Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
764

146/2013 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Bilboko Portuko Agintaritzaren lehendakaria kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31. artikuluaren 1. idatzi-zatiak honela dio: «Portuko Agintaritzako lehendakaria autonomia-erkidegoko edo Ceuta eta Melillako organo eskudunak izendatu eta kenduko du gaitasun profesional ezaguna duten eta eginkizun horretan egokiak diren pertsonen artean. Izendapena edo kargutik kentzea dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Sustapen Ministeriori horren berri eman eta gero».

Horiek horrela, eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko otsailaren 5ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– José Ramón de la Fuente Arteagabeitia jauna Bilboko Portuko Agintaritzaren lehendakariaren kargutik kentzea.

2. artikulua.– Asier Atucha Zalduegui jauna Bilboko Portuko Agintaritzaren lehendakari izendatzea.

3. artikulua.– Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31. artikuluaren 1. paragrafoan agindutakoa betez, aurreko artikuluan aipatutako izendatze hori jakinaraztea Sustapen Ministerioari, dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko otsailaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala