Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Koiuntura DI-DA batean

2024ko maiatza

EAEko ekonomia %1,6 hazi zen 2024ko lehen hiruhilekoan

Eustaten kontu ekonomikoen aurrerapenaren arabera, EAEko ekonomia %1,6 hazi zen 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Tasa hori Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak bere azken agertoki makroekonomikoan aurkeztutako aurreikuspena baino bi hamarren handiagoa da. Nahiz eta kanpo sektoreak bilakaera txarra izan, urteko lehen bi hilabeteetan esportazioek beherakada garrantzitsuak izan zituzten (urtarrilean %12,7 eta otsailean %10,2 murriztu ziren), badirudi zerbitzuen sektorearen sendotasunak konpentsatu zituela beherakada horiek eta hazkundearen eragile nagusia izan zela.

Barne Produktu Gordina (BPG)
Urte arteko aldakuntza tasa

1. hiruhilekoa
%1,6

EAEn 16 eta 64 urte bitartekoen enplegu tasa %70 ingurukoa da

Eustatek argitaratutako informazioaren arabera, 16 eta 64 urte bitarteko biztanleen enplegu tasa %69,9 izan zen aurtengo lehen hiruhilekoan. Zifra hori iazko hiruhileko berekoa (%69,1) baino zortzi hamarren altuagoa da, baina aurreko bi hiruhilekoetakoa baino hiru hamarren txikiagoa. Nolanahi ere, azken lau erregistroak %70,0 ingurukoak dira, eta ez dago alde handirik haien artean.

Enplegu tasa. Guztira
Ehunekoa

2024ko 1. hiruhilekoa
%69,9

Martxoko KPI indizea %3,2ra igo da EAEn

Inflazioak hamarren bat egin zuen gora Euskadin martxoan, eta %3,2an kokatu zen, elektrizitatearen prezioetan izandako bilakaeraren ondorioz. Energia iturri horren prezioak argiaren BEZaren igoerak baldintzatu zituen. Zerga hori ohiko %21eko tasara itzuli zen, luzaroan %5era eta, ondoren, %10era jaitsita egon ondoren.

KPI indize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasa

2024ko martxoa
%3,2

EAEko enpresen konfiantzak gora egin du bigarren hiruhilekoari begira

INEk 2024ko bigarren hiruhilekoari dagokion enpresen konfiantza indizea argitaratu du, eta horrek adierazten du EAEko enpresak aurreko bi aldietan baino pixka bat baikorragoak direla. Hala, indize hori 134,9an kokatu da, hau da, azken urteetako bigarren maila altuenean, 2023ko hirugarren hiruhilekoan izandako 135,5eko indizearen ondoren.

Enpresarien konfiantza indize harmonizatua
Euskadi

2024ko 2. hiruhilekoa
134,9

Eurogunea suspertu egin da zerbitzuen bultzadari esker

Apirilean, euroaren eremuko PMI indize konposatua 51,4an kokatu zen, azken hamaika hilabeteetako mailarik altuenean. Horrek adierazi nahi du euroguneko ekonomia hedapen eremuan sartu dela. Ekonomiaren bi sektore nagusiek bilakaera positiboak erakutsi dituzte, nahiz eta manufakturen sektorearen ekoizpena oraindik negatiboa izan. Hain zuzen ere, apirileko datua 47,3koa izan zen, azken hamabi hilabetetako altuena, baina sektorearen hedapena adierazten duten 50 puntuetara iritsi gabe. Aitzitik, zerbitzuak 52,9 arte hobetu dira

PMI konposatua
Eurogunea

2024ko apirila
51,4

NDFk hamarren bat igo du 2024ko hazkundea, eta 2025ekoa bere horretan utzi du

Urtarrileko txostenarekin alderatuta, aldaketa handirik gabe, NDFk aurreikusi du 2024an eta 2025ean ekoizpen globalaren hazkundeak 2023ko hazkunde bideari jarraituko diola, eta %3,2ri eutsiko diola. Epe ertainerako aurreikuspenak batez besteko historikoaren azpitik daude, per capita errentaren hazkundearena barne, bai ekonomia aurreratuetan, bai garapen bidean daudenetan, baina are gehiago azken horietan, Txinaren eraginez; beraz, ekonomien arteko konbergentzia prozesua moteldu egingo dela uste da.

Munduko BPGa
Urte arteko aldakuntza tasa

Munduko BPG-a 2024
%3,2

Taula makroekonomikoa. Eustat

Urte arteko aldakuntza tasa

2022 2023 2023 2024
I II III IV I
BPG 5,4 1,8 2,4 1,5 1,7 1,7 1,6
Barneko azken kontsumoa 6,0 1,5 2,0 1,2 1,6 1,4
Familien kontsumoa 7,7 1,5 1,8 0,9 1,6 1,5
Administrazioaren kontsumoa 0,7 1,8 2,4 2,3 1,3 1,2
Kapital eraketa gordina 8,7 2,1 1,6 2,5 2,6 1,6
Barne eskaria 6,7 1,7 1,9 1,5 1,8 1,4
Esportazioak 17,1 1,2 6,3 -2,5 -0,6 1,6
Inportazioak 18,7 1,0 5,4 -2,3 -0,3 1,3
Lehen arloa -8,7 -3,0 1,3 -5,9 -4,4 -2,6
Industria eta energia 4,7 0,3 1,2 -0,7 0,5 0,1
Eraikuntza 6,7 2,1 0,9 3,6 2,5 1,5
Zerbitzuak 5,9 2,4 3,0 2,2 2,1 2,3
Balio erantsi gordina 5,5 1,8 2,5 1,5 1,7 1,6
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 4,6 1,6 1,8 1,0 1,5 1,9
Enplegua 2,8 1,7 1,5 1,6 1,7 1,9 2,0