Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2015eko apirilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1704

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 316/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Sonia Carrete Rivas-ek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizenak, honako hau

Jakinarazten dut: beherago zehaztutako funtsari dagokionez, traktuari berriro ekiteko 316/2015 espedienteren prozedura bideratzen da epaitegi honetan Begoña Clausen Landin, Fernando Clausen Landin, Irene Clausen Landin, Manuel Francisco Clausen Landin, María Carmen Clausen Landin eta María Eugenia Clausen Landin:

– Hiri-lurrekoa. Murgia hiribilduko jurisdikzioan orube eraikigarria (Zuiako Udala). Azalera: 4.392 m2. Mugak: Iparretik, hiribilduaren mugartea eta bidea; hegoaldetik, María Luisa Pérez de Nanclares-en partzela segregatua; ekialdetik, Jugo herriko auzotarren jabetza peko errotaren ibilgua; eta mendebaldetik, Sarriarako bidea. Funtsa hori: Zuiako Udalaren funtsa baten –2599 zenbakiaz inskribatutakoaren– parte eta portzioa da

Gasteizko 12 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1639. liburukia, 39. liburua, 108 folioa, Zuiako 3090. finka, 1. inskripzioa.

Katastroko erreferentzia: 7. poligonoa, Zuiako 66. partzela, 386.02 m2-ko azaleara okupatua, 4.662.35 m2-ko azalera librea, eta guztira: 5048.37 m2.

Partzelaren mugak:

N. kalea.

S. 7. poligonoa, 65. partzela, Javier Clemente Ruizena.

E. Kalea.

O. Kalea.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Zitazioa egiten zaie honako hauei: erregistroko titular legez demandatuei, hau da, Gabriel Saenz Lafuente Lafuente eta Tomasa Goicoechea Gaviña-ri edo euren kausahabenteei, izan ere, katastroen euren izenak agertzen baitira; eta Manuel Clausen Castellón eta Begoña Landin Erice-ri edo euren kausahabenteei, izan ere, funtsa eurengandik dator; betiere, aipatutako epearen barruan, espedientean agertu ahal daitezen, eta euren eskubideen aldeko alegazioak egin ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 18a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala