Udako ikastaroetan izena emateko jarraibideak maiatzaren hasieran argitaratzen dira IVAPeko web orrian. Udako ikastaroak euskaltegietan egiten dira uztail, abuztu eta irailean.
80 ordutik gorako ikastaroak egin ahal dira soilik, trinkoak zein barnetegialdiak.
Ikastaro trinkoetako eskaintza ezagutzeko euskaltegietara jo beharra dago.
Eskaintzatik kanpo geratzen dira autoikaskuntzako ikastaroak.