Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria 2026
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da 2026ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria ematea, adinekoentzako ingurune erraztaileak sortzeko lagunkoitasunari dagokionez berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik nabarmentzen diren praktikak egiten dituzten erakunde publiko eta pribatuak publikoki aintzatesteko.
Adierazitako ondorioetarako, lagunkoitasuna hiri-ingurune integratzailea eta irisgarria eratzen laguntzen duen faktorea da, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, beren berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik nabarmentzen diren praktikak garatzen dituena, lagunkoitasunari dagokionez, adinekoentzako ingurune erraztaileak sortzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
3.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2026ko irailaren 30eko Aginduaren arabera (agindu horren bidez, 2026ko «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren» oinarriak onartu eta deialdia ezartzen da), 2026rako «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» emateko deialdia egiten da.
2026ko deialdi honetan, «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren» erreferentziazko gaia hau izango da: «Komunitatean topaguneak indartzea».
Saria 3.000 eurokoa izango da.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2026ko irailaren 30eko Aginduaren arabera (agindu horren bidez, 2026ko «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren» oinarriak onartu eta deialdia ezartzen da), 2026rako «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» emateko deialdia egiten da.
2026ko deialdi honetan, «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren» erreferentziazko gaia hau izango da: «Komunitatean topaguneak indartzea».
Saria 3.000 eurokoa izango da.
Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4. artikuluan zehaztutako baldintzetan.
Pertsona juridiko pribatuak
Jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Ongizate Sailburuordetza > Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Ongizate Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Hirugarren Sektore Soziala eta Gizarte Ekintza Sustatzeko Zuzendaritza
Telefonoa: 945 019 405
Helbide elektronikoa: gizarte-zerbitzuak@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrei arreta emateko zerbitzua
Erakunde laguntzailea (k): EZ
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1089407Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Proiektuaren azalpen memoria (PDF, 228 KB) (Lehenik, dokumentua idazmahaian gorde eta Adobekin ireki)
- Eskabidea egiteko epea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren 2026ko irailaren 30eko AGINDUA argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. Agindu horren bidez, 2026ko «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren» oinarriak onartu eta deialdia ezartzen da, eta epea hamabost egun baliodunekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
- Izapideak modu elektronikoan baino ez dira egingo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
- Espedienterako sarbidea eta eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» ren bidez egingo dira.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (http://www.euskadi.eus/servicios/1089406) eskuragarri egongo den eskabide elektronikoaren inprimakian beteko da hautagaitza.
- Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Erakundearen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa, baldin eta eskabidea sinatzen duen pertsona ez badago inskribatuta erakunde eskatzailearen ordezkari gisa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan. Hona sartu nahi izanez gero, sartu esteka honetara.
- Saria jaso nahi duen jardunbidearen ezaugarriak eta xehetasunak azaltzen dituen memoria, eta aipatutako memorian jasotako informazioa egiazkoa dela egiaztatzeko behar den beste edozein dokumentu, edo erakundeak saria lortzeko epaimahaiak baloratu behar dituela uste badu. Bete beharreko memoria-eredua eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sariaren hautagaitzak sei hilabeteko epean ebatzi beharko dira, deialdiaren agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak