Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Ikusten ez den zainketaren aberastasunari buruzkoa

Argitalpen-data: 

Ordaintzen ez den zainketa lanak duen balioaren gaineko hurbilketa. Egilea; M. Angeles Duran.

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Soziologian katedra duen Maria Angeles Duranek, bere liburuan- "Ikusten ez den zainketaren aberastasunaAzterketa ekonomiko eta soziologikoan beharrezkoak diren berrikuntzak"- jorratzen duen gaia ondorengoa da:” zainketa informala ikusten ez diren baliabide iturri bezala, eta ez daude sartuta mikro eta makro analisi ekonomikoetan" gainera zainketa hauek familietako etxeetarako diru karga bat bezala ikusiak dira, batez ere zaintzaile lanak hartzen dituen pertsonarentzako, gehienetan emakumeak izaten dira.

Ikuspegi zientifiko eta akademikoaren ildotik, hain zuzen ere, Maria Angeles Duranek aspaldi lantzen ari dena,  Maria Angeles Duranek urteak daramatza ikusten ez den zainketa aztertzen gizarte-ekonomia ikuspuntutik. Bere liburuan beharrizan hau planteatzen du: “zainketaren gizarte errekonozimendua, ordaintzen ez den lan bat da baina ez da hedatzen akordio libre batez, giza itun edo belaunaldien arteko akordioen bidez; baizik eta emakumeei tokatu zaizkien hertsatzaileak eta historikoak  diren indarren bidez etorritakoa.

Maria Angeles Duranek, azken urteetan zainketek izan duten oihartzuna defendatzen du, batez ere hedabide, gizarte eta politika arloan. Zein da arrazoia? Zainketak gutxitzen ari direla eta berak egoera horri zainketaren krisia izena eman dio. "Desberdintasun hau egitea gustatzen zaio, zainketen gutxieneko eta gehienezko definizioa". Gehienezko zainketari dagokionez, etxean familian, norberari ematen zaion denbora hartzen da kontuan. Sukaldean aritu, garbiketa, erosketak egiten ez badira, pertsonek ez dute ongizatea izango. Gutxienekoa ordea, pertsonen biziraupenerako beharrezkoak diren zerbitzuak eskaintzen duena da, baina pertsona horiek ezin dituzte beraien buruari eman ez eta ordaindu; hau da, umeak, gaixo dauden pertsonak eta zaharrak. Ordaindua edo ez ordaindua izan daiteke". Maria Angeles Duran oso argi definitzen ditu zainketa informalak: "Ordaintzen ez den lana, maite diren pertsonei ematen zaie eta norberarentzako gizarteari funtsa ematen dion argamasa da".

Halaber, idazleak, zainketen ereduan ematen ari den aldaketaz ohartarazten du. Aipaturiko aldaketak lotura dauka egituretan eta familia roletan ematen ari diren aldaketekin eta zuzen eragiten dio tradiziozko zainketa ereduari.  Izan ere taldekakoa izatetik nagusiki indibidualista izatera pasatu da: “Gaur egun gehien eskatzen den zainketa, pertsona nagusien zainketa da. Pertsona nagusiengan dago arazo honen konponbidea, izan ere gazteak oso gutxi daude inplikatuta."

Maria Angeles Duranen iritziz, guztiz beharrezkoa da zainketen ardura, taldekako ardura izatea eta partaideen artean, belaunaldi desberdinetako jendea, sexu desberdinetako jendea, erakunde publikoak, merkatua eta boluntariotza egotea.

Liburu honek egiten dituen ekarpen garrantzitsuenen artean idazleak garatzen duen gizarte-mailen teoria berria dago. Berak "cuidatoriado" deitzen dio eta garatuak dauden herrialdeetako gizarte modernoetan susperraldian dagoen gizarte-maila berria da. Hauetan zainketak kostu handia dauka, gizarte hauetan ezarrita dagoen sistema kapitalismoa da, kostu/onura aldagarriak agintzen du eta pribatuak diren erakunde gehienentzat ez da negozia, izan ere bezero potentzialek ezin dituzte kostuak ordaindu. Testuinguru honetan, cuidatoriado deritzona da hain zuzen ere zainketaz arduratzen den gizarte maila (nolabait deitzeko modu bat da, izan ere oraindik susperraldian daude eta kontzientzia maila gutxi daukate) edo sektorea eta arrazoi desberdin bigatik egiten du: Alde batetik,  lan merkatuaren bidez zaintzaile bihurtzen diren pertsonak daude, gehienetan etorkinak dira eta lan merkatuko maila baxuenetan lan egiten dute. Beste alde batetik, sektoreko gehiengoa diren pertsonak, hain zuzen ere, zainketak behar dituztenen familiakoak dira, eta betekizun moral bategatik egiten dute. Dena den, beste edozein hiritarrekin alderatuta eta eskubideei (Gizarte Segurantzan egoteko eskubidea, atsedenaldi eskubidea eta edozein motatako babesa) dagokionez, askoz txarrago daude.

Maria Angeles Duranen hitzetan, zainketen inguruan soilik  bi gizarte-maila daude: alde batetik ordaindutako zaintzaileak eta beste aldetik ordainduta ez daudenak. Eta cuidatoriado deritzona, talde honetan % 90a emakumeak dira, ez dute Gizarte Segurantzarik. Hauentzat, etorkizunean pobrezia eta bazterkeria bermatuta daude. 

Maria Angeles Duranek ondorengoa aldarrikatzen du; "ekonomia berritzaile bat, zainketa lana produkzio-jarduera legez hartuko duena. Soziologia berri bat , lanaren karga guztia bidezkoagoa den modu batetan antolatzen lagunduko duen eredu bat ezarriz". 

Maria Angeles Duranen liburua: "Ikusten ez den zainketaren aberastasuna: Azterketa ekonomiko eta soziologikoan beharrezkoak diren berrikuntzak (2018)" Balentziako Unibertsitateak argitaratu du. Nahi izanez gero, edukien aurkibidea ikus dezakezu.