Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
753

AGINDUA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Miren Arantza Albizu Ormazabal andreak Ingurumen Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege honek egozten dizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumeneko Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari izatetik (520010 kodea, 90 zenbakiko dotazioa) Miren Arantza Albizu Ormazabal andrea kentzea. Eskerrak ematen zaizkio betetako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– 2013ko otsailaren 4tik izango ditu ondorio administratiboak kargutik kentze honek.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, agindua eman duen organoari zuzenduta; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 1a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala