2026 Euskadi Kontsumo Sariak
[2026 Kontsumo sariak]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Kontsumoko Euskadi sarien helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumo arduratsuaren alde eta kontsumitzaileen eskubideen defentsaren alde egiten duten lanagatik nabarmentzendirenak saritzea, betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkakoindarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritako berdintasun-printzipioak errespetatuta.
Sariek ez dute diru-hornidurarik izango, baizik eta aipamen edo aintzatespen publico bat.
Sarien Kategoriak
Lau sari arautuko ditu ebazpen honek, eta honako kategoria edo jarduketa-eremu hauetako bati egokituko zaio horietako bakoitza:
- a) 2026ko Kontsumoko Euskadi saria: kontsumo arduratsua sustatzea eta kontsumitzaileen eskubideen alde egitea.
- b) Kontsumitzaileen Babesaren Euskadi saria: kontsumitzaileen babes handiagoa eta kontsumitzaile arduratsuak izateko prestakuntza lortzeko jarduketak.
- c) Jardunbide Egokien Euskadi saria: kontsumo arduratsuaren aldeko enpresa-jardunbide egokiak.
- d) Komunikazioko Euskadi saria: kontsumitzaileen eskubideak babesteko informazio- edo dibulgazio-ekintzak.
Pertsona eta erakunde onuradunak
Hauek izan daitezke agindu honen bidez onartutako deialdiko sarien onuradun:
- Lehenengo kategorian –a) kategoria–, onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan kontsumo arduratsuaren sustapena, kontsumitzaileen eskubideen babesa eta defentsa, kontsumoari buruzko informazioa eta hezkuntza, jasangarritasuna, enpresa-etika,emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, kontsumo-jardunbide egokien berrikuntza edo komunitatearekiko konpromisoa bultzatzen duten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak, entitateakedo antolakundeak.
- Bigarren kategorian –b) kategoria–, onuradun izan daitezke kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak, eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea eginduten beste entitate batzuk, kontsumitzaileen elkarteak kasu. Kontsumitzaileen elkarteen kasuan, beharrezkoa da abenduaren 28ko 262/2021 Dekretuan araututako EAEko Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan inskribatuta egotea.
- Hirugarrenen kategorian –c) kategoria–, onuradun izan daitezke kontsumo arduratsua lortzera eta sustatzera bideratutako «Enpresa-jardunbide egokiak» garatzen dituzten enpresak.
- Laugarren kategorian –d) kategoria–, onuradun izan daitezke hedabideak, komunikazio-agentziak eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko informazio-ekintzak antolatzen edo espazioak eskaintzen dituzten beste entitate batzuk.
Nori dago zuzenduta
Kontsumo arduratsua sustatzea eta kontsumitzaileen eskubideak babestea eta defendatzea bultzatzen duten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak, erakundeak edo erakundeak
Onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan kontsumo arduratsuaren sustapena, kontsumitzaileen eskubideen babesa eta defentsa, kontsumoari buruzko informazioa eta hezkuntza, jasangarritasuna, enpresa-etika, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, kontsumo-jardunbide egokien berrikuntza edo komunitatearekiko konpromisoa bultzatzen duten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak, entitateak edo antolakundeak
Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.
Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak, eta kontsumitzaileei laguntzaeta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk, kontsumitzaileen elkarteakkasu. Kontsumitzaileen elkarteen kasuan, beharrezkoa da abenduaren 28ko 262/2021 Dekretuanaraututako EAEko Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan inskribatuta egotea
Kontsumo arloan jardunbide egokiak garatzen dituzten enpresak
Kontsumo arduratsua lortzera eta sustatzera bideratutako «Enpresa-jardunbideegokiak» garatzen dituzten enpresak
Hedabideak eta beste batzuk
Hedabideak, komunikazio-agentziak eta kontsumitzaileak sentsibilizatzekoinformazio-ekintzak antolatzen edo espazioak eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Kontaktu-informazioa
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua
Egoitza Nagusia
- Plangintza, Azterketa, Informazio eta Prestakuntzarako Unitatea
- Santiago Hiribidea 11. 01002 Vitoria-Gasteiz.
- Telefonoa: 945 06 21 49
- Helbide elektronikoa: kontsumobide@kontsumobide.eus
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.00etara
Kodea(k)
- Kontsumoko Sariak Euskadin 2026 : 1076107
Kodea
1076107Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Hauek aurkez dezakete hautagaia:
- Saria lortu nahi duenak berak.
- Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
- Kontsumitzaileen elkarteak.d) KIUBen arduradunak.
- EAEko enpresaburuen elkarteak.
- EAEko publizitate-agentzien elkarteak.
- Hautagaitzak formalizatzeko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko AgintaritzarenAldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera.
- Hautagaia formalki aurkezteko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Eskaera-inprimakia, behar bezala beteta.
- Azalpen-memoria, hautagaiaren merezimenduak behar bezala arrazoituta biltzen dituena.
- Sustapen-material grafikoa (mp4 formatuko bideoak edo irudiak, egile-eskubiderik gabekoaketa bereizmen handikoak) eta memorian identifikatutako merezimenduak egiaztatzen dituen beste edozein dokumentu.
- Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez badira aurreko artikuluan zerrendatutakoagiri guztiak aurkeztu, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak eskatzaileari eskatuko dio10 eguneko epean akats hori zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, horrela egin ezean,eskabidean atzera egin duela ulertuko dela ohartarazita.
- Erakundeek bitarte elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dituzte eskabideak, EuskalAutonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1076107
- Hautagaitza aurkezteak esan nahi du erabat eta berariaz onartzen direla Agindu honetanezarritako baldintzak.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hilabeteko epean, gehienez ere, ebazpena emango du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, eta EHAAn argitaratuko da, sailburuaren agindu bidez
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.