Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
763

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1998 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseilua Arautzeari buruzko martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuko 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz; eta aipatu legea ez eze, Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendua onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduko 5. eta 15. artikuluak ere garatzearren, eta LAB Irakaskuntza Sindikatuak proposaturik, hauxe:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Langileen sindikatuen ordezkari denez, Joseba Arin Agirre jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargurik kentzea.

Bigarrena.– Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkari denez, Roberto Tornero Maguregi jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargurik kentzea.

Hirugarrena.– Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari denez, Emma Fernández Poyatos andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.

Laugarrena.– Langileen sindikatuen ordezkari denez, Nerea Undabarrena de la Cotera andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Joseba Arin Agirre jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.

Bosgarrena.– Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkari denez, Hegoa Ugalde Villa andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Roberto Tornero Maguregi jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.

Seigarrena.– Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari denez, Ane Landeta Fernández andrea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide izendatzea, Emma Fernández Poyatos andreari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 22a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala