Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura Ondarea Saria 2023

Deskribapena


Xedea

1.- Agindu honen xedea da «Kultura Ondarea Saria» deitu eta arautzea. Sari horren helburua da saritzea 2022-2023 ikasturtean Euskal Kultura Ondarearen ezagutza zabaltzen hobekien laguntzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehen mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehen mailako ikasleak.

2.- «Kultura Ondarea Saria» ren helburua da hezkuntza-jardueraren ekimena, berrikuntza, ekintzailetzarako gaitasuna, sormena eta garapen soziala sustatzea, Euskal Kultura Ondarearen forma material zein immaterialen ezagutzarekin eta balorazioarekin lotuta. Zehazki:

  • Kultura berritzailea sustatzea eta Euskal Kultura Ondareari buruzko ezagutza ikertu, berreskuratu eta eraikitzeko egindako ahalegina aitortzea.
  • Euskal Kultura Ondarea ezagutaraztea, euskal hezkuntza-sistematik eta hezkuntza-sistemarako.
  • Hezkuntza-ekimen berritzaileak abian jartzen laguntzea.
  • Gazteek Euskal Kultura Ondareari lotutako ezagutzaren balorizazioan eta eraikuntzan duten zeregina aitortzea.
  • Gazteen artean tresna teknologikoen erabilera sustatzea, jabari publikoko kultura- eta hezkuntza-edukiak sortzeko.

Prestazioa zerbitzutan

Saria:

Hiru bideorik onenak (bideoa eta making-of) egin dituzten lantaldeetako kideei emango zaie saria, tutorea eta ikastetxea barne.

Honako hauek izango dira sariak:

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Napolesera antolatzen duen 7 eguneko bisita kultural batean parte hartzeko eskubidea. Tokiko gidari batek lagunduko die saridunei Napoleseko leku enblematikoenetako batzuk bisitatzeko eta beren kulturaren adierazpen esanguratsuak ezagutzeko aukera emango dien ibilbide batean. Bidaian hegaldia, ostatua, otorduak eta gida sartzen dira, eta ekainean egingo da, ikasturtea amaitu ondoren.
  • Diploma bat talde irabazleen ikastetxeentzat.
  • Halaber, edizio honetan bideo kopuru handienarekin parte hartzen duen ikastetxeari aintzatespen-plaka bat emango zaio.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan 2022-2023 ikasturtean matrikulatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute «Kultura Ondarea Saria» sarian, baldin eta gutxienez 3 ikaslek eta gehienez 6k osatutako talde batek egindako bi bideo aurkezten badituzte (bideo bat eta making-of bat).

  • Talde irabazleen tutoreak edo tutoreek izango dute taldea osatzen duten adingabeen tutoretza, eta haien ardurapean egingo dute bidaia. Tutoreak edo tutoreek ezin badute bidaia antolatuan parte hartu, ikastetxeak, dagokien baimena bildu eta gero, pertsona bat izendatuko du haren ordez joan eta lan hori egiteko.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1051304

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Beste tramite batzuk