Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Espezialitate programagarrietarako txostena

Imagen

Lanbidek txosten bat egin du "Euskal Autonomia Erkidegoko 2024-2025 bitarteko langabeei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdian programatu daitezkeen espezialitateei" buruz. Egindako dokumentua baliagarria izango da hurrengo 2024-2025 programazio-aldian garatu beharreko prestakuntza-programaziorako.

Aurreko deialdiko espezialitateei dagokienez (22-24), espezialitate kualifikatzaileen kopuruak nabarmen egin du gora, azken bi urteetan espezialitate berriak sartu direlako Prestakuntza Espezialitateen Estatuko Katalogoan, eta espezialitate egiaztagarrien kopuruak behera egin duelako. 1.004 espezialitate programagarri daude guztira, hiru trantsizioei eta enplegu erresilienteari dagozkienak.