Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Salgaien garraioari buruzko inkestaren definizioak - SEGI

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

Salgai mota bakarraren garraioa, salgaia zamatzen den irteera puntutik, zama deskargatzen den helmuga puntura arte.

Definizio honen arabera, ibilgailu berean bi salgai ezberdin garraiatzen badira, garraioko eragiketa ezberdin bi legez kontabilizatuko da, nahiz eta ibilgailuak egindako desplazamendua bakarra izan.

Era berean, salgaiaren parte baten zamatze-deskarga lana, garraio eragiketa bakoitzaren hasiera eta bukaera dira.

Hori dela eta, ematen diren emaitzak salgai desplazamenduei dagozkie, baino beti ez datoz bat ibilgailuak egindako desplazamendu kopuruarekin.

Hutsik egindako eragiketak ere jasotzen dira, alegia, deskarga puntu batetik, zamatze puntu batera egindako salgaien desplazamendua.

Errepideko ibilgailua, propultsio-sistematzat motor bakarra duena. Ibilgailuaren helburu nagusia edo bakarra, salgaiak garraiatzea da edo salgaiak garraiatzeko ibilgailuak atoian eramatea.

Ibilgailu mota:

1. Ibilgailu zurruna edo kamioia: Errepideko salgai garraioaren ibilgailuak, propultsio mekanikodun medio propioak dituena.

2. Atoia: Salgaiak garraiatzeko gaitasuna duen errepide bidezko ibilgailua, errepideko ibilgailua automobil bati lotu ahal izateko diseinatua.

3. Buru traktorea: Propultsio mekaniko propioa duen ibilgailua eta erdi-atoia arrastaka eramateko gaitasuna du.

4. Erdi-atoia: Aurreko ardatzik ez duen atoia, arrastaka eramaten duen ibilgailuari lotua. Atoiaren zatia bat, pisuaren parte jakin bat eta zamaren parte bat buru traktorearen gainean doaz.

Kamioi eta buru traktoreak dira aukeratutako laginari dagozkion ibilgailuak. Atoi eta erdiatoien berri ematen digute aukeratutako ibilgailuak arrastatzeko erabiltzen dituenean.

Garraiorako eragiketa honako lau aukera hauen arteko baten bat hartzerakoan egiten da:

1. Ibilgailu zurruna edo kamioia

2. Atoia

3. Buru traktorea erdi-atoi gabe

4. Buru traktorea erdi-atoiarekin

Bi motatakoak hartzen dira kontuan, hirugarrenentzat garraioak egiteko aukeraren arabera. Bata eta bestearen arteko ezberdintasuna dokumentu administratiboak( garraio txartelak) ditu oinarri.

1. Garraio pribatuko zerbitzua edo norbere konturakoa: Ibilgailua erabiltzen da, bakar bakarrik, norbere garraiorako zerbitzua ordaintzen ez denean. Hots, baimenaren jabearena da ibilgailua eta bere salgaiak garraiatzeko erabiltzen du.

2. Garraio publikoaren zerbitzua edo norbere konturakoa: Errepidez bidez salgaiak garraiatzeko erabiltzen da ibilgailua ordain bidez eta inoren kontura.

Agintaritza eskudunak beste ibilgailu bat zamatzeko onartzen duen salgaien pisua.

Mota hauetakoak ditugu:

1. Bildu eta banatzeko garraioa: Salgai jakin baten, edo harekin lotutako baten garraio eragiketan, zamaketa eta deskarga ibilbidean zehar zatikatutako sortetan eta hainbat geldialdirekin egiten bada( adibidez, garagardo botilen banatu eta ontzi hutsak batzea).

2. Zuzenean leku bi lotzeko garraioa: Egunean zehar behin eta berriro leku ezberdin biren arteko joan-etorriak egiten dituen garraioa. Salgaia, distantzia eta irteera eta helmuga puntuak berdinak dituena,bai joanekoan zein etortzerakoan. Bueltakoan dituen salgaiak ezberdinak izan ohi dira joanekoarekin alderatuz, edo bietariko batean hutsik joan daiteke. Joanaldi bakoitza eta etortzeko bidaia bakoitza eragiketa ezberdin bat da.

3. Ohiko garraioa: Aurreko modalitateetan jaso ez diren garraio eragiketa guztiak.

Leku batetik bestera garraiatzen den gauza higigarria.

Salgai ezberdin bi garraiatzen direnean ibilgailu berak kontuan hartuko dugu bi garraio eragiketa egiten dituela.

Salgaien honako sailkapen hau erabiltzen da:

• Nekazaritza produktuak eta bizirik dauden animaliak.

Elikagaiak eta belar-bazka.

Petrolio-produktuak.

• Gordinean ekoiztutako edo manufakturatutako mineralak eta eraikuntza materialak.

• Makinak, ibilgailuak, manufakturatutako gaiak eta transakzio bereziak.

• Bestelako salgaiak: honakoak daude:

o Erregai mineral solidoak.

o Birgaldaketarako mineral eta hondakinak

o Metalurgia-produktuak

o Ongarriak.

o Produktu kimikoak.

Garraio eragiketa bakoitzean garraiatzen den salgaien pisua jasotzen du. Pisua gordina du oinarri, alegia, garraiatutako salgaiaren pisuaz gain, bilgarrien pisua, eta , kasurako, edukiontziarena ere aintzat hartzen dira.

Ohiko garraioko eragiketetan, zamatze eta deskarga puntuen artean garraiatzen diren tona kopuruak hartzen dira aintzat.

Biltzeko eta banatzeko garraio motan, ibilbidearen punturen baten izandako gehienezko zamaren pisua izango da aintzat hartu beharrekoa galdera-sorta betetzeko.

Zuzenean leku bi lotzeko garraio modalitatean, galdera-sortan bidaia bakoitzean ibilgailuak daraman batezbesteko zama jasoko da eta egun bakoitzean egindako ibilbide kopurua. Datuak ustiatzerakoan, biderkatu egiten da batezbesteko eguneko zama eta eguneroko maiztasuna.

Eragiketaren irteera salgaia zamatzen den lekua da, eta helmuga lekua salgaia, osorik edo parte bat deskargatzen den lekua. Zamatze edo deskarga bakoitzak eragiketa berri bat sortzen du. Irteera eta helmuga aintzat hartuta eragiketak honela sailkatu daitezke:

1. Herri artekoak

2. Herri barrukoak

3. Eskualde barrukoak

4. Eskualde artekoak

5. Nazioartekoak

Sarrera eta helmuga puntuak erkidego autonomoen mailan sailkatzen dira, inkestan jaso daitekeen lurralde mailako banaketa-maila altuena da. Nazioarteko eragiketetan herrialde esanguratsuenak hartu dira aintzat.

Garraio arrunteko modalitatean eta zuzenean leku bi lotzeko garraioan, errepide bidez egiten den distantzia zamatze puntutik deskarga puntura arte.

Bildu eta banatzeko garraio motan, ibilbide osoan zehar egiten distantzia jasotzen da, ibilgailuaren abiapuntua den tokitik salgaia erabat deskargatzen duen puntura arte. Alegia, ibilgailuak egiten duen kilometro kopurua hutsik ez doan bitartean.

Hutsik doan eragiketetan, azken deskarga egiten duen puntutik ibilgailua berriz zamatu arte egindako distantzia.

Garraio eragiketa bakoitzerako kalkulatzen da garraiatutako tonak egindako kilometroekin biderkatuz.

Bildu eta banaketa garraio eragiketen kasu partikularrean, gutxi gorabeherako tona-kilometroen estimazioa lortu asmoz, tona eta egindako kilometroen arteko biderketa bigatik zatitzen da.

Salgaiak edo bidaiariak trenbidez garraiatzeko zerbitzuak ematen dituen edozein enpresa publiko edo pribatu. Kanpo geratzen dira metro, tranbia eta/edo metro arin bakoitzeko bidaiarien garraio-zerbitzuak ematea jarduera bakarra duten enpresak.

Salgaiak tren-ibilgailuen bidez garraiatzea karga-tokiaren eta deskarga-lekuaren artean.

Nabigazio-ontziek bertan edo beste herrialde batzuetan kokatutako bi lekuren artean (kargako bat eta deskargako beste bat) egiten dutena, autonomia-erkidegoetara transferitutako portu txikietan jatorria edo helmuga duena barne.

Hasierako aireportua eta amaierakoa Espainia koak dituena, eta Espainiako konpainiek egiten dutena

Bi terminaletako bat (hasierako aireportua edo amaierakoa) atzerrikoa duena eta estatuko konpainiek zein atzerrikoek egiten dutena.

Ordutegi erregularra duen hegaldia eta hegaldi horren trafikoaren ondoriozko zerbitzu osagarri guztia (aparteko hegaldiak, hegaldi hori prestatzeko ordainpeko hegaldiak eta abar).

Zerbitzu erregularrekoa ez den ordainketa bidez egindako hegaldia (charter hegaldiak barne).

Hegaldi jakin bat egiten duten pertsonak; behin bakarrik zenbatzen dira, hegaldiaren etapa bat edo batzuk egiten dituzten kontuan hartu gabe.

Estatu berean edo estatu desberdinetan kokatutako bi lekuren artean (kargako bat eta deskargako beste bat) nabigazio-ontziek egindakoa da, eta autonomia-erkidegoetara transferitutako portu txikietan jatorria edo helmuga duena ere barne hartzen du.

Portuetan kargatutako, deskargatutako eta transbordatutako salgaien tonak barne hartzen dituen itsas-trafikoa; hau da, solteko gai likidoen (petrolio-produktuak, gas naturala eta beste likido batzuk), solteko gai solidoen (zementua, ikatza, zerealak, mineralak, etab.) eta salgai orokorren (soltean aurkezten ez diren salgaiak, hala nola likido botilaratuak, zementu ontziratua, etab.) itsas trafikoa.

Merkantzia-ontzietan kargatutako edo deskargatutako salgaiak, edozein nabigazio-motaren bidez (kanpokoa edo kabotajea) garraiatutakoak, zenbaitetan salgaiek produktu likido horietarako manipulazio berezia behar baitute. Produktu likidoen garraioaren barruan, garrantzitsuena petrolio-produktuena da.

Merkantzia ontzietan kargatutako edo deskargatutako salgaiak, edozein nabigazio motaren bidez garraiatuak (kanpokoa edo kabotajea) eta produktu solidoen berezko forma dutenak, manipulatzekoinstalazio bereziak behar dituztenak edo ez dituztenak, hala nola burdin mea, ikatzak, zerealak, zementuak, etab.

Merkantzia-ontzietan kargatutako edo deskargatutako salgaiak, edozein nabigazio-motaren bidez garraiatuak (kanpokoa edo kabotajea), paketatuak edo ontziratuak, solteko gai likidoak edo solidoak ez bezala. Batez ere edukiontzietako salgaiak edo edozein motatako ontzietan edo enbalajeetan dauden beste batzuk hatzen dira barne.

  1. Edukiontziak: merkantzia-ontzietan kargatutako edo deskargatutako salgaiak, edozein nabigazio bidez garraiatuak (kanpokoa edo kabotajea), 20 oin edo gehiagoko edukiontzien barruan doazenak.

  2. Konbentzionalak: merkantzia-ontzietan kargatutako edo deskargatutako salgai orokorrak, edozein nabigazio-motaren bidez garraiatuak (kanpokoa edo kabotajea) eta edukiontzietan garraiatzen ez direnak.

Ontziak hornitzeko beharrezkoak diren salgaiak (erregai likidoak, ura, izotza, etab.) eta merkataritza-ontzietan garraiatzen diren kargatutako eta deskargatutako salgaiak, ontzi horien irismena tokikoa edo itsasadarrekoa bada.

Arrantzan eskuratutako salgaiak. Arrantza freskoa, bakailao berdea eta arrantza izoztua barne.

Portu bakoitzean sartutako merkataritza-ontziak hartzen dira barne, edozein dela ere nabigazio-mota (kabotajea edo kanpoaldea), nazionalitatea (Espainia koa edo atzerrikoa) edo itsasontzi-mota (tan ga-ontziak, solteko gaien ontziak, edukiontziak eramateko itsasontziak, karga orokorrekoak, etab.).

Ontzi baten bolumena edo barne-gaitasuna, MORSON tonatan edo erregistro-tonatan neurtuta (MORSON tona bat MORSON 100 oin kubiko da, hau da, 2,83 m³).

20 oineko neurrikoen edukiontzi baliokideak

Edozein motatako nabigazioa eginez (kanpokoa edo kabotajea) portuetan sartu edo irten den edozein merkataritza-ontzitan ibilbidea egiten duen edozein pertsona.

Azken aldaketako data: