Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

"Embarazo y trabajo" lantegiko aurkezpenak, kasu praktikoak, argazkiak, bideoak eta laburpena

Lekua – Bilboko Bidebarrieta Liburutegia / Gipuzkoako Medikuen Elkargoan (Donostia).

Data eta ordutegia: Maiatzaren 25ean eta 26an, 8:30tik 14:00etara.

2016ko maiatzaren 25 eta 26an, “Haurdunaldia eta lana” jardunaldiak izan ziren Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren; osasun-langileei eta prebentzio-zerbitzuei zuzenduta nagusiki.

Bilboko jardunaldia Izaskun Urien Osaleneko zuzendari nagusiak inauguratu zuen, eta Donostiakoa Aitor Gisasolak, Osalanen Gipuzkoako Lan Osasueko Unitateko arduradunak.

Bi mahaik osatu zuten jardunaldia:

- Lehenengoa teorikoa izan zen, eta Lourdes Iscar andreak moderatu zuen (Osalaneko laneko medikua), eta Donostiakoa Aitor Gisasola jaunak. Hauek parte hartu zuten:

o Alvaro Gorostiaga, Basurtoko Ospitaleko Ginekologia eta Obstetriziako espezialista. Txostengile horrek, ebidentzia zientifikoaren bitartez, haurdun dagoen emakume langilearengan eragina duten eginkizunak eta lan-baldintzak zein diren azaldu zuen.

o Jesús Ruíz, Bizkako Mutualiako zuzendari medikoa. Haurdun dagoen edo bularra ematen ari den emakume langileak haurdunaldiko arriskuagatiko subsidiotik eratorritako prestazioa eskuratu ahal izateko prozedura eta baldintzak azaldu zituen.

o Elixabete Undabeitia, GSINko ikuskatzaile medikoa. Bere esperientzia azaldu zuen, haurdunaldiaren eraginez ezintasun iragankorrera eramaten duten patologien ikuspuntutik.

 

- Bigarren mahaia praktikoagoa izan zen. Juan Goiríak moderatu zuen Bilbokoa,eta Victor Etxenagusiak Donostiakoa (Bilboko medikuntza-zientzietako akademiaren ordezkari gisa). Txostengile hauen azalpenak jaso ziren:

o Ruth Epalza, Osakidetzako PZko laneko medikua.

o Alberto Pascual, Matriciko PZko laneko medikua.

o Maite Usabiaga, CAFeko PZko laneko EUD.

o Natividad Brocal, Osakidetzako PZko laneko medikua.

Txostengileek azaldu zuten zein prozedura jarri diren abian lan egiten duten prebentzio-zerbitzuetan, haurdun dauden edo bularra ematen ari diren emakume langileak babesteko.

Osalanek eskerrak ematen dizkie mahaietako txostengile eta moderatzaile guztiei, prestakuntza-ekintza horretan laguntzeagatik, betiere haurdun dagoen edo bularra ematen ari den emakume langilea hobeto babestea helburu hartuta.