Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileentzako prestakuntza-planari buruzko jardunaldia: laneko historia klinikoaren eredu berria

 

2014ko otsailaren 19an

 

Laneko historia klinikoa (HCL) ezinbesteko tresna da langileen osasuna zaintzeko. Eusko Jaurlaritzaren 38/2012 Dekretuan, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduan (39/1997 Errege Dekretua) eta hortik eratorritako arauetan jasotako legezko aginduaz gain, oinarrizko informazio-iturria izango da langilearen lan-bizitzan zehar osasunaren zaintza espezifikoa eta jarraitua lortzeko.

OSALANek proiektu bat sustatu zuen, langileen informazio klinikoa eta lanekoa dokumentu batean integratzeko helburuarekin sortu zena. Dokumentu horrek langileei jarraituko zien lan-bizitzan zehar. Hala, OSALANek, prebentzio-zerbitzuetako ordezkariek eta elkarte zientifikoetako ordezkariek parte hartzen zuten talde bat sortuta, helburu zehatzak ezarri ziren:

Helburuak:

1.- Osasunaren zaintzako profesionalentzako adostasun-dokumentu unibertsal eta bateratu bat lortzea, oinarrizko administrazio-informazioa eta langilearen osasunaren eta lan-osasunaren gaur egungo aurrekari eta historia bilduko dituena.

2.- Historia kliniko guztietako osasunari buruzko datuez eta informazioez gain, lanpostuaren (egungoa eta aurrekoena) eta langileak jasan dituen arriskuen deskribapen zehatza jaso behar du (Prebentzio Zerbitzuen Araudiaren 37. artikuluak ezartzen duen bezala).

3.- Dokumentu honekin batera langileari lan-bizitza osoan zehar laguntzea, datuen trazabilitatea ziurtatzeko, nahiz eta lanez edo osasuna zaintzeko zerbitzuaz aldatu.

4.- Dokumentua erraz eskualdatu ahal izatea osasuna zaintzeko zerbitzuen artean, zerbitzu batetik bestera irauli ahal izateko, langileak asko eskualdatzen direnean.

Une honetan, urratsak eman dira, eta zirriborro bat ezarri da, lehen bi helburuak betetzeko. Prebentzio-zerbitzuei dokumentua bidaltzeko unea da, froga dezaten eta hobekuntzak proposa ditzaten. Gainera, lanean jarraitu behar du, honako helburu hauek lortzeko:

Egindako lana eta proiektuarekin jarraitzeko planak aurkeztu dizkie prebentzio-zerbitzuei.

 

"Historia Clínico-Laboral", por Iñaki Olaizola Nogales, Responsable de la USL del CT de Bizkaia de Osalan (pdf, 827 KB) 

"Plan de formación dirigido al personal sanitario de los servicios de prevención", por Lourdes Iscar Reina, Médico de la USL del CT de Bizkaia de Osalan (pdf, 1,06 MB)

 

Jardunaldiko argazkiak

Jardunaldiko bideoak