Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Bigarren Plana

Helburuak

II Plan hau da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak genero-berdintasunaren arloan duen konpromiso politikoaren isla.

Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko, etengabe egin behar da lan. Horregatik, lan hori egiteko beharrezkoak diren aurrekontu baliabideak, giza baliabideak eta baliabide materialak zuzkitu dira.

Plangintza honen helburua da Sailak hartutako konpromisoen berri ematea herritarrei; eta, era berean, legegintzaldi honetako lehentasunak biltzen dira. Lehentasun horiek urteko planen bidez garatuko dira. Plan horietan, ezarritako helburuak lortzeko ekintzak eta neurriak zehaztu eta garatzen dira. Plan honetako helburu estrategikoak bat datoz gobernu-programarekin, Emakunderen gizonen eta emakumeen arteko Berdintasunerako VII. Planarekin, 5. Garapen Jasangarrirako Helburuarekin, Sailaren plan estrategikoarekin, eta martxoaren 3ko 1/2022 Legearekin, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoarekin.

Legegintzaldi honen ardatz nagusiak, batetik, gobernu onerako neurriak izango dira, eta, bestetik, izaera ekonomiko eta sozialeko politika publikoak, helburu dutenak erdietsitako lorpenak finkatzea eta genero-arrakalak desagertzera bideratutako neurriak indartzea, benetako berdintasuna lortzeko

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia