Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2015eko apirilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1702

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 713/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 713/2012 dibortzioa.

Demandatzailea: Hugo Homero Lopez Orozco.

Abokatua: Federico Victoria de Lecea Echevarria.

Prokuradorea: Jacobo Belmonte Garcia.

Demandatua: Lined Alexandra Lopera Tamayo.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, autoa eman da 2015-03-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Lined Alexandra Lopera Tamayoren aurka aurkeztutako dibortzioko demandari dagokionez, Hugo Homero López Orozco jaunak (Jacobo Belmonte prokuradorea ordezkari duela) atzera egin duela ulertuko da, eta, beraz, Hugo Homero López Orozco jaunaren eta Lined Alexandra Lopera Tamayo andrearen arteko ezkontza ez da dibortzio bidez desegintzat jo behar.

Prozedura honetan sortutako kostuak Hugo Homero López Orozcori ezartzen zaizkio.

Prozesu hau amaitutzat jotzen da; beraz, jarduketak artxibatu egingo dira.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, bai eta ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela ere, epaitegi honen aurrean, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluan eta hurrengoetan jasotako izapideei jarraituz. Errekurtsoa Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Errekurtsoa aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euroko gordailua egitea epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, Botere Judizialari buruz indarrean dagoen Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian jasotako modu eta eran, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak lege horri emandako idazketan.

María Elena Rodríguez Vadillo andreak, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Lined Alexandra Lopera Tamayo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko martxoaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala