Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

771/2021 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Izaskun Ferrer Iglesias andreak Pediatriako Larrialdietan zeukan Gainbegirale lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzen da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 3840
  • Xedapen-zk.: 771
  • Xedapen-data: 2021/06/02
  • Argitaratze-data: 2021/07/06

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 1eko 1166/2020 Ebazpearen bidez Izaskun Ferrer Iglesias izendatu zen Pediatriako Larrialdietako gainbegirale Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza-gerentzia honek honako hau

Lehenengoa. Izaskun Ferrer Iglesias andreari Pediatriako Larrialdietako Gainbegirale lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2021eko maiatzaren 31n izan zituen ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko ekainaren 2a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.

EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.