Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2015eko apirilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1701

EDIKTUA, finkaren edukiera handiagoari buruz bideratutako 76/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Epaitegi honetan 76/2015 jabari-espedientea bideratu da, Samuel Castrillo Gutierrez jaunak eskatuta, ondoko finkari dagokionez Erregistroan edukiera handiagoari buruzkoa jasotzeko dena: 24469-B Finka, Barakaldokoa.

Hamahirugarren departamentua. Barakaldoko San Bizente kaleko berrogeigarren zenbakiko etxearen ataritik sartuta ezkerretara dagoen lonja.

Inskripzioa: Barakaldoko Jabetza Erregistroa, 1861 liburukia, Barakaldoko 1464 liburua, 43 folioa, 24.469/B finka, 2. inskripzioa.

Orotara, inskribatutako 48 metro koadroko azalera du finkak.

Lonjaren azalera erreala 77,25 metro koadrokoa da, 29,25 metro koadroko soberakin bat dago, zeina ez baitago erregistratua, eta Samuel Castrillo Gutierrez-en alde inskriba dadila eskatzen da; hala, erregistroaren eta erregistroz kanpoko errealitate juridikoaren artean konkordantzia izan dadin.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko martxoaren 6a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala