Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
773

IRAGARKIA, Bilboko Barruti Judizialeko organo judizialen egintzak, jakinarazpenak eta zitazioak –garraio publikoz egin ezin direnak– gauzatzeko, aterik ate eta berehala, banaka eta autoz pertsonak eramateko zerbitzua lizitatzekoa (Espedientea: A-040/DJAP/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-040/DJAP/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: formalizatu eta biharamunetik aurrera hasiko da kontratua, eta 2014ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.

Haztapen ekonomikoa, guztira: 60 puntu.

– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

– Lan-plana: 40 puntu.

Balio-iritzien haztapena, guztira: 40 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: lizitaziorako gehieneko aurrekontua berrehun eta berrogeita hamalau mila, bostehun eta berrogeita bost euro eta berrogeita sei zentimo (254.545,46) dira, eta hogeita bost mila, laurehun eta berrogeita hamalau euro eta berrogeita hamalau zentimo (25.454,54) BEZari dagozkionak (% 10); guztira, berrehun eta laurogei mila euro (280.000).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko otsailaren 22a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Enpresa guztiek Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren Karatulan ezartzen diren bitartekoak erabiliz egiaztatuko dituzte ekonomia-eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko otsailaren 25a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.

2.– Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-iritziaren araberako haztapena duten irizpideei buruzkoa («C» gutun-azala irekitzea).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.

– Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2013ko otsailaren 28a.

– Ordua: 11:00ak.

b) Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratu daitezkeen alderdiei buruzko irekiera ekonomikoa («B» gutun-azalak).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.

– Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2013ko martxoaren 5a.

– Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan aipatzen dira; balorazio-irizpideen erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar da.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 25a.

Justiziako sailburuordea,

Ana Aguirre Zurutuza.


Azterketa dokumentala