Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
771

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 120/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 120/12 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Joana Jimenez Jiménez.

Abokatua: Olga Ispizua Garteizgogeascoa.

Prokuradorea: Gorroño.

Demandatua: Andres Alejandro Izurieta.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2012ko abenduaren 12an, zeinen xedapenak honako hauek baitira:

Funtsean baiesten dut Gorroño Menchaca prokuradoreak Joana Jiménez Jiménez andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Andrés Alejandro Izurieta jaunaren aurkakoa. Beraz,

Jiménez Jiménez eta Izurieta jaun-andreen arteko dibortzioa agintzen dut, errebokatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak, eta bertan behera uzten da etxe-ahala baliatuz ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotesteko aukera.

Desegindakotzat deklaratzen dut irabazpidezko ezkontzaren erregimen ekonomikoa.

Hau izenpetu dadila, edo, errekurtsorik bada eta errekurtsoak ez badu eragiten adierazpen honetan, bidal bekio Arcos de la Fronterako Erregistro Zibilari (Cadiz) ofizioa, behar diren idazpenak egin daitezen.

XXXXX adingabearen inguruan honako behin betiko neurri hauek finkatu behar dira:

1.– Jiménez andreak du adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, ordea, guraso biena izango da.

Horrek berekin dakar guraso biek adostasunez hartu beharko dituztela alabari dagozkion erabaki garrantzitsu guztiak; eta adostasunik ez bada, epaileak erabakiko du.

Guraso-ahalaren arloan, esandakoari atxikita honako erabaki hauek hartu dira: adingabearen helbide-aldaketa, bere udalerritik kanpo bizitzera joanez gero, bai eta atzerrira aldatuz gero ere; ikastetxea hasieran aukeratzea eta ikastetxez aldatzea; medikuntza-jarduerak, baldin eta interbentzio kirurgikoa edo medikuntza-tratamendu luzea eskatzen badute eta premiazkotzat jotzen ez badira; eta izaera psikokologikoa dutenak ere bai; garrantzi handiko ospakizun sozialak eta erlijiosoak.

Jagoletza ez duen gurasoak eskubidea izango du seme-alabek eskolan duten bilakaeraz informazioa jasotzeko, eskolako tutoretza-ekintzetan parte hartzeko eta alabaren osasun egoeraz eta tratamenduez informazioa jasotzeko ere.

Horretarako, zaintzarik ez duen gurasoak Jimenez andreari adierazi beharko dio nola kontaktatu.

2.– Zaintzarik ez duen gurasoak honako bisita-erregimen hau izango du:

Bisita-erregimena malgua izango da. Horrela, amak gutxienez 15 egun lehenago abisu argia egiten badio, aitak adingabea bisitatu ahal izango du. Bisitaldi hori Espainian egin beharko da, adingabearen eskola-ordutegiak eta -aldiak errespetatuz betiere. Bisitaldi horren barruan, gaua igarotzea ere jasota egon ahal izango da, eta gehienez ere zazpi eguneko aldietan egin ahal izango da.

Adingabearekin ez dagoen gurasoak telefonoz, mezu elektroniko bidez edo gutun bidez hitz egin ahal izango du bere alabarekin. Eskubide hori neurrian eta fede onaren arabera gauzatuko da, beste gurasoaren eskubideak eta adingabearen eskola-orduak eta atseden-orduak errespetatuz.

3.– Izurietak 100 euroko mantenu pentsioa ordaindu beharko du XXXXX alaba adingabeen alde. Pentsio hori Garay andreak izendaturiko kontu korrontean edo aurrezki-libretan dirua sartu beharko du, betiere hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan. Pentsioaren zenbatekoa urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1ean, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeen aldaketen arabera.

Guraso biek erdibana ordainduko dituzte adingabekoek sortzen dituzten ohiz kanpoko gatuak; eta halako gastuen premia ikusten duen gurasoak beste gurasoari jakinarazi beharko dio, eta hark baiezkoa eman beharko du.

Ohiz besteko gastutzat joko dira: Gizarte Segurantzak ordaintzen ez dituen gastu medikoak eta botikako gastuak, goi-mailako ikasketen ondoriozkoak eta eskolaz kanpoko jarduerei dagozkienak, eta azken horiek egiteko, bi gurasoen oniritzia beharko da.

4.– XXXXX adingabeari eta zaintza duen gurasoari ematen zaie familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidea, VII. oinarri juridikoan ezarrita dagoen eran.

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Andres Alejandro Izurieta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2012ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala