Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa aurkezteko jardunaldia

Osalan-Laneko Osasunerako Euskal Erakundeak, bere sorrera-legean ezarrita dagoen bezala, Euskadiko gizartearen eta haren kolektiboen prebentzio-kultura hobetzea du bere aginduen artean, eta, besteak beste, hainbat arrazoi direla medio, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza jasotzeko aukera zailena dutenak nabarmentzen dira.

Testuinguru horretan, Osalanek langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroaren aurkezpena antolatu du. Osalanek garatutako ikastaro hau Euskal Autonomia Erkidegoko langile autonomoen laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzea helburu duen lan-ildoaren barruan dago. Prestakuntza-bultzada horren helburua da kolektibo horretako kideek jakin dezaten zein lan-baldintza izan behar dituzten seguruenak eta osasungarrienak lanari aurre egiteko, beren kideen segurtasuna eta osasuna hobetu ahal izateko azken helburuarekin.

Ikastaro hau prestatzeko, langile autonomoen elkarte nagusiekin (ABAT, UPTA eta AVA – ATA) lankidetzan aritu gara.
Ikastaroa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen eskura egongo da Osalanen webgunearen bidez, 2023ko apirilaren 1etik aurrera. Modulu orokor bat izango du (edozein langile autonomorentzat), prestakuntzako 7 ordukoa, eta berariazko modulu bat, lan-sektorearen arabera (eraikuntza, industria, merkataritza eta garraioa), prestakuntzako 8 ordukoa.

Jardunaldiaren egitaraua osoa (pdf, 593 KB)

Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Aurkezpena
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
1,5
Ordutegia:
10:00-12:00
Euskalduna Jauregia
Ramón Rubial Kalea, 3
48009 ·  bilbobizkaia
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2023/02/21 - 2023/03/08
Jarraibideak: