Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

2018 geoEuskadi Kongresua

GeoEuskadi Kongresuaren helburua geoinformazioaren sektoreko erakunde, enpresa, profesional, ikasle eta ikertzaileen arteko topagunea izatea da, esperientziak, jardunbide egokiak eta teknologia berriak partekatzeko.

Informazioaren geolokalizazioak edo mapei buruzko hainbat motatako fenomenoek aztertzeko, ustiatzeko eta komunikatzeko ahalmen handia dakarte. Teknika kartografiko eta geoinformazioaren teknika berrienak zein informazio-iturri berriak eta BigData potentzialtasun handia ahalbidetzen ari dira hainbat sektoretako eta diziplinatako anilisi eta kudeaketarako.

2018 geoEuskadi I. Kongresuak Helburu hauek izan zituen:

  1. Kartografia eta Teledetekzioa: Lurra behatzeko egungo teknikak eta datu geografikoen iturri berriak.
  2. Datu Espazialen Azpiegiturak: informazio geografikoa eskuratzea eta hori berriro erabiltzea errazten duten plataformak.
  3. Esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea: geoinformazioaren sektoreko erakunde, enpresa eta profesionalen artean harmonizazio, berrerabilpen zein elkarreragingarritasun handiagoak eta, batez ere, ahaleginen eta onuren arteko batura lortzeko, datu edo zerbitzu geografikoen ekoizpenean eta mantentze-lanetan.
  4. Informazio Geografikoaren diziplina anitzeko aplikazioak: hainbat diziplinatan informazio geoespaziala ustiatu izanaren adibide arrakastatsuak ezagutzea.

Antolatzailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ekitaldi mota: jardunaldiak, biltzarrak eta azokak

Zein hizkuntzatan ematen den:  Gaztelania

Hasiera data - Amaiera data: 2018/09/24 - 2018/09/25

Iraupena (orduak): 20 ordu

Lekua: MIRAMAR JAUREGIA

Miraconcha48

Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)

Lekuari buruzko xehetasun gehiago:

Ingeles estiloko jauregi hau 1893. urtean eraiki zen Espainiako Errege Etxeak aginduta. Kontxako badiaren aurrean dagoenez, hiriko ikuspegirik ikusgarrienetakoak daude bertatik. Barrualdean, hasiera-hasieratik bere horretan mantendu diren hainbat areto nagusi daude, hala nola, Areto Zuria, Musika Aretoa, Zurezko Aretoa, Areto Txikia, Liburutegia eta Errege Jangela. Jauregiaren gainontzekoa, behin eta berriz aldatua izan da Udaletxeak erosi zuenetik, barrutia funtzionalagoa bihurtuz. 1985eko urriaren 29an oraingo Partzuergoa sortu zen "Miramar Jauregia Partzuergoa" izenpean; bertan UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak esku hartu zuten, eta Jauregia eraberritzeari ekin zioten. Jauregia Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen egoitza nagusia da.

Irailak 24. Caro Baroja Aretoa

 

Irailak 24. Jantoki Erreala Aretoa

 

Irailak 25. Caro Baroja Aretoa

Irailak 25. Jantoki Erreala Aretoa