FAQ galderak
Bai, hurrengo erakundeetako enplegatu publikoa bazara:
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetakoa
- Euskadiko Toki eta Foru administrazioetakoa
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu; helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki (gaizki badaude, zuzendu) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko.
IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta Eskabideen kontsulta eta jarraipena aukeratu.
Zuk adierazitako helbide elektronikoan (eskaeran adierazitako bera) mezu bat jasoko duzu ikastaroa hasi baino 2 egun lehenago. Bertan, hurrengo informazioa adieraziko zaizu:
- ikastarora sarbidea.
- erabiltzailea.
- pasahitza.
- laguntza eskatzeko helbide elektronikoa edota telefono zenbakia.
Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- Matrikula epean bazaude, zuk zeuk ikastaroari uko egin diezaiokezu. IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta Eskabideen kontsulta eta jarraipena aukeratu.
- Matrikula epea amaitu bada, lehenbailehen, zure solaskideari jakinarazi.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Ikastaroa hasi baino lehen, zure solaskidearekin harremanetan jarri.
Ikastaroa hasi baino egun bat lehenago arte uko egiten badiozu, matrikularen prezioa salbuetsita dago.
Epe horretatik kanpo ikastaroari uko eginez gero, matrikula kobratuko zaio zure sail edo erakundeari.
- Ikastaro bakoitzeko fitxa teknikoan "Ebaluazioa" atalean duzu eskuragarri.
IVAPek ikastaroa amaitu eta ziurtagiria sortzen duenean, mezu elektroniko bidez, Egoitza elektronikoan ziurtagiri digitala eskuragarri duzula jakinaraziko zaizu. Ziurtagiria ikusi edota deskargatzeko:
- Jarraitu mezuan adierazten zaizkizun argibideak.
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Ondoren, "Ziurtatzeak" botoira jo eta dagokizun ziurtagiria aukeratu.
Azken aldaketako data:











