Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
770

EDIKTUA, adostasunezko dibortzioari buruzko 503/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 503/09 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Alaitz Akcarraga Moreno.

Abokatua: Isabel Ramos Alvarez.

Prokuradorea: Maria Begoña Jauregui Larrinaga.

Demandatua: Shakir Hussain Shafikul Hussain.

Gaia: adostasunezko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Alaitz Akcarraga Morenoren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda, Shakir Hussain Shafikul Hussain-en aurkakoa. Eta, beraz, honako hau deklaratzen dut:

Alaitz Akcarraga Morenoren eta Shakir Hussain Shafikul Hussainen arteko ezkontza deuseztatzea. Ezkontza hori 2003ko azaroaren 13an egin zen Redbridgeko Erregistro Zibilaren aurrean (Londres), eta halaxe dago inskribatuta 2. Sekzioko Erregistro Nagusian (1938. liburua, 112. orrialdea).

Ez da agindu kostuen kondenarik.

Epaia irmoa denean, ezkontza jasota dagoen tokiko Erregistro Zibilari bidali beharko zaio epaiaren testigantza.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartarazi ezen, epaia ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean epaitegi honetan idazki bat aurkeztuz, Prozedura Zibileko Legearen 455. artikuluak eta hurrengo artikuluek diotenaren arabera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Shakir Hussain Shafikul Hussain demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2011ko otsailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala