Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 19koa, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei ikasleentzako ordenagailu eramangarriak eros ditzaten, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 23ko Agindua aplikatuta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 1981
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/19
  • Argitaratze-data: 2022/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontuan izanik hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei ikasleentzako ordenagailu eramangarriak erosteko dirulaguntzetarako deialdia egiten dien Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 23ko Agindua, aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak eta 2021eko azaroaren 23ko Aginduaren 9. artikuluaz bat eratutako Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen proposamena.

Kontuan izanik Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko martxoaren 30eko Ebazpena, zeinaren bitartez handitu egiten baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 23ko Aginduaren zenbatekoa, Dirulaguntzetarako deialdia egiten diena hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei, ikasleentzako ordenagailu eramangarriak eros ditzaten.

Lehenengoa. Finantzaketa ematea hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei ikasleentzako ordenagailu eramangarriak erosteko gastuetarako, ebazpen honetako I. eranskinean (Onartuak) eta II. eranskinean (Onartuak, xehakapena) zehazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena. Hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeek esleitu zaien zenbatekoa jasoko dute, 2021eko azaroaren 23ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hirugarrena. Dirulaguntza ukatzea III. eranskinean zerrendatutako ikastetxeei.

Ebazpen honek ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, bitarteko elektronikoen bidez, «Nire Kudeaketak» atalean, Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa Platea) argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 19a.

Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendaria,

ALFREDO RUIZ HUERGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.