Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Subcontratación - Fitmaq 2017. Hitzaldiak / Conferencias / Communications. Azpikontratatzea eta enpresa jarduerak koordinatzea industrian

Ekitaldi-deskribapena

 

Langilea arriskuetatik babesteak enpresaren esku-hartze zuzena eskatzen du: aldez aurretik ezarritako zeregin eta obligazio multzo bat modu formalean betetzea eta dagoeneko agertutako arrisku-egoerak zuzentzea baino harago doa. Laneko alderdi guztietan langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko ekintzek prebentzioa enpresaren kudeaketarako sistema orokorrean ezartzea eskatzen dute, Laneko arriskuak prebenitzeko 31/1995 Legeak ezartzen duen moduan.

Lanarekin lotutako alderdietako bat makinen erabilera da; horiek arriskuen iturri dira gure enpresetan. Hitzaldiaren helburua da makina seguruak eta egin beharreko lanerako behar bezala egokitutakoak eskuratzeko eta langileen eskura jartzeko prebentzio-irizpide sorta bat ezartzea.

Makina bat eskuratzeko orduan, EBn merkaturatutako edo zerbitzuan jarritako data kontuan hartu beharko da. Makina 1995. urtea baino lehen merkaturatu edo zerbitzuan jarri bazen, makinei buruzko zuzentarauak ez dira aplikagarriak. Egokitu egingo da 1215/1997 Errege Dekretua bete dezan, zeinen bidez lanerako ekipoetako langileek bete beharreko segurtasun eta osasun arloko gutxieneko baldintzak ezartzen baitira.

Aitzitik, makina 1995. urtearen ondoren EEn merkaturatu edo zerbitzuan jarri bada, makinei buruzko dagokion zuzentaraua bete beharko du. Edozein modutan, EEren marka, EEren onespen-adierazpena eta jarraibideen gaztelaniazko gidaliburua izan beharko ditu. Baldintza horiek EBtik kanpo datozen ekipoei ere ezarriko zaizkie. Makina horiek, EE marka izan arren, 1215/1997 EDren arrisku-ebaluaziopean jarriko dira, langileen eskura jarri aurretik.

Hitzaldieko egitaraua osoa (pdf, 938 KB)

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
2
Ordutegia:
09.00-14:00
Bidebarrieta Liburutegia
Bilbao Exhibition Centre, 48903 Baracaldo, Vizcaya, España
48903  ·  San Vicente de BarakaldoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Prentsa aretoan (2en maila)
Izen-ematea
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2017/05/26 - 2017/06/06
Jarraibideak :