Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2015eko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4308

EBAZPENA, 2015eko irailaren 23koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita kanpo harremanen alorreko profesionalen espezializaziorako beka bati uko egitea, eta haren ordezkoa izendatzeko dena.

Kanpo-harremanen alorrean profesionalen espezializaziorako bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuan xedatutakoarekin bat, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko abenduaren 17ko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bitartez kanpo-harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko beken deialdia egin zen.

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzaren 2015eko apirilaren 14ko Ebazpenaren bidez esleitu ziren aipatutako bekak; horietako bat Irati Fernández Colio andreari esleitu zitzaion, eta Vitoria-Gasteiz zuen lantoki, 12 hilabeterako, zehazki 2015eko maiatzaren 4tik 2016ko maiatzaren 3ra.

Irati Fernández Coliok uko egin dio bere bekari, eta uko-egiteak ondorioak izango ditu 2015eko irailaren 28tik aurrera; beraz, Jon Villada Pelayo aukeratua izan da, bera ordezkatzeko, 2015eko irailaren 28tik 2016ko maiatzaren 3a arte, aurreko paragrafoan aipatutako esleipen-ebazpenarekin bat. Ebazpen hori zuzendua izan zen 2015eko apirilaren 30ean organo berak emandako ebazpen baten bitartez.

Horregatik guztiagatik, eman zaizkidan eskumenekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Irati Fernández Coliok kanpo harremanen alorreko profesionalen espezializaziorako esleituta zuen bekari uko egitea; uko-egiteak 2015eko irailaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan aipatutakoaren ordez, Jon Villada Pelayo izendatzea ordezko, beka hori izateko, 2015eko irailaren 28tik 2016ko maiatzaren 3a arte izango da.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 23a.

Kanpo Harremanetarako zuzendaria,

LEYRE MADARIAGA GANGOITI.


Azterketa dokumentala