Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2015eko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4321

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko utzarazpenari buruzko 232/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 232/2015 errenta ez ordaintzeagatiko utzarazpenari buruzko hitzezko autoak.

Alderdi apelatzailea: Garikoitz Unanue Herrera.

Alderdi apelatua: Nguiya Boujouma, Lemrabta Bint Alewa Ould Mbareck eta Jose Alves Da Silva Filho.

Gaia: utzarazpenari buruzko hitzezko judizioa.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

173/2015 EPAIA

Andreak:

M.ª Elisabeth Huerta Sánchez andrea.

Leonor Cuenca García andrea.

Magdalena García Larragan andrea.

Bilbao, 2015eko irailaren 16an.

Erregearen izenean, Konstituzioak ematen dion ahalmenaren indarrez.

Probintzia Auzitegi honetako 5. Sekzioak ikusi ditu, apelazio-mailan, Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegian lehen auzialdian bideratutako 176/2014 hitzezko judizioaren autoak. Alderdiak: Garikoitz Unanue Herrera, demandatzailea, Iñigo Hernández Martín prokuradoreak ordezkatua eta Sonia M.ª Herrero Corral abokatuak zuzendua. Nguiya Boujouma, José Alvés Da Silva Filho eta Lemrabta Bint Alewa demandatuak; Nguiya Boujouma andrea Ana María Conde Redondo prokuradoreak ordezkatu du, eta Francisco Javier Pastor de la Cal abokatuak zuzendu. Auzialdi honetako txostengilea María Elisabeth Huerta Sánchez magistratua izan da.

EPAITZA

Ezetsi egiten dugu Garikoitz Unanue Herreraren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko epaileak 2015eko otsailaren 24an 176/2014 hitzezko judizioan emandako epaiaren aurka aurkeztutakoa, erroilu honen jatorria dena. Ondorioz, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu. Bidal bitez autoak eta epai honen testigantza jatorrizko epaitegira, epaia bera bete dadin.

Idazkariak transferi beza gordailuko zenbatekoa –errekurtsoa aurkezteko eratutakoa– dagokion kontura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4738.0000 00.0232 00 15. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Lemrabta Bint Alewa Ould Mbareck demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko irailaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala