Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Liburutegia eta argitalpenak
  4.  
  5. Argitalpenak
  6.  
  7. Pertsonak eta Antolakunde Publikoak kudeatzeko Euskal Aldizkaria
 

Aldizkaria

Azken zenbakia

APIRILA  2026

HASIERAKO AZTERLANA

Introducción al Monográfico sobre evaluación del desempeño

Egilea: MAZO SOMARRIBA, Luisa. 

AZTERLANAK

The hierarchical structure and measurement of job performance

Egileak: VISWESVARAN, Chockalingam and ONES, Denis

LABURPENA: lan-jarduna da antolakundeetako esku-hartze guztiak ebaluatzeko erabiltzen den irizpidea. Artikulu honetan, hainbat hamarkadatako ikerketak laburbiltzen dira. Lan-jardunaren egitura erabat hierarkikoa da: lehenik, faktore orokor zabal bat du; bigarrenik, hiru talde-faktore nagusi (zereginak betetzea, antolakunde-arloko herritartasunaren portaerak eta laneko portaera kaltegarririk eza), eta, hirugarrenik, behe-beheko mailan, alderdi espezifikoak. Faktore orokorrak benetako kobariazio psikologikoa irudikatzen du —hau da, ez da tresna metodologiko huts bat—, eta bere horretan irauten du, baita halo-efektua eta neurketa-errorea zuzenketa psikometriko zorrotzen bidez ezabatzen direnean ere. Eredu hierarkikoak jardunaren alderdi emergenteak barne hartzen ditu, hala nola sormenezko jarduna eta egokitzapenezko jarduna. Neurketaren printzipio kritikoak ongi ezarrita daude: autoebaluazioetan ez dago jardunaren konstruktua definituko duen kanpo-ebaluaziorik, eta, hortaz, jarduna ebaluatzeko kalifikazioak baliatzen badira, ebaluatzaileen arteko fidagarritasun-koefizienteak erabili behar dira ahultze-zuzenketetan. Orobat, denborazko konplexutasunak aztertu ditugu, baita gehieneko jardunaren eta ohiko jardunaren arteko aldea, pertsonen barne-aldakortasuna eta karreraren etapak garatzeko ibilbideak ere. Gaur egungo erronkei ere heldu diegu: urrutiko lanak neurketak egitea zailtzen du, portaeraren behagarritasuna murrizten duelako; bestalde, adimen artifizialaren gorakadak banako jardunaren mugei buruzko zalantzak planteatzen ditu, zeren eta gizakien eta adimen artifizialaren arteko lankidetzaren ondorioz portaeraren atribuzioa anbiguoa baita. Lana garatzen doan heinean, eredu hierarkikoak esparru iraunkor bat eskaintzen du ulertzeko nola eragiten duten banakoen portaerek antolakunde-ekarpenean. Egitura hierarkikoa ezinbesteko oinarria da, ebaluazioa baliozkoa izan dadin eta antolakundeek erabaki eraginkorrak har ditzaten.

GAKO HITZAK: ebaluatzaileen arteko fidagarritasuna, halo efektua, irizpideko garrantzia, lanaren aurkako portaera kaltegarriak, lan-emaitzak.

Retroalimentación del desempeño de las personas empleadas públicas: una herramienta para el crecimiento profesional

Egilea: SANCHEZ, Juan Ignacio. 

LABURPENA: Artikulu honek dio litekeena dela enplegatu publikoen jardunaren ebaluazioa Espainiako Estatuko administrazio publiko guztietan aplikatzea, Konstituzioaren efikazia- eta gardentasun-manuak direla eta. Jarduna ebaluatzea, kontrolatzeko bide bat izateaz gain, errendimendua kudeatzeko prozesuaren oinarri ere bada; alegia, zuzendaritzako langileek eta enplegatu publikoek eraginkorragoak izateko asmoz elkarrekin egiten duten prozesuaren oinarri. Jarduna kudeatzeko prozesuaren giltzarria atzeraelikadura da. Artikulu honetan, atzeraelikadurak errendimendua hobetzen nola laguntzen duen azaltzen duten arrazoiak berrikusten dira, bai eta atzeraelikadura-prozesua eraginkor egiten duten ezaugarriak ere, jardunaren diagnostikotik hasi eta helburuak ezarri arte.

GAKO HITZAK: jardunaren diagnostiko, jardunaren ebaluazio, jardunaren kudeaketa.

¿Evaluación del desempeño en las Administraciones Públicas? Una revisión desde el neoinstitucionalismo y unas propuestas desde la gobernanza robusta y las capacidades institucionales.

Egilea:SALVADOR SERNA, Miquel

LABURPENA: Jarduna ebaluatzea osagai kritikoa da enplegu publikoaren kudeaketaren eraldaketa sustatzeko, eraldaketa ezinbestekoa baita administrazio publikoek jarduten duten testuinguru nahasia kontuan hartuta. Hala ere, akademiak eta praktika profesionalak proposamen ugari egiten dituzte, baina garapenak urriak dira, eta formalak baino ez. Kontraste hori interpretatzeko, gogoeta gehigarri bat planteatzen du artikuluak: abiapuntutzat hartzen du talka bat dagoela jarduna ebaluatzearen eta administrazio publikoetako giza baliabideen kudeaketaren eremuan indarrean dauden joko-arauen (edo erakundearen) artean. Ingurune nahasia agertzeak agerian uzten du erakunde horrek ez duela gaitasunik agertoki berriaren erronkei aurre egiteko, eta, aldi berean, erraztu egiten duela erakundeen ohiko mekanismoen krisia gertatzea. Paradigma berri bat sortu da, Gobernantza Sendoa, eta horrek alternatiba bat eskaintzen du erakundea modu integralean birplanteatzeko; halaber, aukera ematen du jarduna ebaluatzea izan dadin eraldaketa babestuko duen erreferentea. Jardunaren ebaluazioa berrirakurri egin da Gobernantza Sendoaren paradigmari lotutako lau gaitasun instituzionaletatik abiatuta (estrategikoa, analitikoa, kudeaketakoa eta harremanetakoa), eta horrek esparru bat eskaintzen du, bai antolaketa-dinamiken multzoan integratutako ebaluazio-sistema eraikitzeko, bai planteatzen den eraldaketa instituzionalari egin dakizkiokeen ekarpenak identifikatzeko.

GAKO HITZAK: aldaketa instituzionala, gaitasun instituzionalak, Gobernantza Sendoa, jarduna ebaluatzea.

BERRIKUNTZA ETA PRAKTIKA ONAK

Experiencia de la evaluación del desempeño en Los Realejos, Tenerife. 

Egilea: GONZALEZ HERNANDEZ, Mª Jose. 

LABURPENA: artikulu honetan zera aztertzen da: toki-entitate ertain batek ezarri zuen sistema, langileek helburuak betetzeari eta produktibitate-osagarri bat jasotzeari lotuta lan egitea barnera zezaten; sistema horri esker, entitatearen barne-krisialdiari egoki erantzun zitzaion, eta langileak ilusioz bete ziren, lan-giroa kudeatzea zaila zen une jakin batean. Sistema horrek balioa eman zion antolakundeari; izan ere, herritarren mesederako erronkak proposatu ziren, administrazio-jarduera hobetzeko eta exekuzio-fase guztietan gardentasun-printzipioa aplikatzeari lehentasuna emateko. Bestalde, sistema berritzailea da, ez baita itxaron lurraldeko araugintza-garapena gauzatu arte, eta, beraz, barne-lankidetza eta sormena bultzatzen ditu. 

GAKO HITZAK: berrikuntza, ebaluazio, helburu, jardunaren ebaluazioa,  produktibitate.

La evaluación del desempeño, instrumento necesario en una estrategia de mejora en los servicios públicos basada en las personas. Mejora de las personas empleadas y ciudadanía.

Egileak: MUÑIZ HERNANDEZ, Francisco; SIERRA GARCIA, Elena; DE DIOS DE DIOS, Mª Elena; GIL GONZALO, Sonia; IZQUIERDO GARCIA, Alberto; MARTIN HERNANDEZ, Mª Mercedes, VAZQUEZ MALMIERCA, Arantxa. 

LABURPENA: Ingurune publikoetako pertsonak kudeatuz zerbitzuak hobetu nahi izanez gero, beharrezkoa da tresnak eta teknikak elkarrekin lotuta erabiltzea, eta kudeaketa-sistemen barruan, zeinek gunetzat hartu behar baitute plangintza- eta ebaluazio-lana. Salamancako Udalaren esperientzian, abian jarri zen jarduna ebaluatzeko sistema bat, kudeaketa integral eta integratuko sistema baten parte modura. Garatutako sistema horrek kontuan hartzen du pertsonak hobetzea (haien jarduna eta konpromisoa) gakoa dela zerbitzuak hobetzeko, analisi bat txertatuz emaitzei eta herritarrengan duten eraginei buruz. Gure kudeaketa-sisteman jardunaren ebaluazioa (aurrerantzean, JE) ez da berez helburua; lotuta dago pertsonen garapenarekin, ezarritako karrera mota guztiekin, eta sistemaren bilakaera lotuta dago enplegatuek eta herritarrek duten pertzepzioarekin eta lortutako helburuekin. Artikuluan zehar, ahaleginduko gara gure sistemen eboluzioa garatzen; horretarako, abiapuntua izango da helburuen araberako zuzendaritza-sistema, hura JE sistema barruan sartzea, zein diren haren faseak eta zergatik joan den eboluzionatzen; azkenik, aztertuko dugu zein diren egungo sistemaren oinarriak eta lortutako emaitza batzuk. Sistema sendoa da, eta, definizioz, eskuragarria da. hura ezartzea eta garatzea talde-lanaren emaitza da; aldaketei eta erroreei beldurrik izan gabe, tresna eskuragarriak eta egon dauden esperientziak erabiliz herritarren alde eta herritarrentzat lan egiten duen erakunde baten konpromiso publikoaren emaitza da. 

GAKO HITZAK: helburuen araberako zuzendaritza, jardunaren ebaluazio,  karrera profesional,  kudeaketa-sistema,  plangintza.

La realidad de la evaluación del desempeño en las administraciones locales: avance del diagnóstico de la guía Anexpal de recomendaciones para su implantación.

Egilea: GIL BLAZQUEZ, Angel. 

LABURPENA: Artikulu honen helburua da jardunaren ebaluazioa ikuspuntu juridikotik aztertzea. Hain zuzen ere, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua garatuz figura hori erregulatzen duen araudiaren hurbilketa bat egin da, eta aztertu da lege-erreserbak nola eragiten dion arlo horri. Zehazki, ebaluazioaren helburua landu da sakon; izan ere, jokabide profesionala, errendimendua eta emaitzen lorpena ebaluatu behar dira, oinarrizko legeriaren egileak berariaz aginduta. Bestalde, aztertu da zer zeregin duten pertsonek —izan ebaluatzaile zein ebaluatu— ebaluazio-prozesuan, pertsonak baitira prozesuaren benetako protagonistak.

GAKO HITZAK: administrazio-karrera horizontal, enplegatu publiko, funtzio publiko, jardunaren ebaluazio. 

AZTERKETA ETA EZTABAIDA JURIDIKOA

Los determinantes jurídicos de la evaluación del desempeño

Egilea: CÀMARA MAS, Roger.

LABURPENA: Artikulu honen helburua da jardunaren ebaluazioa ikuspuntu juridikotik aztertzea. Hain zuzen ere, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua garatuz figura hori erregulatzen duen araudiaren hurbilketa bat egin da, eta aztertu da lege-erreserbak nola eragiten dion arlo horri. Zehazki, ebaluazioaren helburua landu da sakon; izan ere, jokabide profesionala, errendimendua eta emaitzen lorpena ebaluatu behar dira, oinarrizko legeriaren egileak berariaz aginduta. Bestalde, aztertu da zer zeregin duten pertsonek —izan ebaluatzaile zein ebaluatu— ebaluazio-prozesuan, pertsonak baitira prozesuaren benetako protagonistak.

GAKO HITZAK: administrazio-karrera horizontal, enplegatu publiko. funtzio publiko, jardunaren ebaluazio. 

JURISPRUDENTZIA

Una aproximación a la práctica reciente en materia de evaluación del desempeño

Egilea:GALLASTEGI ARANZABAL, Cesar.

ELKARRIZKETA

Jose Maria Peirori elkarrizketa (Elkarrizketatzailea: Miguel Angel Elustondo Echeverria)

BIBLIOGRAFIA AUKERATUA

Novedades bibliográficas

Azken aldaketako data:

  •  
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana