Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
768

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Usurbilgo (Gipuzkoa) udalerrian, Savasa IMP SA enpresak sustatua, sakongrabatu bidezko inprimatze-plantarako ingurumen-baimen bateratua ematen duena.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 27an, Francisco Javier Alvarado Ternero jaunak, Savasa IMP SA enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Usurbilgo (Gipuzkoa) udalerrian sakongrabatu bidezko inprimatze-jarduerarako. Eskaerarekin batera, Usurbilgo Udalak eman zuen aldeko hirigintza-txostena (2006ko ekainaren 13a) eta dokumentazio tekniko hau aurkeztu zituen:

● Laburpen ez-teknikoa.

● Oinarrizko proiektua.

● Eranskinak.

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Savasa IMP SA enpresak, besteak beste, irekitzeko baimena zuen, 1967ko martxoaren 4koa, arte grafikoen jarduerarako, eta baita ondorengo zabaltzeen baimenak ere, etil azetatoaren lurpeko andela egiteko, 2002ko urriaren 16koa, eta olio termikoaren galdararen jarduera baterako, 2006ko urriaren 16koa.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Usurbilgo Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Iparraldeko Ur-konfederazioari kontsultatu zien.

2007ko martxoaren 19an eta irailaren 17an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko azaroaren 7an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Savasa IMP SA enpresak sustatutako proiektua egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko otsailaren 22an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Usurbilgo Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Iparraldeko Ur-konfederazioari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko apirilaren 8an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Savasa IMP SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpen-proposamena gehituz.

2008ko apirilaren 23an, Savasa IMP SA enpresaren jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen hartan hainbat ohar egiten ziren Ingurumeneko Baimen Bateratuaren ebazpen-proposamenari buruz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Savasa IMP SA enpresaren kasuan, honako baimenak behar ditu: hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena, industria-hondakin geldoen ekoizleen erregistroan inskripzioa, Ur Jabari Publikora isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkionak eta lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzearen gainekoak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuk ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Savasa IMP SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, eta Usurbilgo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak eskatu dira, espedientean agertzen den bezala.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, kontuan hartu da Europako Batzordearen 2007ko maiatzeko Reference Document on Best Available Techniques on Surface Treatment using Organic Solvents BREF agiriaren edukia. Gainera, alorreko araudiei dagokienez, kasu honetan apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua aplikatu behar da. Dekretu horren bidez, Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatzeko eta betetzeko Araudia, eta zenbait jardueratan disolbatzaile organikoak erabiltzerakoan sortzen diren konposatu organiko hegazkorrak isurtzeari buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretua aplika daitezke.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, Ebazpen-proposamena sinatu eta Savasa IMP SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 7an emandako ebazpen-proposamena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrola Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Usurbilgo (Gipuzkoa) udalerriko Ugaldea Industrialdeko 36. zenbakian helbide soziala eta IFK: A-20542015 zenbakia duen Savasa IMP SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Usurbilgo udalerrian kokatutako instalazioetan garatzen duen sakongrabatu bidezko inprimatze-jarduerarako eta Ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Era berean, Ingurumeneko Baimen Bateratu hau eman da, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 19. artikuluaren arabera, Arroko Erakundeak landu beharreko txostenaren emaitzen kalterik gabe.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 10.1 kategorian, «Disolbatzaile organikoak erabiltzen dituzten material, objektu edo produktuen azalerak tratatzeko instalazioak, bereziki distira emateko, estanpatzeko, estaltzeko eta koipegabetzeko, iragazgaizteko, itsasteko, lakatzeko, garbitzeko edo bustitzeko, orduko 150 kg disolbatzaile edo 200 tona/urteko kontsumitzeko gaitasunarekin».

Savasa IMP SA enpresak sakongrabatu bidezko inprimatzea egiten du eta enpresaren instalazioak Usurbilgo (Gipuzkoa) Ugaldea Industrialdeko 36. zenbakian kokatzen dira.

Savasa IMP SA enpresaren produkzio-ahalmena honakoa da:

● Inprimatzea: 105.826.500 m/urte.

● Mozketa gofratua: 37.989.000 m/urte.

● Birbobinaketa: 59.697.000 m/urte.

● Manipulazioa: 7.869.150.000 etiketa urtean.

Erabiltzen dituen energia-iturriak gas naturala (tintak lehortzeko galdara, ur-lurrunaren sortzailea eta berogailu eta ur bero sanitarioaren sistema) eta elektrizitatea (produkzio-prozesuaren makinak, konpresoreak eta zerbitzu orokorrak) dira.

Savasa IMP SA enpresan garatzen diren produkzio-prozesuak inprimatzea eta inprimatze ondokoa dira: mozketa eta manipulazioa.

Produkzio-prozesua zilindro grabatuak jaso ondoren abiatzen da. Zilindro horiek gelaxka edo hutsunez osatzen dira eta horietan inprimatzeko tinta jartzen da. Hutsune horiek inprimatzeko motiboaren koloreak bereizteko fotomekanikan osatzen dira eta sarea osatuz bilbatzen dira. Beharrezkoak diren kolore-kopuruaren arabera, zilindro-kopuru desberdinak erabiliko dira.

Tintontzi batzuek hornitzen dituzte tintak, eta gorputz bakoitzerako tinta bana dago. Tinta horiei automatikoki etil azetatoa gehitzen zaie disolbatzaile gisa, nahi den eta egokiena den biskositatea mantentzea lortu ahal izateko. Etil azetatoa lurpeko biltegiratzeko andel batean dago. Etil alkohola, isopropil alkohola eta metoxipropanola ere erabiltzen dira giro-tenperaturaren arabera, baina askoz ere kantitate txikiagotan.

Zilindroek sakongrabatu bidez inprimatzeko makina errotatibetan betetzen duten euren lana. Makina horiek gutxi gorabehera 190 m/minutuko inprimatze-abiadura dute eta tinta dosifikatzeko hainbat sistema, aire beroaren bidez lehorketa eta euskarri-paperaren hoztea ere.

Era berean, kontrol elektronikoko sistema bat kolorezko motibo desberdinek ezin hobeki ahokatzeaz arduratzen da.

Modu horretan, etiketak nahi den euskarrian inprimatzea lortzen da, hala nola, paper estukatuan, paper metalizatuan, tabako-paperean edo film plastikoan.

Sakongrabatu bidezko inprimatzeak Konposatu Organiko Hegazkorren (KOH) isurtze atmosferikoak sortzen ditu, erabilitako disolbatzaileak arin lurruntzearen ondorioz. Halaber, industria-hondakin ez-arriskutsuak ere sortzen dira, hala nola, inprimatze-hasierako euskarri akastuna edo inprimatze txarraren ondorioz sortutakoa, eta baita hondakin arriskutsuak ere, tinten ontziak edo garbiketaren ondorioz sortutako disolbatzaile zikinaren hondarrak.

Inprimatzeko tintak lehortzeko prozesua, gas naturaleko galdarak aldez aurretik berotutako aire-injekzioaren bidez gauzatzen da, eta galdarak olio termikoa erabiltzen du fluido bidaltzaile gisa. Galdararen fokuari zuzenean lotutako isurtze atmosferikoak esklusiboki errekuntza-gasen isurtzeari dagozkio.

Behin inprimatze-prozesua amaituta, bobinan inprimatutako euskarriak dagokion manipulazio-prozesua jasaten du, etiketen familiaren arabera. Erregistro-orrien gofratua eta mozketa, inprimatze, gillotinatze, trokelaketa eta paketatzearekin izan daiteke, azken produktu gisa aurrez moztutako etiketak erdietsiez, edo bestela, bobina/orri bukatuen mozketa. Fase honetan barrena, hondakin gisa paper- eta plastiko-hondarrak sortzen dira.

Inprimatzeko makinen piezek garbiketa-prozesu bat jasaten dute. Atal finkoen eta inprimatze-zilindroen kasuan, eskuz garbitzen dira trapuak eta disolbatzaileak erabiliz. Horiek, tinta-hondarrekin nahastean, hondakin arriskutsu izatera pasatzen dira eta horrela kudeatzen dira. Bestalde, gainerako piezen garbiketa disolbatzaileak gehitzen zaizkion garbigailu automatikoa erabiliz gauzatzen da. Fase honetan barrena tinta eta disolbatzaileen arteko nahasketa lortzen da, eta destilazio-prozesu bat jasaten du, disolbatzaileak berreskuratu eta berrerabil daitezen.

Piezen garbiketa automatikoan zehar, KOHen isurtze atmosferikoak eta destilazio-lohiak sortzen dira, eta hondakin arriskutsu gisa kudeatzen dira.

Savasa IMP SA enpresan sortutako hondakin-urak ibilgu publikora isurtzen dira, zehazki, Oria ibaira. Ur sanitarioak eta euri-ur garbiak daude; prozesuko hondakin-urik ez da sortzen. Isurketa hiru puntu desberdinen bidez egiten da; bata, ur sanitarioentzako eta bi euri-ur garbientzako.

Savasa IMP SA enpresak aurkeztutako proiektuak teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak barneratzen ditu: ur-oinarria duten bernizen erabilera; lehortzeko labeetan xurgapen-sistema tailerrera KOHen isurtzeak saiheste aldera; presio negatiboko sistema tintak lehortzeko gunean; airearen erauzketa inprimatze-, lehortze- eta garbiketa-prozesuetan; mekanismo eta instalazioen garbiketa automatikoa; garbiketa automatikoan erabilitako disolbatzaileak berreskuratzea.

Bigarrena.– Honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea Savasa IMP SA enpresak Usurbilgo udalerrian sakongrabatu bidezko inprimatze-jarduera ustiatzeko:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Savasa IMP SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Sakongrabatu bidezko inprimatzeaz arduratzen den Savasa IMP SA enpresaren fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Savasa IMP SA instalazioak ondoko fokuak ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Gainera, isurtze barreiatuak sortzen dira sakongrabatuko prozesuan, erretiluen garbiketa-prozesuan eta tintak prestatzeko prozesuan. Azken honetan, etengabe sortzen dira. Konposatu organiko hegazkorren isurtzea saihesteko, enpresak ke-kanpai bat du inprimatzeko tintak prestatzeko gunean.

B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Isurtze barreiatuaren muga-balioa (disolbatzaile-sarreren portzentajea) Errotograbatu jarduerarako % 25ekoa izango da.

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei (KOG bezala neurtuta) dagokienez, gehienez onar daitezkeen balioek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak ez baditu gainditzen isurtzeko muga-balioak, eta ordubeteko neurketek ez badituzte gainditzen isurtzeko muga-balioak, 1,5etik gorako faktorean.

B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5 D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Isurtzeko barreiatuak minimizatze aldera, isurtze iheskorrak biltzeko sistema gehigarri bat ezarriko da Cerutti makinarentzat, erretiluen garbiketako disolbatzaileen lurrunak erauzteko sistemaz eta lehendik dauden tintak prestatzeko ke-kanpaien bidezko erauzketa sistemaz gain.

B.1.2.– Ibilgura isurtzeko baldintzak.

Ibilgu publikora isurtzen duten hiru puntu daude. Ur sanitarioen isurtze-puntu bat, hobi septikoan tratatu ondoren isurtzen duena, eta euri-ur garbien bi isurtze-puntu dira. Behar den unean, fabrika kanpoko tenperatura altua denean, hozte-uren isurketa sortzen da, fabrika erregimen irekian funtzionatzearen ondorioz. Egoera honetan, urak 5 m3-ko andel batera bideratzen dira, dekantagailu bezala funtzionatzen du eta likidoaren gaineko soberakina isurketa bera da.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: sakongrabatu bidezko inprimatzea.

Jarduera-taldea: 7. Bestelako inprimatze-jarduerak.

Mota-taldea-EJSN: 1-7-2222.

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.

1. isurketa: erabilera sanitarioko urak.

(Ikus .PDF)

2. isurketa: hozte-urak.

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Ibilgurako isurketen ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

a) Ur sanitarioen, eta batzuetan, hozte-uren isurketa.

(Ikus .PDF)

b) Hozte-uren isurketa puntuala.

(Ikus .PDF)

Tenperatura: ibilguan 1,5 º C-tik beherako gehikuntza.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketarik onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI.eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko eta hidraulikoari buruzko araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:

Hartutako neurriak:

  • Hobi septikoa erabilera higienikoko urentzat.

Hobi septikoa gutxienez urtean behin garbitu beharko da nahitaez.

Hartzeko dauden neurriak:

Erregimen irekiko hozte-isurketa ezabatzea.

Isurketak nahitaez etorkizuneko kolektore nagusira egingo dira, abian jartzen den egunean, aldez aurretik Añarbeko Uren Mankomunitatearen baimena izanda.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Savasa IMP SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Isurketen kontrol-kutxetak jarriko dira, eta kutxeta horiek lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duen lekuan kokatuko da, hala dagokionean.

B.1.2.5.– Isurien Kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa da isurien kontrol-kanona:

(IKK): isurien kontrol-kanona = V × Pu.

Pu = Pb × Cm.

Cm = C2 × C3 × C4.

Honela ulertuta:

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

1. isurketa: erabilera higienikoko urak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1 × 2,5 × 1,25 = 3,125000.

Pu = 0,01202 × 3,125000 = 0,037563 euro/m3.

2. isurketa: hozte-urak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1 × 0,5 × 1,25 = 0,625000.

Pu = 0,03005 × 0,62500 = 0,018781 euro/ m3.

Isurien Kontrol-kanona: 1.200 × 0,037563 + 2.600 × 0,018781 = 93,91 euro/urtean.

B.1.3.– Fabrikan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako autokudeaketa behar da edo balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin horiek tratatzeko instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Usurbilgo Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

  • 1. prozesua: «Inprimatzea».
  • 1. hondakina: «Substantzia arriskutsuez kutsatutako ontziak».
  • - Identifikazioa: A20542015/2000013055/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41//H5//A811//B6106.
  • - EHK: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 19.200 kilogramo.

Lehengaiak eduki dituzten ontziak biltzerakoan sortzen da; pinturak eta disolbatzaileak ditu.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan.

  • 2. prozesua: Inprimatze ondokoa.

Prozesu honetan paper-muxarrakinak eta akastunak sortzen dira eta «bustitako trapuak» hondakin arriskutsuaren epigrafearen pean kodetzen dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan; halaber, mantentze-lanen eragiketetan eta makinak eta instalazioak garbitzerakoan hondakin arriskutsuak sortzen dira.

  • 3. prozesua: «Makinen eta instalazioen garbiketa».
  • 1. hondakina: «Tinta-hondakinak, disolbatzaile ez-halogenatua».
  • - Identifikazioa: A20542015/2000013055/3/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L12//C41//H3a//A811//B0005.
  • - EHK: 080312.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 8 tona.

Inprimatzeko makinen piezak garbitzeko prozesuan sortzen da; tinta eta disolbatzailea da.

Metalezko bidoian biltzen dira, baimendutako kudeatzaileak jaso aurretik.

  • 2. hondakina: «Tinta-hondakinak, berniza urarekin».
  • - Identifikazioa: A20542015/2000013055/3/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15//L12//C24/41//H5//A811//B0005.
  • - EHK: 080312.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 4.500 kilogramo.

Inprimatzeko makinen piezak garbitzeko prozesuan sortzen da; tinta eta berniza da.

Metalezko bidoian jasotzen dira, baimendutako kudeatzaileak jaso aurretik.

  • 4. prozesua: «Disolbatzailea berreskuratzea».

Disolbatzaile-destilazioan «destilazio-lohiak» sortzen dira, «tinta-hondakinak, disolbatzaile ez-halogenatua» hondakin arriskutsuarekin (Makinen eta Instalazioen Garbiketa prozesuan kodetzen dira) batera kudeatu behar direnak.

Makinak eta instalazioak garbitzeko eragiketetan hondakin arriskutsuak sortzen dira eta Makinen eta Instalazioen Garbiketa prozesuan edo Zerbitzu Orokorrak prozesuan kodetzen dira.

  • 5. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Olio erabiliak».
  • - Identifikazioa: A20542015/2000013055/5/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A811//B0019.
  • - EHK: 13 02 05.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 kilogramo.

Makinen olioa birjartzean sortzen da; olio mekaniko erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Pilak».
  • - Identifikazioa: A20542015/2000013055/5/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C7/11/16/22//H6//A811//B0019.
  • - EHK: 200133.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; pilak multzoka jasotzen dira; merkurioa, kadmioa eta zinka bezalako metalak eta bestelako oxido metalikoak dituzten pilak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariaz jarritako gunean.

  • 3. hondakina: «Fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: A20542015/2000013055/5/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C16//H6/14//A811//B0019.
  • - EHK: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.

  • 4. hondakina: «Trapu bustiak».
  • - Identifikazioa: A20542015/2000013055/5/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S40//C41//H5//A811//B0019.
  • - EHK: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2.600 kilogramo.

Xurgatzaileak, paper bustiak, ebakinak eta ehunak biltzerakoan sortzen da; tintaz eta disolbatzailez bustitako xurgatzaileak, paper bustiak, ebakinak eta ehunak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Savasa IMP SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Savasa IMP SA enpresak industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Savasa IMP SA enpresak.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

k) Savasa IMP SA enpresak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

l) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Savasa IMP SA enpresak era horretako substantzia erabilirik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

m) Savasa IMP SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

n) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarrietako bete dadin, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Savasa IMP SA enpresak neurri zuzentzaileak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

p) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

q) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Savasa IMP SA enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak:

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

Sortutako papera, kartoia eta plastikoaren hondakinen kantitateak xehatu beharko dira.

a) B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Savasa IMP SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, horiek nahitaezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakin geldo eta geldoarazien kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

g) Aurreko d eta e (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzoruaren kalitatea babesteko neurri orokorrak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenaren arabera, Savasa IMP SA enpresak lurzoruaren kalitatea babesteko bitarteko egokiak ditu. Hala ere, zamalanetan eta joan-etorrietan arretazko neurriak areagotzea gomendatzen da.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

  • Savasa IMP SA enpresak isurtzeak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:
(Ikus .PDF)

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (BKE) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «BKEen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, isurtzeen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Parametroen neurketak ez izatekotan, edo ebazpen honetan neurketak egiteko ezarritako maiztasuna baina zaharragoak badira, neurketak berriz egin beharko dira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Savasa IMP SA enpresak jarduera jakin batzuetan disolbatzaileen erabilerak eragindako konposatu organiko hegazkorren isuriak mugatzeko baldintzei buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak ezarritakoa bete behar du. Xede horretarako, Ingurumen Sailburuordetzak eskatzen duen informazioa aurkeztu beharko da.

C.1.1.– Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Nahitaezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

b) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

Isurketen kontrol-kutxeten UTM koordenatuak adierazi beharko dira.

c) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 255. artikulua) eta aurreko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen baditu.

f) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

g) Gainera, enpresak isuriaren kalitatearen autokontrol bat egingo du, gutxienez astean behin, pH, OEK eta gai esekiak parametroekin, eta emaitza horien laburpen bat igorriko du hiru hilean behin, kanpoko kontrolen txostenekin batera.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Aurkeztutako dokumentazioari jarraituz, zarataren barne-neurketak egingo dira, hartuko diren neurri teknikoen baliotasuna bermatzeko, baita dokumentazio horretan adierazitako fokurik garrantzitsuenen eragin negatiboak murrizteko ere.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 31 baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Gipuzkoako Ordezkaritza).

C.6.– Ingurumena Zaintzeko Programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan, jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (22.22 epigrafea «Inprimatzeko bestelako jarduerak»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Savasa IMP SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, produktu kimikoak, olioa eta abar maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

j) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

k) Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuz.

l) Urtean behin instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.

m) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

n) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:

● Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.

● Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

● Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.

● Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, zein antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatzen da.

o) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isurketak ibilgu edota lurzoru publikora, etab.), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

p) Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 18 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

I.– Gertakari mota.

II.– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

III.– Iraupena.

IV.– Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

V.– Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

VI.– Eragindako kalteen balioespena.

VII.– Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

VIII.– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

q) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Savasa IMP SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. paragrafoari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian aurreikusitako erregistratu eta ebaluatzeko prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako Bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.1.4 (isurtze barreiatuak biltzeko sistema); B.1.2.4 (arazteko eta husteko instalazioetan hartu beharreko neurriak); B.1.3.1.e) eta B.1.3.2.d) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.1.n) eta B.1.3.2.f) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro eredua); C.1 (atmosferara egindako isurtzeen kontrola); C.1.1 (isurtze atmosferikoen erregistro-eredua); C.2.a) (kontrol-sistemak); C.4 (Zarataren kontrola); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (mantentze-lanetako isurtze eta hondakinen balioespena); D.3.a), b), c) (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua, ikuskapen eta kontrolerako programa), D.3.g) (produktu kimikoak biltegiratzeko ziurtagiriak); D.3.h) (larrialdi-kasuetarako materialen zerrenda); D.3.i) (kubetak husteko protokoloa); D.3.q) (suteen aurkako babesaren ziurtagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da, uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 26. artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Seigarrena.– Savasa IMP SA enpresak Ebazpen honen xede den sakongrabatu bidezko inprimatze-jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako Hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Savasa IMP SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Savasa IMP SA enpresari, Usurbilgo Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala