Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
777

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instrukzio-egileak, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendariak, emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, bakoitzari eginiko jakinarazpen ondorioetara interesdunek horren berri izan dezaten eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean, alegia Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, aipatutako epean espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espediente-zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

(Ikus .PDF)

Erandio, 2013ko urtarrilaren 25a.

(Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzako titularraren postua hutsik dagoelako, 2013-01-03ko Aginduaren bidez).

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala