Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2006ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, fondo publikoekin lagundutako Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan ikasturte bakoitzeko eskola-egutegia egiteko oinarrizko arautegia zehazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2825
  • Xedapen-zk.: 108
  • Xedapen-data: 2006/05/10
  • Argitaratze-data: 2006/06/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ikastetxeek, beren autonomiaz baliatuz, haien irakaslanak planifikatzen eta antolatzen dituzte. Urte barruan irakaslan horiek burutzeko, beharrezkoa da ikasturte bakoitzeko eskola-egutegia finkatzea.

Eskola-egutegi hauek burutu eta onartzeko kontuan hartu behar diren oinarrizko arauak zehazteko eskuduntza dauka Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, ikastetxeen autonomia errespetatuz, beharrezkoa den antolakuntza eta pedagogi koherentzia bermatzeko.

Horiek horrela eta eman zaizkidan eskuduntzez baliatuz, honako hau

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta itunpekoetan ikasturte bakoitzeko eskola-egutegia burutzeko arauak finkatzea da agindu honen xedea.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailetako araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunpeko guztiei ezarriko zaie agindu hau.

  1. ¿ Haur Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntzako mailetako ikasleek eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe espezifikoetakoek jasoko dituzten ikastorduak eta egunak, gutxienez 880 eta 176 izango dira, hurrenez hurren, abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuan Haur Eskoletarako xedatutakoari kalterik egin gabe.

  2. ¿ Aipatutako egunetatik "San José de Calasanz"¿ eguna eta herri edo lurraldeko bi jaiegun bakarrik kendu ahal izango dira.

  3. ¿ Eguneroko ordutegian ezingo da 30 minutu baino gutxiagoko klaserik izan.

  1. ¿ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasturte bakoitzaren iraupena 1.050 ordukoa izango da. Goiz eta arratsaldez emango dira eskolak (urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako salbuespenak izan ezik), gutxienez 175 irakastegunetan klase-jardunaldiak izango direlarik.

  2. ¿ Dagokion irakasmailako zaindariaren eguna eta ikasturtearen aurkezpena egiteko erabiliko den eguna (tutore, irakasle, programa, helburu, ordutegiak eta abar), klase-eguntzat hartu ahal izango dira.

  3. ¿ Aparteko deialdiko azterketak ekainean egingo dira, benetan irakasteko eskola-egunak amaitu ondoren.

  1. ¿ Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan, ikasturteak 175 irakastegunetako iraupena izango du gutxienez. Horretarako, klasea emateko egunak (160 gutxienez) eta ohiko eta aparteko deialdietako azken probak eta ebaluazioak egiteko erabiltzen direnak soilik izango dira irakastegunak.

  2. ¿ Aipatutako klaseko 160 egunak irakasteko izango dira benetan, beraz ezingo dira gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleei azterketak egiteko erabili; ezta ebaluatze-batzordeak, klaustroak edo antzeko ekintzak egiteko ere. Dagokion irakasmailako zaindariaren eguna eta ikasturtearen aurkezpena egiteko erabiliko den eguna (tutore, irakasle, programa, helburu, ordutegiak eta abar) klase-eguntzat hartu ahal izango dira.

  3. ¿ Heziketa-zikloen egutegia egiteko ziklo bakoitzak zenbat iraungo duen hartuko da kontuan. Beraz, ez da nahikoa izango klasea emateko gutxienezko 160 egunak betetzea, baizik eta ikasle guztiek dagozkien heziketa-zikloen arauzko ordu guztiak jasoko dituztela ziurtatuko da.

  4. ¿ Batxilergoko maiatzeko eta ekaineko eskola-egutegia ikastetxeek erabakiko dute, kontuan harturik unibertsitatean sartzeko probak ekainaren erdi aldera (ohiko deialdia) eta uztailean (ez-ohikoa) egingo direla.

  5. ¿ Batxilergoko 2. kurtsoko ohiko deialdiaren azken probak eta dagozkien ebaluaketa-batzarrak egin eta gero, klaseak ematen jarraituko da, selektibitate-proba gertatzeko. Klase hauek ikastaldeko ikasle guztientzat irekita egongo dira, baita kurtsoa gainditu ez duten ikasleentzat ere. Egun hauek eta Batxilergoko aparteko deialdiari dagozkion azterketak prestatzeko erabili litezkeen egunak, klase-eguntzat hartuko dira.

Agindu honek aipatutako hezkuntza-mailetan, klaseak ezingo dira dagokion ikasturteko irailaren 1a aurretik hasi, ezta ekainaren 30a baino beranduago bukatu ere.

  1. ¿ Urte horretan Euskal Autonomia Erkidegoko egutegi ofizialean jai diren egunak, eta herri, lurralde eta dagokion irakasmailako zaindariaren egunak, jai hartuko dira eskola-egutegian.

  2. ¿ Dagokion herri edo lurraldeko zaindarien egunak laneko ez den egun batean ospatzen direnean, jaia ospatzeko beste egun bat hautatu ahal izango dute ikastetxeek, egun horren ordez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan, egun horiek ezin izango dira inolaz ere benetako eskola-eguntzat hartu.

  3. ¿ Irakasmaila bateko zaindariaren eguna ez bada ez astelehena ez ostirala, egun horretatik hurbilen dagoen astelehenean edo ostiralean ospatu ahal izango da.

  4. ¿ Irakasmaila bat baino gehiagoko ikastetxeek egun berberean ospatu ahal izango dute irakasmaila guztien zaindarien jaieguna.

  1. ¿ Eguberrietako oporraldiak abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra arteko aldia hartuko du gutxienez, bi egun horiek barne.

  2. ¿ Aste Santuko oporraldiak, Ostegun Santutik Pazko Astelehenera bitarteko aldia hartuko du gutxienez, bi egun horiek barne.

  1. ¿ Urte bakoitzeko ekainaren 1a baino lehen, ikastetxeen zuzendariek hurrengo ikasturterako eskola-egutegiaren proposamena bidaliko diote dagokion hezkuntza lurralde-ordezkaritzari, eskuduntza duen aginte-organoak onartu zuen bilerako aktaren kopiarekin.

  2. ¿ Irakasmaila bat baino gehiagoko ikastetxeak irakasmaila ezberdinei dagozkien eskola-egutegiak harmonizatzen ahaleginduko dira.

  3. ¿ Hezkuntzako Ikuskaritzak, egutegiak aztertu ondoren, egutegi bakoitzari txostena egingo dio.

  4. ¿ Ikastetxeren batek finkatutako epealdiaren barruan eskola-egutegiaren proposamena bidaltzen ez badu, edo bidalitakoa onartzen ez denean, hezkuntza lurralde-ordezkariak erabakitzen duena esleituko zaio.

  5. ¿ Behin hezkuntza lurralde-ordezkariak egutegiak onartu eta gero, Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko guztiek bete behar dituzte, ikastetxearen zuzendariak betetzeko erantzukizuna izango duelarik eta betetzearen kontrola eta gainbegiratzea Hezkuntzako Ikuskaritzari dagokiolarik.

  6. ¿ Ikasturte osoan ikastetxe bakoitzeko eskola-egutegia bertako iragarki-taulan jarri behar izango da erakusgarri, eta ezingo da inolaz ere aldatu hezkuntza lurralde-ordezkariak idatziz onartu gabe, aurretik dagokion aginte-organoak eskabidea aurkeztu eta Hezkuntzako Ikuskaritzak aldeko txostena eman ondoren.

  1. ¿ Ezinbestez klase-egun kopurua gutxituko balitz, berregokitu egin beharko da egutegia aipatutako egun kopurura iritsi arte, beti ere langileen eskubideak errespetatuz. Nahiz eta egunen batean ikasle batzuk edo ikasle guztiak klasera ez joan, ikastetxeak klaseak ofizialki programaturiko ordutegiaren arabera eskaintzen jarraitu behar izango du.

  2. ¿ Egutegia berregokitu behar denean, hasieran egiteko erabili zen prozedura berbera jarraituko da.

  3. ¿ Dagokion aginte-organoak ez badu berregokitze proposamenik egiten, Hezkuntzako Ikuskaritzak egin dezan eskatuko dio. Horretarako hamar egun epea izango du ikastetxeak. Ikastetxeak finkatutako epealdiaren barruan eskola-egutegiaren proposamen berria bidaltzen ez badu, edo bidalitakoa onartzen ez denean, hezkuntza lurralde-ordezkariak erabakitzen duena esleituko zaio.