Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
761

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, 2013ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) kontabilitate bulegoak hautatzeko dena.

Dagoeneko desagertua den Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2012ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez, 2013ko ekitaldirako, Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (RICAV/NKAES) nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako kontabilitate-emaitzak hautatzeko lehiaketa publikorako deialdia egin zen.

Ebazpen hori EHAAko 247. zenbakian argitaratu zen, 2012ko abenduaren 21ean.

Honako enpresa hauek aurkeztu zituzten eskabideak, epe barruan:

– Agricultores y Ganaderos de Alava, Sociedad Cooperativa, «Aga, S Coop.»; I.F.K.: F-01031277, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 85.2.068.

– Lorra, Sdad. Coop., I.F.K.: F-48212880, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 86.4.217.

– Sergal, S. Coop. , I.F.K.: F-01375948, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 2004.0.082.

– Abelur, Koop. E., I.F.K.: F-20835609, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 2007.0.003.

– Lurgintza, Koop. E., I.F.K.: F-20035846, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 88.3.482.

Eskabideak aztertu ondoren egiaztatu zen deialdiko bigarren puntuan eskatutako baldintzak betetzen zirela. Izan ere, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroan izena emanda izateaz gain lana behar bezala gauzatzeko elementu pertsonal eta material dituen erakundeak dira, nekazari edo abeltzain kolaboratzaileen idatzizko konpromisoa aurkeztu dute, bertan adieraziz ados daudela kontabilitate-bulego horrek beren ustiategiaren emaitza teknikoak eta kontabilitateari dagozkionak aztertzeko, eta gutxienez hirurogei nekazari edo abeltzainen adostasuna lortu dutela beren ustiategien kontabilitatea kudeatzeko.

Horiek horrela, Europako Batasunaren nekazaritza ustiategien errenten eta ekonomiaren gaineko kontabilitate informazio sarea sortzeko azaroaren 30eko Kontseiluaren 1217/2009 (EE) Erregelamenduaren 1.2 artikuluan (7.1.c artikuluari dagokionez) zehaztutakoa kontuan hartu da.

Ikusi da Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Agindua, Nekazaritzako Kontabilitate Argibidetarako Euskal Sarerako (RICAV/NKAES) ezarri zuena. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kontabilitate-bulego hauek hautatzea 2013ko ekitaldian Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES, Batzordearen 1217/2009 (EE) Araudiaren 8.2 artikuluan aurreikusitako datuekin) nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietako ustiapen-fitxa bete dezaten:

– Aga, S. Coop.,

– Lorra, S. Coop.,

– Sergal, S. Coop.,

– Abelur, Koop. E. eta

– Lurgintza, Koop. E.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek eta bereziki nekazari eta abeltzain titularrek jakin dezaten, zehaztutakoen artean kontabilitate-bulego bat hauta dezaten.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, Ingurumen. Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 21a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala