Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
769

EDIKTUA, 470/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Igor Pikabea Amundarainek, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 470/12 falta-judizioan epaia eman da. Honako hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

123/12 EPAIA

Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urriaren hemezortzian.

Ahozko eta jendaurreko judizioan ikusi dira –Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile Maider Imaz Mendizabalen aurrean– 470/12 falta-judizioaren autoak, ustezko kalte-falta bat dela-eta bideratutakoak. Maria Aranzazu Berecibar Galdos izan da salatzailea, eta Abouseyf Belaredj salatua. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du, akzio publikoaren ordezkari gisa. Hona hemen ebazpena:

EPAITZA

Absolbitu egiten dut Abouseyf Belaredj jauna egotzi zaion kalte-faltatik, eta ofizioz deklaratzen ditut prozesuko kostuak.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta, beraren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke –ondorio biei dagokienez– epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bergaran (Gipuzkoa), 2012ko urriaren 18an.

Epaia jasota gera dadin, .........–ri epaia jakinarazteko balio dezan –egun non dagoen ez baitakigu– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egiten dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko abenduaren hamahiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala