Egoitza elektronikoa

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2015eko apirilaren 14a, asteartea

N.º 68, martes 14 de abril de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
INSTITUTO VASCO ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1681
1681

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 27koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, nazioarteko itzultzaileak aukeratzeko deialdia irekitzen duena, Euskal Herrian euskara ikasteko egonaldiak egin ditzaten.

RESOLUCIÓN, de 27 de febrero de 2015, de la Directora del Instituto Vasco Etxepare, por la que se abre una convocatoria de selección de traductores de ámbito internacional a fin de que realicen estancias en el País Vasco para aprender euskera.

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren (hemendik aurrera DSS2016EU) proiektuaren xedeak lortzeko, hiriburutzaren programa osatzen duten prozesuak eta proiektuak abian jartze aldera, beharrezkoa da elkarlan-sare zabal bat sustatzea, hiriko eta lurraldeko askotariko entitate, elkarte, erakunde eta enpresak barne hartuko dituena. Xede horien artean itzulpenaren eta bere eragileen ikuspena bultzatzearena dago, europar ulermena eta itzulpenaren lanaren sozializazioa bermatzeko helburuarekin.

Para llevar a término los objetivos del proyecto de la Capitalidad Cultural Europea de Donostia 2016 y poner en marcha los procesos y proyectos que constituyen el programa de la capitalidad, es necesario promover una amplia red de cooperación que englobe un variado abanico de instituciones, asociaciones, entidades y empresas de la ciudad y del territorio. Entre esos objetivos está el de impulsar la visibilidad de la traducción y la de sus promotores, con la finalidad de garantizar la comprensión europea y la socialización de la labor de traducción.

Hori dela eta, ezinbestekoa da Etxepare Euskal Institutua bezalako erakundeekin akordioak gauzatzea eta horietan formalizatuko diren baldintzak ahalik eta egokienak izatea, lurralde honetan dauden aukera guztiak ahal bezainbeste baliatzeko. Bide horretan DSS2016EUk, Etxepare Euskal Institutuak bultzatu nahi duen eta ebazpen honetan zehazten den, Itzultzaile Berriak programa laguntzea adosten du.

Debido a ello, es imprescindible llegar a acuerdos con instituciones como el Instituto Vasco Etxepare y que las condiciones formalizadas en ellos sean lo más adecuadas posibles, para aprovechar las posibilidades de este territorio tanto como se pueda. En ese sentido DSS2016 ha acordado apoyar el programa Itzultzaile Berriak que el Instituto Vasco Etxepare quiere impulsar.

Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.a) artikuluak ondoko helburua xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera mundu osoan sustatzea, hura partekatzen duten komunitate guztien ekarpenak errespetatuz». Horrez gain, 3.d) artikuluak dio EEIren zereginen artean dela «Euskarak nazioartean onespena lor dezan bultzatu eta sustatzea».

El artículo 3.a) de la Ley 3/2007, de 20 de abril, de Creación y Regulación del Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua-Basque Institute dispone el siguiente objetivo para el Instituto: «Promover la enseñanza, aprendizaje y uso del euskera en todo el mundo, respetando las aportaciones de las comunidades que lo comparten». Además, el artículo 3.d) señala que entre los cometidos del IVE está el de «impulsar y promover la aceptación internacional del euskera».

EEIren antolaketa- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen du 3. atalean Institutuaren euskara arloaren xede izan behar duela euskara irakatsi, aztertu, erabili eta hedatzeak, bai herritarren artean eta bai nazioarte mailako erakunde publikoen artean.

El artículo 19 del Decreto 88/2008, de 13 de mayo, que aprueba la normativa de organización y actuación del IVE, en su apartado 3 señala que entre los objetivos de la sección de euskera deben estar la enseñanza, investigación, uso y difusión del euskera, tanto entre la ciudadanía como entre las instituciones de ámbito internacional.

Helburu horiek gogoan, EEIri egoki iruditu zaio xede horietan lagunduko duten eragileak, atzerriko itzultzaile prestatzea, ondoren helburu horiekin bat eginik, euskara eta euskal literatura beren herrialdeetan zabaltzeko eta euskarari onespena emateko bidelagun izan daitezen.

Teniendo en cuenta esos objetivos, al IVE le ha parecido oportuna la formación de gente como los traductores extranjeros que colabore en esos objetivos, para que después puedan ayudar a difundir el euskera y la literatura vasca en sus países, y a que el euskera sea aceptado.

DSS2016EUk eta EEIk, lankidetza hitzarmena sinatu dute 2014ko abenduaren 18an. Bertako lehen artikuluan adierazi zenez, hitzarmenaren helburua da nazioarteko literatura itzultzaileak euskaraz trebatzea eta nazioarteko literatura itzultzaileen eta bertakoen arteko zubiak eraikitzea, Itzultzaile Berriak Programa izeneko proiektua abian jartzearen bidez.

DSS2016EU y el IVE firmaron un convenio de colaboración el 18 de diciembre de 2014. Como se recogía en su primer artículo, el objetivo del convenio es formar traductores de literatura internacionales y abrir puentes entre estos y los autóctonos por medio de la puesta en marcha del programa titulado Itzultzaile Berriak.

Programa horren 2. fasearen garapenerako, EEIk eta EIZIEk lankidetza hitzarmena sinatu dute 2014ko abenduaren 19an.

Para el desarrollo de la segunda fase de ese programa, el IVE y EIZIE firmaron un convenio de colaboración el 19 de diciembre de 2014.

Hitzarmenaren arabera, eta 2. artikuluarekin bat, EEI izango da egonaldi horietan parte hartuko duten itzultzaileak hautatzeko deialdiaren organo kudeatzailea.

Según el artículo 2 del convenio, el IVE será el órgano gestor de la convocatoria de selección de los traductores que participarán en esas estancias.

Hori dela eta,

Es por ello que

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objetivo de la convocatoria.

Deialdi honen xedea da atzerriko zortzi literatura itzultzaile aukeratzea, Euskal Herrian euskara ikasteko ikastaro trinkoak egin ditzaten.

El objetivo de esta convocatoria es seleccionar ocho traductores de literatura extranjeros, para que hagan en el País Vasco cursos intensivos de aprendizaje del euskera.

2. artikulua.– Egonaldien nondik norakoak.

Artículo 2.– Características de las estancias.

Nazioarteko zortzi literatura itzultzaile hautatuko dira guztira. Horietako lauk sei hilabeteko egonaldi luzea egingo dute Euskal Herrian, euskara ikastaro trinkoa egiteko. Helburua, euren etorkizuneko itzulpenetan euskara ere zubi nahiz sorburu hizkuntza gisara erabili ahal izateko hizkuntza gaitasuna lortzea luke egitasmo honek. Gainerako laurek, hilabeteko egonaldi laburra egingo dute Euskal Herrian, aurrez duten euskara ezagutza (A1, A2 edo B1 mailen baliokidea) sendotzeko.

Se seleccionarán en total ocho traductores de literatura del ámbito internacional. Cuatro de ellos harán una estancia de seis meses en el País Vasco, para realizar un curso intensivo de euskera. El objetivo de esta iniciativa es que logren una capacitación lingüística suficiente para que en sus traducciones futuras el euskera también pueda ser utilizado como lengua intermediaria o de origen. Los otros cuatro, realizarán una estancia breve de un mes en el País Vasco, para fortalecer su conocimiento anterior de euskera (A1, A2 o B1).

Ahal dela, zortzi itzultzaile horiek elkarrekin egingo dute egonaldia. Guztien artean zehaztuko dira datak baina beti 2015eko irailaren lehenengo hamabostalditik 2016ko ekainaren bukaera arteko epean.

A ser posible, los ocho traductores realizarán la estancia al mismo tiempo. Las fechas se concretarán entre quienes participen siempre que se realicen entre la primera quincena de septiembre de 2015 y el final de junio de 2016.

Egonaldi luzea nahiz laburra izan, itzultzaileek barnetegi batean egingo dute ikastaro trinkoa, bakoitzaren ezagutza mailaren arabera.

Sea la estancia larga o breve, los traductores llevarán a cabo su curso intensivo en un barnetegi, de acuerdo con el nivel de conocimientos de cada uno de ellos.

Egonaldi luzea egingo duten lau itzultzaileek euskal literaturako lan bat gaztelania ez den beste hizkuntzaren batera itzuli eta argitaratzailea bilatzeko diru-laguntza jasoko dute.

Los cuatro traductores que llevarán a cabo una estancia larga, recibirán una subvención para traducir una obra de la literatura vasca a una lengua que no sea el castellano y para buscar quien edite dicha obra.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos económicos.

Etxepare Euskal Institutuak hartuko ditu bere gain barnetegiko egonaldia (eskolak, mantenua eta egoitza) nahiz Euskal Herrirako joan-etorriko bidaia, dela egonaldi laburra, dela egonaldi luzea. Ordainketa horiek Donostia 2016 Fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren kontura egingo dira.

El Instituto Vasco Etxepare asumirá los gastos del barnetegi (clases, manutención y alojamiento) y los del viaje de ida y vuelta al País Vasco, tanto en el caso de la estancia corta como en el de la larga. Esos pagos se realizarán a cargo del convenio firmado con la Fundación Donostia 2016.

Egonaldi luzea egingo dutenen kasuan, itzultzaileek gehienez ere hiru mila eta bostehun (3.500) euroko diru-laguntza jasoko dute euskal literaturako lan bat gaztelania ez den beste hizkuntzaren batera itzuli eta argitaratzailea bilatzeko. Kopuru horretan sartuta egongo lirateke deialdi honen 12. eta 14. artikuluan aipatzen diren itzulpena argitaratzeko kudeaketa lana egiteagatik jasotako bostehun (500) euroak.

En el caso de las estancias largas, los traductores recibirán como máximo tres mil quinientos (3.500) euros para traducir una obra de la literatura vasca a una lengua que no sea el castellano y para buscar quien la edite. En esa cantidad estarán incluidos los quinientos euros (500) recibidos por el trabajo de gestión para la publicación de la traducción que se mencionan en los artículos 12 y 14 de esta convocatoria.

Gehienezko zenbateko hori izango bada ere, honako tarifen arabera kalkulatuko da itzultzaileak jasoko duen zenbateko zehatza:

Aunque la cantidad máxima será la citada, la cantidad concreta que percibirá el/a traductor/a se calculará según las siguientes tarifas:

– Testuaren zailtasun maila oinarrizkotzat jotzen denean 0,011 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.

– Cuando el grado de dificultad de la traducción sea básico, 0,011 euro por carácter del original, contado sin espacios en blanco.

– Testua poesia denean edo hizkuntzaren aparteko zailtasuna legokeenean, 0,017 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.

– Cuando el texto sea poesía o tenga especial dificultad, 0,017 euros por carácter del original, contado sin espacios en blanco.

Hautapen-batzordeak erabakiko du zein testu den aparteko zailtasunekoa ondorio horietarako.

La comisión de valoración decidirá qué texto tiene especial dificultad a ese respecto.

Atal honetan aurreikusi ez diren gainerako gastu guztiak itzultzaileen esku geratuko dira.

Todos los gastos no previstos en este apartado correrán a cuenta de los traductores.

4. artikulua.– Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak.

Artículo 4.– Condiciones que deben cumplir las personas candidatas.

– Egonaldia egitera Euskal Herrira etortzea eragotziko dion ezgaitasunik ez izatea, dela lege aldetik, dela osasunaren edo bestelakoren baten aldetik. Hori zinpeko aitorpena (II. eranskina) sinatzearen bidez baieztatuko dute.

– No tener incapacidad para venir al País Vasco, sea legal, sea de salud o de cualquier otro tipo. Eso lo certificarán por medio de la firma de una declaración responsable (II. anexo).

– Espainiako Estatuan egonaldia egin ahal izateko iraupen luzeko bisatua eskuratzeko baldintzak betetzea eta egonaldirako finkatutako datarako bisatu hori lortzea. Hautagaiak bere gain hartu beharko ditu bisatua lortzeko kudeaketa-lan eta gastu guztiak.

– Cumplir con los requisitos necesarios para obtener en el Estado español un visado de larga duración y lograr dicho visado para la fecha fijada para la estancia. La persona candidata asumirá todos los gastos y trabajos de gestión del visado.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.

Artículo 5.– Lugar y plazo de presentación de solicitudes.

5.1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes, a contar desde el día siguiente a la publicación de esta convocatoria en el BOPV.

5.2.– Eskabidea (I. eranskina), zinpeko aitorpena (II. eranskina) eta dokumentazioa ondorengo helbidean aurkeztu beharko dira: Etxepare Euskal Institutua. Prim kalea 7, 20006 Donostia. Eskabideak aurkezteko ordutegia ondokoa da, goizeko 08:30etatik 14:00ak arte. Hortik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean bulegoetan aurkez daitezke, 30/1992 (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) ezarritako beste edozein bide erabiltzearen kalterik gabe.

5.2.– La solicitud (anexo I), la declaración responsable (anexo II) y la documentación han de presentarse en la siguiente dirección: Etxepare Euskal Institutua. Prim kalea 7, 20006 Donostia. El horario de presentación de solicitudes es el siguiente: de 08:30 a 14:00 horas. A partir de esa hora podrá entregarse en las oficinas Zuzenean del Gobierno Vasco, sin perjuicio de la posibilidad de utilizar cualquier otro medio previsto en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Eranskinak http://www.etxepare.eus helbidean egongo dira eskura.

Los anexos estarán disponibles en la dirección http://www.etxepare.eus

6. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 6.– Documentación a presentar.

Egonaldi luzea egin nahi duten itzultzaileen kasuan:

En el caso de traductores que elijan una estancia larga:

– Dagozkion eskabidea eta eranskinak.

– La hoja de solicitud y los correspondientes anexos.

– NANaren edo pasaportearen fotokopia.

– Fotocopia del DNI o del pasaporte.

– Curriculum Vitae-a. Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiek ziurtagiri bidez frogagarriak izan beharko dute eta hala egin beharko dute epaimahaiak eskatuz gero. Luzera gehienez ere bi orrialdekoa izango da.

– Curriculum Vitae. Todos los méritos que las personas candidatas mencionen deberán ser probables por medio de certificados, que deberán ser presentados si el tribunal así lo solicita. La extensión máxima será de dos páginas.

– Etorkizunean burutu nahiko lukeen itzulpen proiektua, ondoko puntuak jasoz: bete nahiko lituzkeen helburuak eta motibazioa; egin dezakeen ekarpena; proiektuaren laburpena ingelesez. Luzera gehienez ere bost orrialdekoa izango da (letra Arial 12, lerro artean tarte bikoitza utziz). Eskaera egiteko unean, proiektu hau egitasmo huts izango da, baina egonaldia amaitu baino lehen itzulpen egitasmo sendo bat aurkeztu beharko du (argitaletxe batekin lotutako kontratuaren bidez).

– El proyecto de traducción que desearía llevar a cabo en el futuro, que debe recoger los siguientes puntos: objetivos que querría lograr y motivación; la aportación que puede hacer; resumen del proyecto en inglés. La extensión será como máximo de 5 páginas (letra Arial 12, con espacio doble entre líneas). A la hora de presentar la solicitud, este proyecto será simplemente un proyecto, pero antes de que finalice la estancia habrá que presentar un proyecto de traducción sólido (por medio de un contrato firmado con una editorial).

Egonaldi laburra egin nahi duten itzultzaileen kasuan:

En el caso de traductores que quieran llevar a cabo una estancia breve:

– Dagokion eskabidea eta eranskinak.

– La hoja de solicitud y los correspondientes anexos.

– NANaren edo pasaportearen fotokopia.

– Fotocopia del DNI o del pasaporte.

– Curriculum Vitae-a. Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiek ziurtagiri bidez frogagarriak izan beharko dute eta hala egin beharko dute epaimahaiak eskatuz gero. Luzera gehienez ere bi orrialdekoa izango da.

– Curriculum Vitae. Todos los méritos que las personas candidatas mencionen deberán ser probables por medio de certificados, que deberán ser presentados si el tribunal así lo solicita. La extensión máxima será de dos páginas.

– Euskara ezagutza egiaztatzen duen agiria.

– Certificado que acredite el conocimiento de euskera.

– Motibazio-gutuna.

– Carta de motivación.

7. artikulua.– Hautapen-batzordea.

Artículo 7.– Comisión de selección.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko da.

Para el examen y evaluación de las solicitudes se constituirá una Comisión de Selección.

Honako hauek izango dira bertako kide:

Serán miembros de dicha comisión las siguientes personas:

Lehendakaria: Xabier Paya Ruiz, DSS2016ko zuzendari kulturala.

Presidente: Xabier Paya Ruiz, director cultural de DSS2016.

Batzordekideak:

Vocales:

M. Aitzpea Goenaga Mendiola, EEIko zuzendaria.

M. Aitzpea Goenaga Mendiola, directora del IVE.

Mari Jose Olaziregi Alustiza, EEIko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria.

Mari Jose Olaziregi Alustiza, directora para la Promoción y Difusión del Euskera del IVE.

Ruth Pérez de Anucita, DSS2016EUko Ahotsen Itsasargiaren arduraduna.

Ruth Pérez de Anucita, responsable de Ahotsen Itsasargia.

Garazi Arrula Ruiz, EIZIE elkarteko ordezkaria.

Garazi Arrula Ruiz, representante de EIZIE.

Idazkaria: Kizkitza Galartza Arregi, EEIko Euskara eta Kultura teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin, baina botorik gabe.

Secretaria: Kizkitza Galartza Arregi, técnica de Euskera y Cultura del IVE, con derecho a voz, pero sin voto.

Batzordekideek parte hartu ezin badute batzordearen lanetan, ordezkatuko dituen beste pertsona bat izendatu ahalko dute bere funtzioak betetzeko.

Si los miembros de la Comisión no pueden participar en los trabajos de la Comisión, podrán nombrar a otra persona para que los sustituya y cumpla sus funciones.

8. artikulua.– Hautapen-irizpideak.

Artículo 8.– Criterios de selección.

Hautagaien hautapena ondoko baremoaren arabera egingo da:

La selección de las personas candidatas se hará según el siguiente baremo:

Egonaldi luzea egingo dutenen kasuan gehienez ere 100 puntu lortu ahal izango dira, honela banatuta:

En el caso de quienes realicen una estancia larga, se podrán lograr como máximo 100 puntos, distribuidos de la siguiente manera:

– Curriculum Vitae-a: gehienez 40 puntu.

– Curriculum Vitae: 40 puntos como máximo.

Curriculumean ondorengoak kontuan hartuko dira: itzultzaile gisa izandako ibilbidea, literatura itzulpenetan izandako eskarmentua, orain arte euskal kulturarekin izandako harremana.

En el curriculum se tendrá en cuenta lo siguiente: la trayectoria como traductor/a, experiencia en la traducción literaria, la relación con la cultura vasca hasta el presente.

– Aurkeztutako proiektua edo garatu nahi den itzulpen lana: gehienez 30 puntu.

– Proyecto presentado o trabajo de traducción que se pretende desarrollar: 30 puntos como máximo.

Proiektuan ondorengoak baloratuko dira: itzulpena egiteko motibazioa, aukeratutako lanaren kalitatea eta interesa, itzulpenaren bideragarritasuna, itzulpena argitaratzeko egindako kontaktuak, argitaratzailearen ibilbidea eta proiekzioa.

En el proyecto se valorará lo siguiente: la motivación para realizar la traducción, la calidad y el interés del trabajo seleccionado, viabilidad de la traducción, contactos realizados para la publicación de la traducción, la trayectoria y proyección del/a editor/a.

– Zubi hizkuntza gisa erabiltzeko beste hizkuntzen ezagutza maila: gehienez 20 puntu.

– Conocimiento de otras lenguas que puedan ser utilizadas como intermediarias: 20 puntos como máximo.

– Beste meritu batzuk: gehienez 10 puntu.

– Otros méritos: 10 puntos como máximo.

Egonaldi laburra egingo dutenen kasuan 100 puntu lortu ahal izango dira, honela banatuta:

En el caso de quienes realicen una estancia breve, se podrán lograr como máximo 100 puntos, distribuidos de la siguiente manera:

– Curriculum Vitae-a: gehienez 50 puntu.

– Curriculum Vitae: 50 puntos como máximo.

Curriculumean ondorengoak kontuan hartuko dira: itzultzaile gisa izandako ibilbidea, literatura itzulpenetan izandako eskarmentua, orain arte euskal kulturarekin izandako harremana.

En el curriculum se tendrá en cuenta lo siguiente: la trayectoria como traductor/a, la experiencia en la traducción literaria, la relación con la cultura vasca hasta el presente.

– Euskararen ezagutza maila eta hobetzeko motibazioa: gehienez 20 puntu.

– Nivel de conocimiento del euskera y la motivación para mejorar: 20 puntos como máximo.

– Zubi hizkuntza gisa erabiltzeko beste hizkuntzen ezagutza maila: gehienez 20 puntu.

– Conocimiento de otras lenguas que puedan ser utilizadas como intermediarias: 20 puntos como máximo.

– Beste meritu batzuk: gehienez 10 puntu.

– Otros méritos: 10 puntos como máximo.

9. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Corrección de los errores de la solicitud.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen diren dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egitea galduko duela.

Si se constata que falta alguno de los documentos necesarios para aceptar la solicitud o que hay defectos de forma, o que hay errores en los documentos presentados para realizar la valoración, se concederá a las personas interesadas un plazo de diez días para enmendar el error o para presentar la documentación necesaria. Del mismo modo, se le comunicará que si no hay enmienda una vez agotado ese plazo, se entenderá que ha renunciado a la solicitud, por medio de una resolución que le será notificada previamente, o que ha perdido la opción del trámite correspondiente.

10. artikulua.– Onartuen eta baztertuen zerrenda.

Artículo 10.– Lista de personas admitidas y excluidas.

Hautagaien profila ezarritako baldintzekin bat datorrela egiaztatu ondoren, DSS2016EU eta EEIren web orrian argitaratuko da diru-laguntza deialdian parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda, baztertzeko arrazoia berariaz azalduz. Baztertuek bost egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.

Una vez comprobado que el perfil de las personas candidatas se corresponde con las condiciones exigidas, se publicará en las páginas web de DSS2016EU y del IVE la lista provisional de personas admitidas y excluidas, con mención expresa del motivo de la exclusión. Las personas excluidas tendrán un plazo de cinco días naturales para presentar reclamaciones.

Aurkeztutako erreklamazioei dagozkienak ebatzita, DSS2016EU eta EEIren web orrian hautapen prozesuan parte hartzeko onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da, baztertzeko arrazoia berariaz azalduz.

Una vez resuelto lo relativo a las reclamaciones presentadas, en la página web de DSS2016EU y del IVE se publicará la lista definitiva de las personas admitidas y excluidas, con mención expresa de los motivos de exclusión.

Behin betiko zerrenda aztertuta eta balorazio irizpideak kontuan hartuta, hautapen batzordeak zortzi hautagai proposatuko ditu.

Escrutada la lista definitiva según los criterios de valoración, la comisión de valoración propondrá ocho personas candidatas.

Deialdi honetan eskainitako plazak esleitu gabe gelditu ahalko dira ondoko kasuetan:

Las plazas ofertadas en esta convocatoria podrán no adjudicarse en los siguientes casos:

– Eskabiderik ez bada aurkeztu.

– Si no se presentan solicitudes.

– Hautagaiek puntuazio orokorrean 50 puntu baino gutxiago lortzen badituzte.

– Si en la puntuación general las personas candidatas obtienen menos de 50 puntos.

– Deialdi hau argitaratu ondoren, dena delako arrazoiengatik DSS2016EU eta EEIren arteko lankidetza hitzarmena gauzatzen ez bada edo bertan behera gelditzen bada, data horretara arte deialdi honekin lotuta egindako gastuen ordainketen kalterik gabe.

– Si después de la publicación de esta convocatoria, por cualquier razón no se lleva a término el convenio de colaboración entre DSS2016EU y el IVE o si se suspende, sin perjuicio de los pagos correspondientes.

11. artikulua.– Ebazteko eta izapideak egiteko organo eskuduna.

Artículo 11.– Órgano competente para la tramitación y la resolución.

EEIren zuzendariak ebatziko du bost hilabeteko epean deialdi hau, hautatutako pertsonak eta plazarik gabeko hautatuak zein diren adieraziz. Azken hauek erreserban egongo dira, hautatuek ukoa aurkeztu edo ordezkatu beharra gertatzen bada ere.

Esta convocatoria será resuelta por la directora del IVE en un plazo de cinco meses, y en dicha resolución se indicará qué personas han sido seleccionadas y cuáles han sido seleccionadas sin plaza. Estas últimas estarán en reserva, para el caso en que las seleccionadas presenten la renuncia o tengan que ser sustituidas.

Ebazteko epea inolako jakinarazpenik gabe igarotzen bada, eskaera ezetsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Si transcurrido el plazo de resolución no hay notificación, la solicitud se entenderá desestimada, de acuerdo con lo establecido en el artículo 43 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y Procedimiento Administrativo Común.

Ebazpena honako helbide hauetan argitaratuko da: www.itzultzaileberriak.dss.eu eta http://www.etxepare.eus

La resolución se publicará en las siguientes direcciones: www.itzultzaileberriak.dss.eu y http://www.etxepare.eus

EEIko zuzendaria izango da organo eskuduna deialdi honen betearaztean sor daitezkeen zalantzak eta gorabeherak kudeatu eta argitzeko.

La directora del IVE será el órgano competente para la gestión y clarificación de las dudas y discrepancias que puedan surgir en la ejecución de esta convocatoria.

12. artikulua.– Hautatutako itzultzaileen betebeharrak.

Artículo 12.– Obligaciones de los traductores seleccionados.

Egonaldia luzea zein laburra izan:

Tanto en las estancias largas como en las breves:

– Egonaldietan parte hartzea onartzea. Hautatutako pertsonak jasotzen dituen ebazpena argitaratu eta hamar egunera, hautatuek berariaz eta idatziz onartu beharko dute egonaldian parte hartu eta egonaldiaren baldintzak betetzea. Hala egiten ez badute uko egin dutela ondorioztatuko da. Berrespen guztiak jasotakoan adostuko dira datak hautatu guztien artean.

– Aceptar la participación en las estancias. Dentro de los diez días siguientes a la publicación de la resolución en la que constan las personas seleccionadas, dichas personas tendrán que aceptar por escrito y expresamente que aceptan participar en la estancia y que aceptan sus condiciones. Si no lo hacen así, se concluirá que han renunciado. Una vez recibidas todas las confirmaciones, se decidirán las fechas entre todas las personas seleccionadas.

– Etxepare Euskal Institutuarekin eta gainerako hautatuekin adostuta, egonaldia egitea Euskal Herriko barnetegi batean.

– En consenso con el Instituto Vasco Etxepare y con el resto de personas seleccionadas, realizar una estancia en un barnetegi del País Vasco.

– Barnetegian proposatutako ikasketa-prozesuan murgiltzea eta bertan proposatutako eskola eta jardueretan parte hartzea.

– Insertarse en el proceso de aprendizaje propuesto por el barnetegi y participar en las clases y actividades propuestas en él.

– Egonaldiak irauten duen bitartean gutxienez ekintza batean parte hartzea Donostiako kultur etxe eta ikastetxeetan barrena antolatuko diren jardueretan.

– Participar al menos en una actividad mientras dure la estancia, en el marco de las actividades que se organizarán en las casas de cultura y centros educativos de Donostia.

– EIZIE elkarteak Etxepare Euskal Institutuarekin eta DSS2016Eurekin elkarlanean antolatuko duen itzultzaileen workshop-ean parte hartzea.

– Participar en el workshop de traductores que organizará la asociación EIZIE en colaboración con el Instituto Vasco Etxepare y DSS2016EU.

– DSS2016EUk nahiz Etxepare Euskal Institutuak gonbidatuta, egoki irizten diren aurkezpen-ekitaldietan parte hartzea.

– Participar en los actos de presentación que se crea conveniente a invitación de DSS2016 y del Instituto Vasco Etxepare.

– DSS2016EUk nahiz Etxepare Euskal Institutuak proiektuaren nahiz egonaldiaren inguruan eskatutako informazioa helaraztea.

– Facilitar la información solicitada por DSS2016EU o el Instituto Vasco Etxepare en relación al proyecto o a la estancia.

Egonaldia luzea izanez gero:

En el caso de las estancias largas:

– Euskara ikasteko prozesuak aurrera egin ahala edo egonaldia amaitu ostean, euskal literaturako lan bat gaztelania ez den beste hizkuntzaren batera itzultzeko eta lan hori dagokion herrialdean argitaratzeko proiektua gauzatzea.

– Una vez que el proceso de aprendizaje avance o cuando haya terminado, llevar a cabo el proyecto de traducción y publicación de una obra de la literatura vasca a una lengua que no sea el castellano.

– Hasieran egitasmo huts zena gauzatuko dela bermatzeko, argitaletxeren batekin sinatutako kontratua aurkeztu beharko du itzultzaileak.

– Para garantizar que lo que en principio era mero proyecto se realizará, el/a traductor/a deberá presentar un contrato firmado por una editorial.

– 2016. urtearen amaierarako argitalpen hori ez dela gauzatuko ikusten bada, itzultzaileak ez du jasoko 3. atalean aipatutako guztizkoa, baina egindako kudeaketa lanaren truke 500 euroko zenbatekoa jasoko du, egindako kudeaketa-lan hori bi orrialdeko txosten laburrean jaso ostean.

– Si se prevé que para el final del año 2016 esa publicación no se llevará a término, el/a traductor/a no percibirá el total de la cantidad mencionada en el apartado 3, pero recibirá 500 euros por el trabajo de gestión realizado, después de entregar un informe breve de dos páginas sobre el trabajo de gestión realizado.

– Egindako itzulpen-lanak 2017ko abenduaren 15erako egon beharko du argitaratuta.

– El trabajo de traducción debe estar publicado para el 15 de diciembre de 2017.

– Egonaldi honen ondorioz sortutako lanen eskubideak sortzaileen esku geratuko dira, baina haiek hedatzean beren-beregi adierazi beharko da jatorria DSS2016EUk eta EEIk bultzatutako egonaldia dela. Argitalpenaren kasuan, logoen bidez adierazi beharko da hori.

– Los derechos de las obras creadas como consecuencia de esa estancia serán de los creadores, pero al difundir las obras habrá que señalar expresamente que el origen es la estancia impulsada por DSS2016EU y el IVE. En el caso de las publicaciones, habrá que señalarlo por medio de logos.

13. artikulua.– Ukoak eta ordezkapenak.

Artículo 13.– Renuncias y sustituciones.

Hautatuetako batek egonaldiari uko eginez gero, DSS2016EUk eta EEIk ordezkoen zerrendatik hautagai berria proposatuko du, ordezkoen zerrendaren hurrenkeran.

Si alguna de las personas seleccionadas renunciara a la estancia, DSS2016 y el IVE propondrán a otra persona de la lista, según el orden de prelación de la lista de personas sustitutas.

14. artikulua.– Proiektuaren ordainketa.

Artículo 14.– Remuneración del proyecto.

Egonaldian parte hartuko duten itzultzaileei honela egingo zaizkie itzulpen-proiektuaren inguruko ordainketak:

A los traductores que participen en la estancia se les abonará lo relacionado con el proyecto de traducción de la siguiente manera:

– Proiektuaren kudeaketari dagokion zatia, bostehun (500) eurokoa, argitaratzeko kudeaketa lanak egin direla justifikatu eta hilabeteko epean.

– La parte relativa a la gestión del proyecto, de quinientos (500) euros, una vez que se han justificado los trabajos de gestión para la publicación.

– Itzulpenari dagokion zenbatekoa, honela banatuko da: argitaletxeak itzulpen lana argitaratuko duela kontratu bidez baieztatutakoan, 3. artikuluan zehaztutako tarifen araberako ordainketaren % 75. Azkeneko zatia, zenbatekoaren % 25, itzulpena argitaratu eta hilabeteko epean.

– La cantidad relativa a la traducción se distribuirá de la siguiente manera: una vez que la editora confirme que publicará la traducción por medio de un contrato, el 75% del pago según las tarifas establecidas en el artículo 3. La última parte, el 25% de la cantidad, en el plazo de un mes a contar desde la publicación de la traducción.

15. artikulua.– Ez betetzeak.

Artículo 15.– Supuestos de incumplimiento.

Hautatutako pertsonak egonaldian parte hartzea eta haren baldintzak betetzea berariaz eta idatziz onartu eta gero, uko egiten badio egonaldira joateari, Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharko dizkio Institutuak ordurako egindako gastuen diru-kopuruak.

Una vez que la persona seleccionada haya aceptado la participación en la estancia expresamente y por escrito, si renuncia a dicha estancia, tendrá que devolver al Instituto Vasco Etxepare las cantidades correspondientes a los gastos realizados hasta ese momento por el Instituto Vasco Etxepare.

Ebazpen honetako 13. artikuluan adierazitako betebeharrak beteko ez balira, ez betetzea gertatu dela ulertuko da eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki, pertsona edo entitate onuradunak itzuli egin beharko dizkio EEIri jasotako diru-kopuruak eta horiei legez dagozkien interesak.

Si no se cumpliera con las obligaciones señaladas en el artículo 13 de esta resolución, se considerará que se ha producido un incumplimiento y, según el Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre y el Decreto 698/1991 de 17 de diciembre, la persona o entidad beneficiaria deberá reembolsar al IVE las cantidades recibidas y los intereses legales que les correspondan.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Hautagaiek eskabidean emandako informazio guztia fitxategi batean sartuko da. Fitxategi horren erabilera hautapen prozesua eta egonaldiak kudeatzera mugatuko da. Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren, abenduaren 13koa, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko 2/2004 Legearen, otsailaren 25ekoa, aurreikuspenekin bat etorriko da.

Primera.– Toda la información facilitada por los/las aspirantes en la solicitud será incluida en un fichero cuyo uso se limitará a la gestión de este proceso selectivo y a la gestión de las estancias. El uso y funcionamiento de este fichero se ajustará a las previsiones de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal y de la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de ficheros de datos de carácter personal de titularidad pública y de creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek EEIko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Primera.– Contra la presente resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante la Directora del IVE en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la sala correspondiente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, a contar desde el día siguiente a su publicación.

Bigarrena.– Ebazpen honek EHHAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Segunda.– La presente resolución surtirá efectos al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Donostia, 2015eko otsailaren 27a.

En San Sebastián, a 27 de febrero de 2015.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

La Directora del Insituto Vasco Etxepare,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, auzolana