«Juan de los Toyos» Lanaren Sariaren 2026. urterako deialdia.

Deskribapena


Xedea

«Juan de los Toyos» Lanaren Sariaren 2026. urterako deialdia egiten da.

NORI DAGO ZUZENDUTA

Saria pertsona fisiko edo juridiko publikoek zein pribatuek jaso ahal izango dute, baldin eta, beren jarduketaren eta ibilbidearen bitartez, nabarmen laguntzen badute edo lagundu badute gure gizartean lanaren kultura eta lanaren duintasuna, berdintasuna eta kalitatea sustatzen –jarduera ekonomiko lehiakor, jasangarri eta arduratsu baterako ezinbesteko elementutzat hartuta– edo langileen aberastasuna sortzeko eta lan-baldintzak hobetzeko lan-harremanak sustatzen.

Aurrekontuko zuzkidura

10.000 €

Prestazio ekonomikoa

Sariaren zenbatekoa 10.000 eurokoa da.

Ordainketa-modua:

Saria ekitaldi publiko batean emango da, eta eguna jakinaraziko zaio pertsona edo entitate saridunari. Ekitaldi horretan, txeke bat emango zaio saridunari, sariaren zenbatekoarekin.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1274601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, argitaratu eta hurrengo egunetik jakinarazi beharko da ebazpena.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk