proportzioa 20-64 urtekoekin alderatuz, 2015 urtean % 30,4 (ELGAren bataz bestekoa % 28) bada, 2050 urtean % 75,5 izango da (ELGAren bataz bestekoa % 53,2).

Modu zabal batetan, txostenak, ondorengo gai bi hauek izango dituzten ondorioei heltzen die: zahartze demografikoa eta biztanleriaren artean egongo diren desberdinkeriak eta azkenengo hamarkadetan gai bi hauen interrelazioa. Bizitza zikloaren ikuspuntutik, txostenak ondorengoak aztertzen ditu: adin goiztiarretatik hezkuntza, osasun, enplegu eta diru sarreren desberdinkeriak nola konbinatu eta pilatu egiten diren. Ondorengoez ohartarazten du: sistema finantzatzeko sor daitezkeen zailtasunak pensiones, adineko pertsonek behar dituzten zainketei erantzutea edo  eskulanaren eskasia.

Gaztedia eta pobreziaren arriskua: ELGAren 4 herrialde bakarrik daude Espainia aurretik

Espainian azpimarratzen dira; batez ere belaunaldi millennial-ak jasango dituen bizi baldintza latzak. Izan ere krisi ekonomikoak gogor jo du eta langabeziako urteak edo gaizki ordaindutako enplegu epeak asko izan dira. Txostenaren arabera, egoera honek baldintzatuko du hezkuntza maila baxuko pertsonen etorkizuneko pentsioen zenbatekoa; emakumezkoena, eta belaunaldi gazteenena, izan ere haien gurasoena baino askoz baxuagoa izango da. Guzti honek dakar pobreziaren arriskuan belaunaldi transferentzia eta zahartzaroan generoen desberdinekeria irautea.

Desberdinkeriaren ondorioak osasunerako

Txostenak aurreikusten du 1960 urtetik aurrera jaiotako pertsonen artean hezkuntza maila baxua dutenen bizi itxaropen maila askoz baxuagoa izango dela. Goi mailako ikasketak dituen 25 urteko gizonezko baten bizi iraupena 7,5 urte gehiagokoa izango da, goi mailako ikasketarik ez dituen batekin alderatuz. Emakumezkoen kasuan desberdintasuna 4,6 urteetakoa da.

Osasun txarrak kaltetu egiten ditu lan-bizitzaren diru sarrerak. Honetaz gain, hezkuntza maila zenbat eta baxuagoa izan kaltea areagotu egiten da. Hezkuntza maila baxua duen gizonezko baten diru sarrera % 33an jaitsi daiteke, lan ibilbidean zehar.

Gomendioak

Txostenaren amaierak politika proposamen hirukoitza dakar: desberdinkeriaren prebentzioa, arintzea eta aurre egitea, bizitzan zehar. Hauen artean ELGAk nabarmentzen ditu:  osasun sustapenaren (arrisku taldeei arreta, haurreri arreta eta abar) garrantzia eta  hezkuntza. 

Gai honi buruz argibide gehiago behar izanez gero, Desberdinkeriaren prebentzioa zahartzaroan txostena kontsultatu dezakezu edo Espainiaren kasurako berariaz egindako aurreikuspenak.

Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA) 1961 urtean fundatu zen eta gaur egun 35 herrialdez osatuta dago. Helburua: politikak sustatzea, pertsonen ongizate ekonomikoa eta soziala hobetzeko.