Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2015eko apirilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1697

22/2015 EBAZPENA apirilaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Bermeoko Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza), I. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Sestaoko udalaren artekoa EAEko polizia-kidegoek hartutako listu-laginak analizatzean jardunbide-eredu bateratuak ezartzeko, horien bidez, egiaztatzeko ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten, II. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Durangoko udalaren artekoa EAEko polizia-kidegoek hartutako listu-laginak analizatzean jardunbide-eredu bateratuak ezartzeko, horien bidez, egiaztatzeko ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten, III. eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 13a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 13KO 22/2015 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIOAREN ETA BERMEOKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOAREN ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEAREN AZAROAREN 26KO 30/1992 LEGEAREN 38.4.B) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO
(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 13a.

BILDU DIRA:

Batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua dena, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari gisa, eta bestetik,

Idurre Bideguren Gabantxo, Bermeoko Udaleko alkate-udalburua, udal horren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako, hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administrazioetakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Bermeoko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute; hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Bermeoko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.– EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Bermeoko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Bermeoko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesdunaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.– EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Bermeoko Udalari, EAEko Administrazioa osatzen duten eta haren menpe edo hari atxikita dauden organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe, eguneratzea ere.

b) Bermeoko Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.– Baldin eta hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasunari eragiten badiote; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatuko dute.

Seigarrena.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urterako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bermeoko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.– Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, pertsona interesdunek jatorrizko bi ale sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Bermeoko Udaleko alkate-udalburua,

IDURRE BIDEGUREN GABANTXO.

II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 13KO 22/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA SESTAOKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA, EAE-KO POLIZIA-KIDEGOEK HARTUTAKO LISTU-LAGINAK ANALIZATZEAN JARDUNBIDE-EREDU BATERATUAK EZARTZEKO DENA; JARDUNBIDE HORIEN BIDEZ, EGIAZTATUKO DA IBILGAILUAK GIDATZEN ARI DIREN PERTSONEK DROGAK HARTU DITUZTEN

Erandio, 2015eko martxoaren 17a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Jesus Maria Zubiaga Nieva, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisara.

Bestetik, Josu Bergara López jauna, Sestaoko Udaleko alkatea, azken horren ordezkari gisara.

Bi alderdiek, dagozkien karguen bidez eta eman dizkieten ahalmenak erabiliz, hitzarmen hau gauzatzeko legitimotasun eta gaitasun nahikoak aitortzen dizkiote elkarri, eta, horretarako, hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Bi administrazioak jakitun direla drogen eraginpean gidatzea gizarte-arazo bat dela eta beharrezkoak direla horri aurre egiteko gertakari horren aurkako borrokan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolakuntza-moduak.

Berriki onartutako apirilaren 7ko 6/2014 Legeak, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duenak (azken hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), lehen aldiz adierazten du drogak listuan hautemateko gailuen aldeko hautua, egiaztatu baita juridikoki seguruak direla, gidarientzat ez direla intrusiboegiak eta, poliziaren ikuspuntutik, bideragarriak direla. Egia esan, drogen eraginpean gidatzen ote den hautemateko kontrolak orokortu arte itxaron behar izan dugu arazo honi aurre egiteko; hala eta guztiz ere, bideko segurtasunerako arazorik larrienetako bat dela egiaztatu da dagoeneko.

Hain zuzen ere, lege berriaren 12. artikuluan nabarmenki aldatu da drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia: aurrerantzean, drogen eraginpean gidatzen den hautemateko probak listuaren bidez egingo dira, baimendutako gailu batekin, eta ondoren listu-kopuru nahikoa duen lagin bat analizatuz.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar dituela, polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Sinatzen duen udaleko udaltzaingoak ez duela baliabide teknikorik drogen eraginpean gidatzen ote den jakiteko analisiak egiteko beharrezkoak diren polizia zientifikoen lanak eta peritu-lanak gauzatu ahal izateko; Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak, berriz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak badituenez gero, bi aldeek egoki iritzi diote azpiegitura horiek erabiltzeari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean aurreikusitako listu-proban lortutako laginak analizatzeko eta, horrela, drogen eraginpean gidatu izan den egiaztatu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute eta hauek izango dira bete beharreko

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa.– Helburua.

Hitzarmen honen helburua da esku hartzen duten administrazioetara atxikitako polizia-kidegoek bete beharreko jardunbide bateratuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko laborategietan EAEko polizia-kidegoek lortutako listu-laginak analizatzeko eta, horrela, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten beste pertsona batzuk, edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatu ahal izateko.

Era berean, beharrezko gidalerroak ezartzen dira Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateak listu-laginen analisia egin dezan, organismoan drogarik dagoen hautemateko.

Bigarrena.– Hauteman daitezkeen substantziak.

Hona hemen zer substantzia hauteman daitezkeen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laborategietan listu-probaren bidez:

● Opiazeoak (monoazetilmorfina, morfina, kodeina).

● Kokaina (kokaina, benzoilekgonina, kokaetilenoa).

● Anfetamina (anfetamina, metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina), MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina), MDEA (3,4-metilendioxietilanfetamina).

● Haxixa (THC).

● Ketamina.

Emaitza positiboa baieztatzeko masen espektrometriari atxikitako gasen/likidoen kromatografia (ME – GK) baliatzen da.

Hirugarrena.– Jardunbideak.

1.– Listu-laginak emateko baldintzak.

Hitzarmen hau sinatzen duen Udaltzaingoak bere eskualdeko Ertzaintzaren polizia-etxera eramango ditu probak; azken horiek hoztuta eta behar bezala zainduta egon beharko dute une oro, Polizia Zientifikoari bidaltzeko. Proba horien artean egon beharko dira kontrasterako listu-lagina ez ezik dagokion pertsonari egindako proban baliatutako hasierako testaren osagai guztiak ere, proben poltsa edo ontziaren barruan.

Proba horiek Udaltzaingoaren egoitzan gordeta egon beharko dute, eta une oro bermatu beharko da zaintza-katea, dagokion eskualdeko Ertzaintzaren komisariara eraman arte. 72 ordu iragango dira, gehienez ere, probak hartu zirenetik Ertzainetxera eraman arte.

Zaintza-katea behar bezala bete dela jasota gera dadin, emate-agiri bat bete beharko da, Hitzarmen honen eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

Behar bezala identifikatu beharko dira, betiere, bai probak eramaten dituen Udaltzaingoko agentea eta bai horien jasotzen dituen Ertzaintzako komisariako agentea ere, horien lanbide-txartelaren zenbakia emanez.

Agiri horren bi kopia sinatu beharko dira, esku hartzen duten polizia-kidego bakoitzarentzat bana; gainera, ematearen ziurtagiritzat ere balioko dute.

Ertzaintzaren komisariak Polizia Zientifikoko Unitatera igorriko ditu jasotako probak, dagokion analisia eta, ondoren, adituen txostena egin ditzan.

2.– Bete beharreko agiriak.

Analizatu beharreko laginekin batera aurkeztuko diren agirietan informazio hau jaso beharko da:

● Eskaera atestatu ireki bati dagokion edo ireki beharreko bati; azken kasu horretan hildakorik edota zauriturik (arinak zein larriak) egon den adierazi beharko da.

● Eskaeraren jatorria prebentzio-kontrol bat izan den, edo trafiko-istripua, edo trafiko-arloko indarreko araudiaren urraketaren bat.

● Listu-lagina hartu zaion pertsonaren balizko zitazioa, epaiketa azkarreko zigor-prozeduraren bidez auzipetzeko, zitazioaren data adierazita, hala badagokio.

● Lehen listu-analisian aurkitutako zantzuzko substantziak, baieztatu beharrekoak.

● Zantzuzko listu-testaren lote-zenbakia eta iraungitze-data.

3.– Analisia egiteko eta adituaren txostenaren emaitza jakinarazteko epea.

Analisia egin eta dagokion adituaren txostena idatzi ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak eskualdeko komisariaren bidez helaraziko dio Udaltzaingoari, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, ematea gauzatu zenetik.

Adituen txostenean ondoko datu hauek agertu behar dira:

● Azterketaren emaitzak.

● Txostenaren erreferentzia.

● Udaltzaingo instrukzio-egilearen izendapena eta diligentziak.

Laugarrena.– Alderdien betebeharrak.

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateak udaltzaingoak emandako laginak jasoko ditu aurreko klausulan ezarritako prozeduraren arabera, eta horien analisia egin ondoren dagokion adituen txostena gauzatuko du. Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu jarduketa horien gastuak, langileen kostua barne.

Hitzarmen hau sinatzen duen udalak, berriz, bere gain hartzen du Segurtasun Sailaren laborategietan baliatutako material suntsikorraren kostua, hots, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten bidearen beste pertsona erabiltzaile batzuk edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatzeko baliatutako material suntsikorrarena.

Horrez gainera, Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko udaltzaingoak konpromisoa hartzen du hilean behin drogen eraginpean gidatzearekin lotutako atestatuei buruzko datu estatistikoak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzara, baita udalean jartzen diren administrazio-zehapenei buruzkoak ere, trafiko-arloko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztuko duen bidea erabilita.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko sortuko da Jarraipen-batzorde teknikoa, bi kidez osatua: Segurtasun Saileko ordezkari bat eta dagokion udalaren ordezkari bat. Batzordeko lehendakaria Segurtasun Saileko ordezkaria izango da.

Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, bai eta alderdietako batek horrela eskatzen duenean ere; akordioak, berriz, adostasunez hartuko dira.

Seigarrena.– Hitzarmena aldatzea.

Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi alderdiek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa erantsiko zaizkio dokumentu honi.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen-batzordeari dagozkion eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau garatu edota gauzatzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jurisdikzioaren mende jarriko dira.

Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.

Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Hala eta guztiz ere, urtez urte luzatuko da, adierazpen beharrik gabe, alderdietako batek salatzen ez duen bitartean. Beste alderdiari idatzizko jakinarazpena bidaliz gauzatu beharko da salaketa, hitzarmenaren indarraldia edo luzapenetako edozein bukatu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.

Hitzarmena edozein unetan baliogabetu ahalko da bi alderdiek hala adostuz gero.

Irakurri ondoren eta lankidetza-hitzarmen honetan adierazitakoarekin ados daudela erakusteko, alderdiek bi kopia sinatu dituzte, goiburukoan adierazitako leku eta egunean, bertan ezarritako klausulekin bat etorrita.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Sestaoko Udaleko alkatea,

JOSU BERGARA LÓPEZ.

ERANSKINA
EMATE-AGIRIA

.............................................................................................................(E)KO UDALTZAINGOA

Listu-lagina 20....................(e)ko..............................................aren...............(e)(a)n hartu zen.

Listu-proba egin duten agenteen lanbide-zenbakia: ..................................................................

Zigilua jarri eta sinatu duen buruzagitzaren lanbide-zenbakia: ..................................................

Non gorde den, bidali arte: .........................................................................................................

Proba garraiatu eta eman duten agenteen lanbide-zenbakia: ...................................................

BURUZAGITZAREN SINADURA: ...........................................................................

ERTZAINTZA

Unitate hartzailea: ......................................................................................................................

Proba hartu duen agentearen lanbide-zenbakia: .......................................................................

Harrera-data: ...............................Ordua: ...................................................................................

Gordetzen den tokia: ..................................................................................................................

............................(E)KO ERTZAINTZAKO INSTRUKZIO-BURUAREN SINADURA:

III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 13KO 22/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA DURANGOKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA, EAE-KO POLIZIA-KIDEGOEK HARTUTAKO LISTU-LAGINAK ANALIZATZEAN JARDUNBIDE-EREDU BATERATUAK EZARTZEKO DENA; JARDUNBIDE HORIEN BIDEZ, EGIAZTATUKO DA IBILGAILUAK GIDATZEN ARI DIREN PERTSONEK DROGAK HARTU DITUZTEN

Durango, 2015eko martxoaren 23a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Jesus Maria Zubiaga Nieva, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisara.

Bestetik, Aitziber Irigoras Alberdi andrea, Durangoko Udaleko alkatea, azken horren ordezkari gisara.

Bi alderdiek, dagozkien karguen bidez eta eman dizkieten ahalmenak erabiliz, hitzarmen hau gauzatzeko legitimotasun eta gaitasun nahikoak aitortzen dizkiote elkarri, eta, horretarako, hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Bi administrazioak jakitun direla drogen eraginpean gidatzea gizarte-arazo bat dela eta beharrezkoak direla horri aurre egiteko gertakari horren aurkako borrokan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolakuntza-moduak.

Berriki onartutako apirilaren 7ko 6/2014 Legeak, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duenak (azken hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), lehen aldiz adierazten du drogak listuan hautemateko gailuen aldeko hautua, egiaztatu baita juridikoki seguruak direla, gidarientzat ez direla intrusiboegiak eta, poliziaren ikuspuntutik, bideragarriak direla. Egia esan, drogen eraginpean gidatzen ote den hautemateko kontrolak orokortu arte itxaron behar izan dugu arazo honi aurre egiteko; hala eta guztiz ere, bideko segurtasunerako arazorik larrienetako bat dela egiaztatu da dagoeneko.

Hain zuzen ere, lege berriaren 12. artikuluan nabarmenki aldatu da drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia: aurrerantzean, drogen eraginpean gidatzen den hautemateko probak listuaren bidez egingo dira, baimendutako gailu batekin, eta ondoren listu-kopuru nahikoa duen lagin bat analizatuz.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar dituela, polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Sinatzen duen udaleko udaltzaingoak ez duela baliabide teknikorik drogen eraginpean gidatzen ote den jakiteko analisiak egiteko beharrezkoak diren polizia zientifikoen lanak eta peritu-lanak gauzatu ahal izateko; Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak, berriz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak badituenez gero, bi aldeek egoki iritzi diote azpiegitura horiek erabiltzeari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean aurreikusitako listu-proban lortutako laginak analizatzeko eta, horrela, drogen eraginpean gidatu izan den egiaztatu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute eta hauek izango dira bete beharreko

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa.– Helburua.

Hitzarmen honen helburua da esku hartzen duten administrazioetara atxikitako polizia-kidegoek bete beharreko jardunbide bateratuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko laborategietan EAEko polizia-kidegoek lortutako listu-laginak analizatzeko eta, horrela, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten beste pertsona batzuk, edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatu ahal izateko.

Era berean, beharrezko gidalerroak ezartzen dira Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateak listu-laginen analisia egin dezan, organismoan drogarik dagoen hautemateko.

Bigarrena.– Hauteman daitezkeen substantziak.

Hona hemen zer substantzia hauteman daitezkeen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laborategietan listu-probaren bidez:

● Opiazeoak (monoazetilmorfina, morfina, kodeina).

● Kokaina (kokaina, benzoilekgonina, kokaetilenoa).

● Anfetamina (anfetamina, metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina), MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina), MDEA (3,4-metilendioxietilanfetamina).

● Haxixa (THC).

● Ketamina.

Emaitza positiboa baieztatzeko masen espektrometriari atxikitako gasen/likidoen kromatografia (ME – GK) baliatzen da.

Hirugarrena.– Jardunbideak.

1.– Listu-laginak emateko baldintzak.

Hitzarmen hau sinatzen duen Udaltzaingoak bere eskualdeko Ertzaintzaren polizia-etxera eramango ditu probak; azken horiek hoztuta eta behar bezala zainduta egon beharko dute une oro, Polizia Zientifikoari bidaltzeko. Proba horien artean egon beharko dira kontrasterako listu-lagina ez ezik dagokion pertsonari egindako proban baliatutako hasierako testaren osagai guztiak ere, proben poltsa edo ontziaren barruan.

Proba horiek Udaltzaingoaren egoitzan gordeta egon beharko dute, eta une oro bermatu beharko da zaintza-katea, dagokion eskualdeko Ertzaintzaren komisariara eraman arte. 72 ordu iragango dira, gehienez ere, probak hartu zirenetik Ertzainetxera eraman arte.

Zaintza-katea behar bezala bete dela jasota gera dadin, emate-agiri bat bete beharko da, Hitzarmen honen eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

Behar bezala identifikatu beharko dira, betiere, bai probak eramaten dituen Udaltzaingoko agentea eta bai horien jasotzen dituen Ertzaintzako komisariako agentea ere, horien lanbide-txartelaren zenbakia emanez.

Agiri horren bi kopia sinatu beharko dira, esku hartzen duten polizia-kidego bakoitzarentzat bana; gainera, ematearen ziurtagiritzat ere balioko dute.

Ertzaintzaren komisariak Polizia Zientifikoko Unitatera igorriko ditu jasotako probak, dagokion analisia eta, ondoren, adituen txostena egin ditzan.

2.– Bete beharreko agiriak.

Analizatu beharreko laginekin batera aurkeztuko diren agirietan informazio hau jaso beharko da:

● Eskaera atestatu ireki bati dagokion edo ireki beharreko bati; azken kasu horretan hildakorik edota zauriturik (arinak zein larriak) egon den adierazi beharko da.

● Eskaeraren jatorria prebentzio-kontrol bat izan den, edo trafiko-istripua, edo trafiko-arloko indarreko araudiaren urraketaren bat.

● Listu-lagina hartu zaion pertsonaren balizko zitazioa, epaiketa azkarreko zigor-prozeduraren bidez auzipetzeko, zitazioaren data adierazita, hala badagokio.

● Lehen listu-analisian aurkitutako zantzuzko substantziak, baieztatu beharrekoak.

● Zantzuzko listu-testaren lote-zenbakia eta iraungitze-data.

3.– Analisia egiteko eta adituaren txostenaren emaitza jakinarazteko epea.

Analisia egin eta dagokion adituaren txostena idatzi ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak eskualdeko komisariaren bidez helaraziko dio Udaltzaingoari, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, ematea gauzatu zenetik.

Adituen txostenean ondoko datu hauek agertu behar dira:

● Azterketaren emaitzak.

● Txostenaren erreferentzia.

● Udaltzaingo instrukzio-egilearen izendapena eta diligentziak.

Laugarrena.– Alderdien betebeharrak.

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateak udaltzaingoak emandako laginak jasoko ditu aurreko klausulan ezarritako prozeduraren arabera, eta horien analisia egin ondoren dagokion adituen txostena gauzatuko du. Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu jarduketa horien gastuak, langileen kostua barne.

Hitzarmen hau sinatzen duen udalak, berriz, bere gain hartzen du Segurtasun Sailaren laborategietan baliatutako material suntsikorraren kostua, hots, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten bidearen beste pertsona erabiltzaile batzuk edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatzeko baliatutako material suntsikorrarena.

Horrez gainera, Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko udaltzaingoak konpromisoa hartzen du hilean behin drogen eraginpean gidatzearekin lotutako atestatuei buruzko datu estatistikoak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzara, baita udalean jartzen diren administrazio-zehapenei buruzkoak ere, trafiko-arloko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztuko duen bidea erabilita.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko sortuko da Jarraipen-batzorde teknikoa, bi kidez osatua: Segurtasun Saileko ordezkari bat eta dagokion udalaren ordezkari bat. Batzordeko lehendakaria Segurtasun Saileko ordezkaria izango da.

Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, bai eta alderdietako batek horrela eskatzen duenean ere; akordioak, berriz, adostasunez hartuko dira.

Seigarrena.– Hitzarmena aldatzea.

Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi alderdiek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa erantsiko zaizkio dokumentu honi.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen-batzordeari dagozkion eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau garatu edota gauzatzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jurisdikzioaren mende jarriko dira.

Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.

Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Hala eta guztiz ere, urtez urte luzatuko da, adierazpen beharrik gabe, alderdietako batek salatzen ez duen bitartean. Beste alderdiari idatzizko jakinarazpena bidaliz gauzatu beharko da salaketa, hitzarmenaren indarraldia edo luzapenetako edozein bukatu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.

Hitzarmena edozein unetan baliogabetu ahalko da bi alderdiek hala adostuz gero.

Irakurri ondoren eta lankidetza-hitzarmen honetan adierazitakoarekin ados daudela erakusteko, alderdiek bi kopia sinatu dituzte, goiburukoan adierazitako leku eta egunean, bertan ezarritako klausulekin bat etorrita.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Durango Udaleko alkatea,

AITZIBER IRIGORAS ALBERDI.

ERANSKINA
EMATE-AGIRIA

............................................................................................................ (E)KO UDALTZAINGOA

Listu-lagina 20.............(e)ko.......................aren.......................................(......e)(a)n hartu zen.

Listu-proba egin duten agenteen lanbide-zenbakia: ..................................................................

Zigilua jarri eta sinatu duen buruzagitzaren lanbide-zenbakia: ..................................................

Non gorde den, bidali arte: .........................................................................................................

Proba garraiatu eta eman duten agenteen lanbide-zenbakia: ...................................................

BURUZAGITZAREN SINADURA: .........................................................

ERTZAINTZA

Unitate hartzailea: .....................................................................................................................

Proba hartu duen agentearen lanbide-zenbakia: ......................................................................

Harrera-data: ........................................Ordua: .........................................................................

Gordetzen den tokia: .................................................................................................................

.............(E)KO ERTZAINTZAKO INSTRUKZIO-BURUAREN SINADURA:


Azterketa dokumentala