Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

3/2013 LEGEA, azaroaren 14koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5025
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 2013/11/14
  • Argitaratze-data: 2013/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak azaroaren 14ko 3/2103 Legea, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

2010eko apirilaren 22an 2/2010 Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeko.

1979. urteko urriaren 25ean onartu zen Euskadiko Autonomia Estatutua erreferendum bidez, eta hori zioen 2/2010 Legearen zioen azalpenak data hori aukeratzeko Euskadiko egun gisa. Zioen azalpen horren arabera «euskal gizartearen barruan lortu den akordiorik zabalena» izan da Estatutu hau. Haatik, kontraesankorra da gutxieneko adostasunik gabe aukeratu izana Euskadiko eguna izendatzeko data, Euskadiko Autonomia Erkidegoko gehiengo sozialaren babesik gabe. Halaber, euskal gizartearen zati handi batek ez du ulertzen Autonomia Estatutua onartu eta 30 urteren ondoren, oraindik ere betetzeke jarraitzen duelarik, bete gabeko Estatutua ospakizunerako arrazoi izatea.

Gauzak horrela, 2/2010 Legea hankamotz jaio zen bere helburua betetzeko, identitate sentimentuak legez arautzeko saiakera akatsa delarik. Urriaren 25a lanerako jaiegun izanda ere, legearen onarpenetik hona gizarte zatiketarako eta desadostasunerako eguna izan da; eta urrun geratu da oso ordezkatu nahi zuen adostasun eta oroipen-jaitik.

Honako legea indarrean sartuko da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 15a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.