Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Eguberriak iraunkorrak eta zirkularrak izan daitezke

Eguberriak iraunkorrak

Gabonetan pentsatu jasangarritasunean eta ekonomia zirkularrean ere. Gabonak alaitasuna dira, dekorazioa, argiak, erosketak, xahuketa. Baina, gure planetak hau guztia jasan dezake? Zorionez jabetzen ari gara gutako bakoitzak egin ditzakeen gauza txiki batzuk ere badaudela eta gure planeta zaintzen lagun dezakegula.

  1. Lehenik pentsatu, ez gastatu kontrolik gabe. Egin aurrekontu bat. Alderatu prezioak eta, ahal baduzu, mailakatu erosketak azken orduko igoerak saihesteko.
  2. Aprobetxa ezazu etxean duzun opari-papera, eta saihestu gehiegizko enbalajeak. Ez ahaztu, zenbat eta plastiko gutxiago, hobe. Eta oparien ondoren, enbalaje horiek guztiak behar bezala birziklatu: papera paperarekin, plastikoa plastikoarekin.
  3. Zure etxea Gabonetako apaingarriekin apaintzea gustatzen bazaizu, zaindu zure segurtasuna eta zure planetarena.
    1. Erosi zuhaitz artifizialak, urtez urte berrerabil daitezkeenak.
    2. Gabonetako argiak beti kontsumo txikikoak eta CE marka europarra dutenak. Ziurtatu barruko edo kanpoko espazioetan erabil ditzakezula.
    3. Probatu dekorazioan material birziklatua erabiltzen.
  4. Adingabeentzako jostailuak eta bideojokoak aztertu:
    1. Sexismoa saihestu eta pentsatu egokiak ote diren bere adinerako.
    2. Egiaztatu etiketatua, erabilera-jarraibideak, segurtasun-ohartarazpenak, bilatu CE marka.
    3. Bideo-jokoen PEGI (Pan European Game Information) sailkapeneko piktogramen esanahia kontsultatu, heldutasun-mailarako desegokiak diren edukiak saihesteko.
  5. Internet bidez erosi aurretik, pentsatu ondo. Ez ahaztu zure auzoa ondo badoa zuri ondo doakizula. Eta hausnartu, Interneten merkea dirudiena ez da beti merkea (garraio-kostuak, CO2 isuriak, plastikozko eta paketeriako gastuak, etab.)
  6. Kontuz itzulketekin, ez da gauza bera dendan erostea edo Interneten erostea:
    1. Denda fisiko batean erosi bazenuen. Ez daude ezertara behartuta, baina ezin dute aldatu urte osoan mantentzen duten itzulketa-politika. Informa zaitez lehenago, eta eskatu beti tiketa edo faktura.
    2. Internet bidez egin baduzu, 14 egun dituzu atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, hau da, produktua inolako zigorrik gabe itzultzeko. Baina kontuz! Baliteke bidalketa-gastuak zure gain hartu behar izatea. Produktu batzuk, ordea, aukera horretatik kanpo geratzen dira.
  7. Festara bazoaz, Gabonetakoa edo urte amaierakoa. Lehenengo eta behin, osasun segurtasuna, aztertu egokiena ote den. Zuk antolatzen baduzu kotilioia, egiazta ezazu kotilioi-artikuluek segurtasun-aginduak betetzen dituztela, eta pentsa ezazu zein publikori zuzenduta dauden. 
  8. Hobe duzu piroteknia ez erabiltzea, hori da seguruena. Baina tematuta baldin bazaude: eros ezazu baimendutako establezimenduetan eta informa zaitez zure udalerrian zein ordutegitan jaurti ditzakezun. Etiketen, segurtasunaren, erabilera-ohartarazpenen eta horien sailkapenaren eskakizunak berrikusi, eta horiek erabiltzeko adin egokiak adierazten dituena:
    1. I. mota: 12 urtetik gorakoak. Arrisku oso txikiko produktuak.
    2. II. mota: 16 urtetik gorakoak. Arrisku txikia.
    3. III. mota: 18 urtetik gorakoak. Arrisku ertaina.
  9. Eta ez ahaztu zure eskubideak, beraientzat ez dago festarik. Eseki eta zaindu itzazu.
    1. Publizitatea loteslea da.
    2. Prezioak, beti ikusgai eta BEZa barne. Taberna eta jatetxeetan ere bai
    3. Legezko bermea bi urtekoa da produktu berrientzat, eta urtebetekoa, gutxienez, bigarren eskukoentzat.
    4. Eskatu eta gorde tiketa: bermea noiz hasten den zehaztuko dizu.
    5. Egiaztatu establezimendua merkataritza kontsumoko arbitrajeari atxikita ote dagoen: aparteko bermea da.
    6. Zure eskubideak urratu badituzte, aurkeztu erreklamazioa.